Free Web Counter
Ekonomia eta enpresa Programazioa

 Atzera

 

Atari nagusia

 

Historia2

Ekonomia eta Enpresa2

Historia1

Psikologia1

Helbideak

Nire perfila

Argazkiak

Kaxondeooooooo

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 Atzera

 

Atari nagusia

 

Historia2

Ekonomia eta Enpresa2

Historia1

Psikologia1

Helbideak

Nire perfila

Argazkiak

Kaxondeooooooo

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 Atzera

 

Atari nagusia

 

Historia2

Ekonomia eta Enpresa2

Historia1

Psikologia1

Helbideak

Nire perfila

Argazkiak

Kaxondeooooooo

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

 

 

Cuadro de texto:

HELBURUA

Gai hau, batez ere, Hautaprobetara begira dago antolatuta. Horretaz gain, hainbat ikasketetarako baliagarriak izan daitezkeen kontzeptuak landuko dira, eguneroko informazioetan errepikatzen dena (langabezia, multinazionalak, stock-a….). Kontzeptu horien esanahiaz jabetzea izango da helburua.

Helburu orokorrak

Enpresa mota desberdinen izaera, funtzioak eta ezaugarri nagusiak identifikatu, sailkatu eta horietako bakoitzaren abantailak eta eragozpenak baloratu.

Enpresa txiki baten kontu-orriak interpretatu, beren ekonomia eta finantza desorekak identifikatu, neurri zuzentzaileak proposatu eta ebaluatu eta enpresaren finantza iturri desberdinak aztertu.

Enpresa mota desberdinen integrazio joerak ikusi eta eragina kritikoki baloratu.

Informazioak modu antolatuan eta ulergarritasunez adierazi, edukiaren, mezuaren asmoen eta hartzailearen ezaugarrien arabera formaturik eta bide teknikorik egokiena hautatuz.

Edukiak

- Kontzeptuzko edukiak

1.      Enpresa eta ingurunea (1. ebaluazioa)

Enpresak ekonomia-unitate gisa

Ingurunearen eragina enpresan

Enpresa motak

Enpresen kokapena eta dimentsioa

 

2.      Merkataritza eta zerga legedia (1. ebaluazioa)

Merkataritza legedia

Zerga legedia

 

3.      Enpresaren forma juridikoak (1. ebaluazioa)

Enpresaren forma juridikoak

Enpresa indibiduala

Enpresa sozietatea

Merkataritza sozietateak

Gizarte Intereseko Sozietatea

 

4.      Enpresaren barne antolakuntza (1. ebaluazioa)

Zuzendaritza prozesua. Kontzeptua eta funtzioak

Planifikazio funtzioa

Antolakuntza funtzioa

Kontrol funtzioa

 

5.      Hornikuntza area (3. ebaluazioa)

Hornikuntza funtzioa

Inbentario kudeaketa

Izakinen balorazioa

 

6.      Ekoizpen area (3. ebaluazioa)

Ekoizpen kontzeptua

Ekoizpen funtzioa

Enpresaren kostuak

Errentagarritasun ataria edo loka-puntua

Ekoizpenaren kudeaketa

Ekoizpenaren programazioa. Matrize teknologikoa

Enpresaren kalitatea

Enpresa eta ingurunearen babesa

 

7.      Merkataritza saila. Marketinga (3. ebaluazioa)

Merkataritza saila

Merkatua

Merkatuaren azterketa

Merkatuaren segmentazioa

Marketinga

Marketingaren elementuak

Marketing plana

 

8.      Giza baliabideen area (3. ebaluazioa)

Giza baliabideen departamentua

Giza baliabideen departamentuaren funtzioak

Lan segurtasun eta higienea

 

9.      Finantzazio eta inbertsio area (3. ebaluazioa)

Enpresaren finantzaketa-iturriak

Finantzaketa-iturri baten kostua

Inbertsioa

Inbertsio baten ezaugarriak

Inbertsioak sailkatu eta baloratzeko metodoak

Inbertsioak eta arriskua

Enpresaren zikloak

Batez besteko heltze aroa

 

10.  Enpresaren finantza egoerak (2. ebaluazioa)

Informazioaren tratamendu kontablea

Kontabilitate Plan Orokorra

Egoera balantzea

Galera irabazien kontua

Memoria edo beste finantza egoera-orri finantzazio batzuk

 

