| Ekonomia eta enpresa 11. gaia | |
|
|
Enpresaren finantza egoerak (II) (2. ebaluazioa) ONDAREAREN BALORAZIOA
1) Enpresa unitate ekonomikotzat Enpresak ez dira etengabe salerosten merkatuan, ez dira kontsumitzeko ondasunak; jarduera ekonomikoa sortzeko eta helburu batzuk eskuratzeko balio dute. Alderdi bakoitzak berak bakarrik ezin du produkziozko jarduera ekonomikorik burutu, ezin du irabazirik sortu; hala ere, alderdi guztiak batuta, osotasun bat sortzen da eta horrek alderdi bakoitzak berak bakarrik duena baino esangura askoz ere zabalagoa dauka.
2) Enpresa jabetzaren aldaketa Zer da? Enpresak ez dira egunero erosi edo saltzen, baina sarritan aldatzen da jabea. Enpresa kontrolatzen dutenek, ondarearen jabe direnez, ondare hori uzteko aukera dute eta, horrela, enpresaren kontrola jabe berrien esku gelditzen da.
Arrazoiak Batzuetan derrigorrez izan daiteke. Gobernuak enpresa hori publikoa izan behar duela erabaki duelako. Kasu hauetan desjabetu edo nazionalizatu egiten da. - Gobernuak aurkako fenomenoa ere erabaki dezake, sozietate pribatuek hobeto kudeatuko dutelakoan: pribatizazioa da azken hamarkada honetan asko hedatu den fenomeno hau. Bi kasuetan beharrezkoa dugu balorazio bat, jabeari eman beharreko kalteordaina. - Jabez aldatzeko beste arrazoi asko ere egoten da. Enpresak burtsan kotizatu eta euren jabetza burtsa merkatuan salerosten diren akzioetan banatuta dagoenean, batzuetan erosleak akzio kopuru handia eskuratu eta enpresaren jabe nagusi bihurtzen dira; beraz, enpresaren kontrola euren eskuetan gelditzen da. Halakoetan, enpresaren balioa merkatuak ezartzen du, akzioak beste edozein ondasun bailiran erosi eta saltzen dira eta.
11.2. Enpresaren balioa zehazten dutenak Enpresak burtsan kotizatu eta euren jabetza burtsa merkatuan salerosten diren akzioetan banatuta dagoenean. Aurreko kasua enpresa gutxiengo batena da. Gehienentzat kontabilitateak adierazten duen ondare egoerak balio du. Sarritan, enpresa baten gauzarik interesgarriena etorkizunean irabazi handiak lortzeko aukerak edukitzea izaten da; iraganean irabazi eskasak lortu baditu ere, etorkizunean irabazi handiak lortzea espero badu, enpresaren balioak gora egingo du. - Balioa kontabilitateko egoera batek edo aurreikusitako irabaziek finkatzen dute. - Prezioa enpresaren ordez ordaintzen dena da eta, gehienetan, ez da balioaren berdina. Erosi eta saldu nahi dutenen arteko negoziazio prozesu baten ondorioz sortzen da.
Akzioak salerosten diren lekua da. Enpresaren jabetzaren zati bat adierazten duten tituluak dira. Kotizazioa: Balio batek burtsan une jakin batean salerostean duen prezioa. Argitaratu egiten da jendeak jakiteko. Burtsan kotizatzen duen enpresa baten balioa
Burtsako kapitalizazioa: Kotizazioa aldatu egiten da etengabe eta, beraz, enpresaren balioa ere aldatu egiten da; hori dela eta, aldi berean batez besteko balioak erabiltzen dira sarritan, azken kotizaziotik datorren balioa erabili beharrean. PER ratioa: Price Earnings Ratio. Finantza munduan erabiltzen den informazio baliotsuenetariko bat da eta akzioen kotizazioekin batera agertzen da.
PER = Kotizazioa /Akzio bakoitzeko irabazia
Adibidea: 5etik PER bat = pertsona batek, burtsan dituen bost pezeta bakoitzagatik, pezeta bat irabaziko du.
Beraz, zenbat eta PER hori txikiagoa izan, orduan eta hobea izango zaigu.
Enpresaren balioa: Aurreko formularen bi aldeak “Akzio kopurua”rekin biderkatuz:
PER × akzio kopurua = Kotizazioa × akzio kopurua /Akzio bakoitzeko irabazia
“Kotizazioa× akzio kopurua” bakarrik utziz:
PER × akzio kopurua × Akzio bakoitzeko irabazia = Kotizazioa × akzio kopurua Aurrez esana dugu: Balioa = Kotizazioa × akzio kopurua
Beraz:
11.4. Kontabilitate eta ondare balioa Merkataritzako eragiketak erregistratzeko modua ezartzen du; era berean, enpresak aldi batean izandako irabaziak, ondarea eta finantza bilakaera zehazteko arauak ere ematen ditu. Balantzeko sailak aztertuta ateratzen da.
3) Ondare Balioa edo Funtsezko Balioa Enpresaren kontabilitate balioa oso urrun egon daiteke benetako baliotik, balantzeko balioak zaharkiturik gelditzen baitira. Enpresa bat saldu edo erostekotan denean balio hori gaurkotzea beharrezkoa da. Kontablitate balioa ezartzen denean bezala egiten ditu kalkuluak; desberdintasun bakarra dago: balantzeko balio guztiak aztertzen dira, horiek zuzendu eta balio gaurkotua erabiltzeko.
Gerora aurreikusten diren irabazien ikuspegitik: Balio gaurkotzea eta Kapitalizatzea Pertsona bati 10 urte barru zenbateko bat kobratuko duela esanez gero, horrenbeste denbora itxaron behar duenez, zenbateko horrek orain balio desberdina izango du. Balioa gaurkotzea da hori. Alderantzizko pausoa, berriz, Kapitalizatzea da: orain dugun kantitatea zenbat izango den hemendik 10 urtera.
|
Azken aktualizazioa: 09-01-16 16:56