Ekonomia eta enpresa 10. gaia
 

 

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereńo

Cuadro de texto:
10. Enpresaren finantza egoerak (2. ebaluazioa)

Enpresaren finantza egoeren analisia I (2. ebaluazioa)

Kontabilitateko egoera orrien analisiaren hastapenak

Ondare-analisia: ondare egitura eta oreka

Enpresaren finantza egoeren analisia II (2. ebaluazioa)

Finantza analisia: finantza ratioak eta urteko finantzaketa koadroa

Azterketa ekonomikoa: enpresaren emaitzen eta errentagarritasunaren azterketa

Informazioaren tratamendu kontablea

Kontabilitate Plan Orokorra

Egoera balantzea

 

ONDAREA: EGITURA ETA AZTERKETA

10.1. Ondarea

- Enpresak une jakin batean duen egoera adierazten du; horrela, ondarea aztertzean den bakoitzean, balorazio desberdina lortuko da, enpresaren jarduera ez delako inoiz gelditzen. Ekonomikoki, pertsona fisiko edo juridiko baten jabetza osatzen duten ondasun, eskubide eta obligazio zenbakarrien multzoa da.

 

10.2. Ondasunak

- Beharren bat betetzeko edo jarduera bat burutzeko balio duten gauza, salgai eta abarren multzoa da. Adibideak: eraikin bat, eskudirua, orubea (terrenoa), ordenagailua...

 

10.3. Eskubideak

- Enpresaren titularra den pertsona fisiko edo juridikoaren aldeko kredituen multzoa da. Adibideak: bezeroei kredituan saltzen badiegu, bezero hauekiko dugun kobrantza-eskubidea, zor diguten dirua, kobratu ez ditugun truke-letrak...

 

10.4. Obligazioak

- Enpresaren titularrak hirugarren pertsona batzuekin egindako zorren multzoek osatzen dituzte. Adibideak: Hornitzaileei kredituan erosten badiegu, ordaintzeko obligazioa hartzen dugu; dirua mailegatu diguten bankuekin hartutako zorrak... 

 

10.5. Zenbakarriak

- Ondarea osatzen duten elementu guztiak dirutan behar bezala baloratu behar dira. 

 

10.6. Ondarearen balioa = Ondare Netoa = Kapital Likidoa

(Ez da LIKIDOaren berdina!)

 Alde batetik ondasun eta eskubideen multzoaren balioa eta bestetik obligazioen balioaren arteko diferentzia da.

10.7. Egoera balantzea

  1. Enpresan ditugun gauzak kontatu behar ditugu eta bere balioak kalkulatu.
  2. Ekitaldian zehar sortzen diren eragiketak erregistratu behar dira: Kobrantzak, Ordainketak, Gastuak, Sarrerak...
  3. Zenbait ajuste egin beharrean izan gaitezke.
  4. Enpresaren azken Emaitza lortuko dugu.

10.8. Ondarearen azterketa

Aktiboak eta Pasiboak osatzen dute.

Aktiboa = Egitura ekonomikoa

 Ondasunak + Eskubideak = Enpresak bere jarduera garatzeko, ondasunak sortu edo zerbitzuak emateko eta errentagarritasuna lortzeko dituen aktiboak adierazten ditu. Enpresak eskuratu eta produkzio prozesuan kontsumitu ez dituen ondasunak eta zerbitzuak.

Pasiboa = Finantza egitura

- Betebeharrak = Aurrez aipaturiko aktiboak, ondasunak eta eskubideak erabili ahal izateko, dirua eduki behar da;  enpresa nola finantzatzen den eta nork finantzatzen duen adierazten da: jabeak, bankuak...