11.  Enpresaren finantza egoeren analisia I (2. ebaluazioa)

Kontabilitate egoera-orrien analisiaren hastapenak

Ondare analisia: Ondare egitura eta oreka

 

12.  Enpresaren finantza egoeren analisia II (2. ebaluazioa)

Finantza analisia: finantza ratioak eta urteko finantzaketa koadroa

Azterketa ekonomikoa: enpresaren emaitzen eta errentagarritasunaren azterketa

 

13.  Enpresa proiektua

Enpresa bat sortzea: enpresa ekimen proiektua

Enpresa proiektuaren bideragarritasuna

Enpresa proiektuaren memoria

Enpresa bat formalki osatzea

 

14.  Ekonomia berria. Enpresa eta teknologia berriak

Ekonomia berria eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

Enpresa ekonomia berrian

Enpresa aukera berriak

Merkataritza elektronikoa

- Prozedurazko edukiak

- Enpresa nolakoa den, Funtzioak, Forma juridikoaren, tamainaren… arabera sailkatu

- Inguruko enpresak identifikatu, ezaugarriak aztertu…

- Kokapen espaziala eta tamaina zehazten dituzten faktoreen analisia egin

 - Izakinen  balorazio metodoak aplikatu

 - Ibilgetu eta enpresako zirkulatzailearen elementuen analisia egin

- Produktuak edo zerbitzuak sustatzeko marketing teknikak aplikatu

- Inbertsioen errentagarritasunari buruzko kalkuluak egin

- Lan kontratuen modalitateak aztertu, bai langilearentzat eta bai enpresarentzat izan daitezkeen abantailak eta eragozpenak kontuan hartuz

- Enpresen egungo integrazio joerak eta merkatu irekiaren aurrean enpresa txikiek eta ertainek dituzten erronkak aztertu

- Aktibo eta pasiboko kontuen sailkapena eta ondare masak taldekatu

- Ordainketa etendurak eta lurjotzea eragiten duten ondare desorekak identifikatu

- Enpresa baten ondare netoa zehaztu

- Enpresen antolaketa egituren analisia egin

- Taldeen jokabidearen eta antolaketa informalaren analisia

- Enpresa helburuen analisia eta horien artean gizarte balantzearena

- Jarrerazko edukiak

- Tamaina, kokaleku, forma juridiko…-ei dagokionez alternatiba desberdinak hautatzeak sortzen dituen alderdi positibo eta negatiboen balorazioa

- Enpresaren alderdi dinamikoaren eta kanpoko faktoreen aldaketen aurrean duen jarreraren balorazioa

- Marketing-aren teknikak kontsumitzailearengan eta saltokian duen eragina eta, hala badagokio, teknika horien mugak baloratu

- Enpresaren jarduera arlo guztien funtzionamendua globaltasunez baloratu

- Lanaren plangintza egin baliabideei eta burutzeko epeen arabera egiteko jarrera, ager litezkeen eragozpen eta arazoei aurrea hartuz

- Lan merkatuaren erreformaren eragina baloratu gazteen kontratazioan eta enpresaren produktibitatean

- Ekonomia eta finantza informazioak enpresa kudeaketaren euskarri gisa duen garrantzia baloratu

- Lehiakortasunaren eta erantzukizun sozial eta etikoaren arteko gatazkaren aurrean jarrera pertsonala hartu

- Negoziazio bideak bilatzean eta gatazken konponbidean ekin

- Erantzukizun ekonomiko, sozial eta etikoari dagozkion elementuak barne hartzen dituen gizarte balantzearen garrantzia baloratu

- Enpresa kudeaketari buruzko erabakiak hartzean informazio eta komunikaziorako teknika berrien ekarpenaren balorazioa

- Lan jakin batzuk azkar eta zuzen egiteko, teknika eta tresna modernoen aplikazioak eskaintzen dituen aukerak aintzakotzat hartu


 FUNTZIONAMENDUA ETA METODOLOGIA

- Gaiaren aurretik irakasleak aurkezpen bat egingo du proiektorean eta, ondoren, Apunteak izeneko dokumentuan kokatzen saiatuko da.

- Arlo teorikoa landu eta gero ariketak egingo dira, ikasleek egin eta arbelean zuzenduz. Ariketa luzeak direnean eta klase batean ezin direnean bukatu, proiektorean errekuperatuko dugu aurreko egunean eginiko lana.