- Aktiboa eta Pasiboaren artean berdintasun bat dago, enpresa batek eskuratzen duena (aktiboa) norbaitek (pasiboa) ordaintzen baitu. Enpresari finantza bidea ematen dizkioten guztiek konpentsazio bat jaso nahi izaten dute, errentagarritasuna lortu nahi izaten dute maileguan utzitako fondoen ordez. Enpresak dirua eman behar izaten die pasiboa osatzen dutenei.  Horretarako aktiboa martxan jarri eta hartzekoduna eta mailegu emaileen eskakizunak konpentsatzeko besteko produkzioa izan beharko du; era berean, jabeei ere ordaindu beharko die. Pasiboa aktiboaren errentagarritasunarekin ordaindu beharreko kostua da; aktiboak emandako errentagarritasunak pasiboaren finantza kostua baino handiagoa izan beharko du.

10.9. Likidezia

Likidoa izatea.

Aktibo batek diru bihurtzeko duen erraztasuna.

10.10. Galdagarritasuna

Zor bat exijitzeko erraztasuna.

 

10.11. Ondare elementuak

Kontabilitate Plan Orokorra

Balorazio arauak, kontabilitateko printzipioak eta oinarrizko terminoak jasotzen dira; beste enpresa batzuetakoekin ez ezik, enpresa horrek aurreko urteetan izandakoekin ere konparatu ahal izaten dira. Ondare elementuak adierazten dituzten terminoak kontuak dira eta ondare elementu bakoitza kontu batek adierazten du. Kontabilitate Plan Orokor honetan Balantzea eman behar da, hau da, aktibo, pasibo eta ondare netoaren aurkezpen ordenatua.(koadroa)

Aktiboaren ondare elementuak

Enpresaren ondasunak nahiz eskubideak adierazten dituzte eta ondoko kontuetan deskribaturik daude: “Garraioko elementuak”,  “Eraikuntzak”, “Makinak”, “Bankuko kontu korrontea”, “Bezeroak”, “Zordunak”, “Langileentzako kredituak”...

Pasiboaren ondare elementuak

Ordainketa betebeharrak adierazten dituzte eta ondoko kontuetan deskribaten dira: “Gizarte kapitala”,  “Zorrak kreditu erakundeekin”, “Hornitzaileak”...

Ondare masa

Aktiboaren ondare masa: Enpresarako “ondasunak” edo “kobratzeko eskubideak” adierazten dituzten elementuak. 

- Aktibo Finkoa

- Aktibo Zirkulatzailea 

Pasiboaren ondare elementuak: Enpresarako ordaindeta betebeharra adierazten duten elementuen multzoa. 

- Pasibo Finkoa

- Pasibo Zirkulatzailea

 

10.12. Aktibo Finkoa = Ibilgetua = Higiezina

Enpresan modu iraunkorrean eragiten duten elementuek osatzen dute; ez dira salmentarako erabiltzen, enpresak jarraitu ahal izateko baino. Hiru ondare masa ditu:

Hastapen Gastuak

- Enpresa sortzean ematen diren gastuak.

 

Materiala

- Ukitu ahal diren elementuak, enpresari modu iraunkorrean zerbitzuak emango dizkiote: higigarriak, higiezinak, makinak, garraiorako elementuak...

 

Ez materiala

- Aurrekoen antzekoak, baina ukitu ezin direnak: industri jabetza, intsuldaketa eskubideak, patenteak eta markak...

 

Finantzazkoa

- Finantzazko inbertsioak izan daitezke edo urtebete baino gehiagorako emandako maileguak (urtebetetik gorakoak, errenta finkoko balioak, Burtsa... esaterako).

 

10.13. Aktibo Zirkulatzailea

Epe laburreko inbertsioak. Enpresari bere jarduera egitea ahalbidetzen diote, enpresaren produkzio edo ustiapen zikloarekin erlazionatuta daude eta aldi bakoitzean berritzen dira. Honetan inbertituriko fondoak berehala bihurtuko dira diru. Hiru ondare masa ditu:

- Epe laburreko inbertsioak. Enpresari bere jarduera egitea ahalbidetzen diote, enpresaren produkzio edo ustiapen zikloarekin erlazionatuta daude eta aldi bakoitzean berritzen dira. Honetan inbertituriko fondoak berehala bihurtuko dira diru. Hiru ondare masa ditu:  

Erabilgarria = Baliagarria

Berehala erabiltzeko moduko elementuak: kutxa eta bankuetako dirua... 

Galdagarria = Bihurgarria

Kobrantza eskubideak; kobratzen duenean, enpresak likidezia izango du: bezeroak, kobratzeko ditugun efektu komertzialak, epe motzean eman ditugun kredituak... 

Egingarria = Izakinak

Likidatu ahal izateko salmenta bat behar duten elementuak: salgaiak, amaitutako produktuak...

 

10.14. Pasibo Finkoa

 

Ez galdagarria = Ondare Netoa = Ondarezko Garbia = Enpresaren Kapitala

Enpresaren baliabideak, bazkideengandik datozenak edo enpresaren etekin banatugabeak: Gizarte kapitala, erreserbak...

Epe luzerako pasibo galdagarria

Urtebetetik gorako epemuga duten obligazioak: maileguak epe luzera, hornitzaileak epe luzera...

 

10.15. Pasibo Zirkulatzailea

Epe laburrerako galdagarria

Aurrekoa bezalakoa, baina urtebetetik beherako epemugarekin.

 

10.16. Balantzearen egitura

10.17. Egoera balantzea

Edozein ondare elementutan gertatzen diren balio aldaketa guztiek aldaketa berdina eragiten dute beste elementu batean edo batzuetan; aktiboaren eta pasiboaren arteko ondare orekak iraunkorra izan behar du. 

1. Egonkortasun gehiena  = oreka: Aktiboa enpresaren beraren kapitalekin finantzatzen da. Halako egoerak enpresa sortzen denean egoten dira. 

2. Gutxieneko oreka: Aktibo Zirkulatzailea Pasibo Zirkulatzailearekin finantzatzen da. etengabeko tentsioak izango dira diruzaintzan; arazo ugari egongo da ordainketa arruntak egiteko. 

3. Posizio arrunta: Enpresa orekan dago. Pasibo Finkoak Aktibo Finkoa eta Pasibo Zirkulatzailearen zati bat finantzatzen du. 

4. Ezegonkortasun egoera: Aktibo Finkoaren zati bat epe laburreko pasiboarekin finantzatuta dago.

OHARRA: Aktibo Zirkulatzailea eta Kapital Zirkulatzailea ez dira berdinak

- Kapital Zirkulatzailea = Maniobra Fondoa = Errotazio Fondoa= Aktibo Zirkulatzailea – Pasibo Zirkulatzailea

- Kapital Zirkulatzailea < 0 bada ® desoreka: Pasibo Zirkulatzaileak Aktibo Finkoaren zati bat ordaintzen duela esan nahi du.

 

10.18. Heldutasun Zikloa

Lehengaiak erosi, transformatu, saldu eta kobratu bitarteko epea da. Eginkizunaren baitan oso ezberdina izan ohi da: Eraikin enpresa batek ziklo luzea du eta merkatal enpresa batek, aldiz, motza. Horregatik finantza beharrak oso ezberdinak izaten dira. Faktoreak: Heldutasun zikloa, stoka, bezeroei emandako maileguak, hornitzaileek ordaintzeko utzi duen epea...

 

10.19. Emaitzak

Kontzeptua: Enpresak, bere jardunean, Gastu batzuk eta Sarrera batzuk izango ditu. (Oharra: Kobrantza eta Ordainketekin, berriz, Altxortegia).

Emaitza motak

1) Esplotazio Emaitza

Ekintza arruntetik lortzen ditugun emaitzak. Salerosketatik lortzen ditugun emaitzak

GASTUAK

salmenta kostuak = Aurreizakinak + Erosketak – Bukaera izakinak

Beste gastu batzuk = Ekintza aurrera eramatean sortzen diren beste zenbait gastu: garraioa, aseguruak...