- Ebaluazio bakoitzean planifikatutako gaiak sartuko dira azterketan.

- Ebaluazioa ez balu gaindituko, errekuperazioa egin beharko luke. Hau ere ez balu gaindituko, irakaslearekin adostutako beste aukera batzuk ere izango lituzke.

- Nota igotzeko: Kurtso bukaeran azterketa finala egin beharko luke.

 DENBORALIZAZIOA

- 1. ebaluazioa: 1-2-3-4

- 2. ebaluazioa: 10-11-12

- 3. ebaluazioa: 5-6-7-8-9

 ERABILIKO DIREN BALIABIDEAK

- Kurtso hasieran Programa eta Apunteak banatuko dira.

- 3. ebaluazioan Hautaprobetako azterketak bilduko dituen txostena banatuko da.

- Markadore fosforitoak, arkatza, boligrafoa, orriak eta kalkulagailua.

 GARRANTZIA

Hautaprobetara begira, ebaluazio garrantzitsuenak 2. eta 3.a dira, bigarrena batez ere, Hautaprobetan 4 puntuko galdera bertan baitago

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

- Ebaluazio bakoitzean planifikatutako gaiak sartuko dira azterketan.

- Ebaluazio bakoitzean landutakoaren araberako galderak egingo zaizkio. Beti sartuko dira galdera motzak, Hautaprobetara begira horietakoen galdera egiten baitute. Ebaluazioak ez dira lotuko eta bakoitzak bere nota eta materia mantenduko du Ez Ohiko frogara arte.

- Errekuperazioak: Azterketa hau egin aurretik ikasleak irakaslearekin bereziki landuko du eta, hainbat kasutan, azterketa adostu ere bai. Gainditu den ala ez adieraziko da soilik, beraz, 5 edo Gu dira aukera bakarrak. Norbaitek nota nahiko balu, finalera aurkeztu beharko luke.

- Berez, gai hau, etengabea omen da, baina kurtso osoko azterketa final bat ez litzateke ikasle askorentzat erraza izango. Ikasturte hauetan ikasleek oso lanpetuta ibiltzen direnez, nota nahi dutenei bakarrik jarriko zaie final hori.

- Ebaluazio bakoitza zenbaki batez baloratuko da. kurtso bukaerako batez bestekoa egiteko, hiru zenbakien batez bestekoa egingo da eta, zenbaki osoa ez balitz aterako, gorantz borobilduko litzateke. Finalaren bidez igo daiteke, soilik.

- Bi maila bereiztuko ditugu:

- Hautaprobetara aurkeztu behar dute gai honetan.

- Hautaprobetara ez doaz gai honetan. Azken honetan ere bi ikasle mota dauzkagu:

- Hautaproben beharrik gabe Heziketa Ziklo batera doaz

- Hautaprobetan  Matematikara aurkeztu behar duten Natur eta Osasun Zientzietakoak. Hurrengo orrialdean zehaztuko ditugu hauen baldintza bereziak.

- Irakasleak kasu bereziak aztertzeko ahalmena gordetzen du bere esku.

BIBLIOGRAFIA

Apunteak: Kurtsoan zehar

Apunteak: Hautaprobetako azterketak

Aurkezpenak

McGraw Hill-en Ekonomia eta Enpresen antolaketa.

Díez de castro, E. eta besteak, Ekonomia eta enpresen antolaketa. Batxilergoa, 2. maila. Logse, Algaida, Madrid, 1998.

del valle zaragoza, v. eta gómez de agüero de acuña, j.l., Economía y organización de Empresas, McGraw Hill, Madrid, 1998.

Casani fernández de navarra, f. eta besteak, Economía y organización de Empresas, Editex, Madrid, 1999.

rey oriol, j. eta besteak, Economía y organización de Empresas, Edebé, Madrid, 1999.

pinilla, f.m., eta besteak, Fundamentos de Administración y Gestión, McGraw Hill, Madrid, 1999.

gómez de agüero de acuña, j.l., eta besteak, Economía y organización de Empresas, Pruebas de Selectividad, Bachillerato Logse, McGraw Hill, Madrid, 1996.

Principal | Arriba | Ekonomia eta enpresa Programazioa | Ekonomia eta enpresa Edukiak | Ekonomia eta enpresa presentazioak | Ekonomia eta enpresa bibliografia

Azken aktualizazioa: 08-09-14 21:49