SARRERAK

- SALMENTA GARBIAK

- Beste sarrera batzuk

- subentzioak...

2)  Aparteko Emaitza

Enpresarentzako inbertsioak diren elementuak saltzen ditugunean lortutako emaitzak.

GASTUAK

- Bai ibilgetu materiala edo inmaterialaren salerosketan sortu diren gastuak

SARRERAK

- Bai ibilgetu materiala edo inmaterialaren salerosketan lortutako sarrerak

3) Emaitza Finantzieroa

Akzioen salerosketan lortzen diren emaitzak

GASTUAK

- Obligazio eta bonuengatik ordaindu beharreko interesak, epe luze eta laburreko zorren interesak...

SARRERAK

- Eskainitako kredituengatik jasoko ditugunak...

Beraz, Ekitaldiko Emaitza

4) Emaitzen banaketa

Urte bateko emaitzak ez dute beste batekoekin nahastu behar.

Emaitzak Irabaziak direnean Pasiboan joaten direla esan dugu eta hurrengo kontzeptu desberdinetarantz joan daitezke: 

- Erreserba Legala

- Estatutuko emaitza

- Borondatezko emaitza

- Dibidenduak

- Aurreko ekitaldiko emaitza negatiboak

- Beste batzuk...

Emaitzak Galerak direnean aktibora joaten direla esan dugu eta hurrengo kontzeptu desberdinetan gal daitezke (agian agertu ere ez dira egingo, baina bertan sartuta daude):

- Erreserba legalak

- Estatutuzko Erreserbak

- Borondatezko erreserbak

- Kapitala

- Beste batzuk...

 

10.20. Amortizazioa

Kontzeptua

Oso zabala da: mailegu baten bueltatzea, aktiboek izaten duten baliogaleraren adierazpena...

 

Arrazoiak

- Arrazoi material edo teknikoak: zaharkidura, Kopuruaren gutxitzea...

- Legezkoak: Legeak askotan ondasunaren bizitza mugatu egiten du.

- Ekonomikoak: Ekoizten diren ondasunen eskaria aldatu delako...

 

10.21. Asientoa

- Enpresetan egunero eragiketan ezberdin pila gertatzen da. Honek, egia esan, balantzea aldarazten du, baina ez da posible aldaketa bakoitzaren aurrean balantze berri bat egitea. Horretarako egiten ditugu Asientoak, eragiketa bakoitzagatik bat.

- Banan banan, balantzeak egin ordez, azken balantze bat lortzeko bide errazago bat da.

- Ondorengo itxura dute:

Hala ere, balantzea lortu aurretik beste pauso bat ere badago: Kontuak

 

10.22. Kontuak

T itxura hartzen dute: Kontu-elementu bakoitzak T bat.

Asientoetako elementu bakoitzeko balioak T honetara aldatuko ditugu:

- Asientoko ZOR aldekoak ® T-aren ezkerraldera

- Asientoko HAR aldekoak ® T-aren eskubialdera 

Honela jakin ahal izango dugu kontu bakoitzaren saldoa:

- ZOR>HAR® Saldo zorduna (Balantzean Aktibora doa)

- ZOR<HAR® Saldo hartzekoduna (Balantzean Pasibora doa).

Principal | Arriba | Ekonomia eta enpresa 1. gaia | Ekonomia eta enpresa 2. gaia | Ekonomia eta enpresa 3. gaia | Ekonomia eta enpresa 4. gaia | Ekonomia eta enpresa 5. gaia | Ekonomia eta enpresa 6. gaia | Ekonomia eta enpresa 7. gaia | Ekonomia eta enpresa 8. gaia | Ekonomia eta enpresa 9. gaia | Ekonomia eta enpresa 10. gaia | Ekonomia eta enpresa 11. gaia | Ekonomia eta enpresa 12. gaia | Ekonomia eta enpresa Hautaprobak | Ekonomia eta enpresa PLANTILLAK

Azken aktualizazioa: 08-11-08 10:05