| Ekonomia eta enpresa 9. gaia | |
|
|
9. gaia: Finantziazio eta inbertsio area (3. ebaluazioa) Enpresaren finantzaketa iturriak 9.1. Zer dira Finantzaketa iturriak? Erantzuna 9.2. Finantzaketa iturrien sailkapena. Erantzuna 9.3. Zer da Ibilgetua? Erantzuna 9.4. Zer da amortizazio funtsa? Erantzuna 9.5. Zer da arrisku kapitaleko sozietateen jarduera Erantzuna 9.6. Zer dira Dibidenduak? Erantzuna 9.7. Zer dira Jesapenak? Erantzuna 9.8. Zer da Leasing? Erantzuna 9.9. Zer da Renting? Erantzuna 9.10. Zer da merkataritza kreditua? Erantzuna 9.11. Zer da efektu-deskontua? Erantzuna 9.12. Zer da faktoring? Erantzuna Finantzaketa-iturri baten kostua 9.13. Alvarez Sozietate Kooperatiboak 200.000 € balio dituen makina ekipo bat erosi du. Makina ekipo horren bizitza ekonomikoa 10 urtekoa da eta bizi horren amaieran bere hondakin balioa 20.000 €-koa izango da. Balio-galera linealtzat jotzen da hori (urte bakoitzerako konstantea) bizi osoan. Kalkula ezazu amortizazio funtsa 5 urteren buruan eta baliabide hauen finantza aplikazioaren adibideak jarri. Erantzuna 9.14. Eraso Sozietate Mugatuak bere zorroan 200 €-ko letra bat du eta honen mugaeguna uztailaren 5a da. Maiatzaren 3an aipatutako letra hori banku batean aurkeztea pentsatu du. Bankuak aplikatzen duen deskontu mota urteko %7,3 da eta %0,5eko komisioa kobratzen du letraren nominalean oinarritua. Kalkula ezazu Erasok jasoko duen efektiboa. Erantzuna Inbertsioa 9.15. Inflaziorik ez balitz egongo, inbertsio jakin bategatik urteko %8ko interes-tasa bat eskatuko genuke. Espero den urteko inflazioa %6koa da. Zein da inbertsio honengatik eskatu behar dugun errentagarritasuna? Erantzuna Inbertsio baten ezaugarriak 9.16. Inbertsio baten ezaugarriak Erantzuna 9.17. 1.000 m.u.ko balioa duen obligazio batean inbertitu dugu eta urteko eta mugarik gabe 100 m.u.ko intereseko errenta emango digu. Interesak banku baten bitartekaritzaren bidez kobratuko ditugu eta banku horrek lan horregatik 10 m.u.ko komisioa kobratzen digu. Hasierako despoltsapena eta kaxa - fluxuak identifika itzazu. Erantzuna Inbertsioak sailkatu eta baloratzeko metodoak 9.18. Inbertsioak baloratzeko metodoak (Liburuko 205-214) Erantzuna 9.19. Inbertsio batek 10.000 m.u.ko despoltsapen bat behar du eta 4 urte iraungo du. Lehenengo urtean 7.000 m.u.ko kaxa-fluxua sortuko du; bigarrenean 2.000 m.u.koa; hirugarrenean 1.000 m.u.koa eta laugarrenean, 2.000koa. Berreskuratzeko Epearen metodoaren arabera, noiz berreskuratuko dugu hasierako despoltsapena? Zein da metodo honen eragozpena? Erantzuna 9.20. Inbertsio batek 3 urte baino gehiago iraungo du eta hasierako despoltsapena 1.500 m.u.koa da. Urtero 500 m.u.ko kaxa-fluxua sortarazten du. Zein da bere Berreskuratze epea? Erantzuna 9.21.Enpresa bat inbertsio bat aztertzen ari da. Hasierako despoltsapenerako 10.000 m.u. behar ditu eta ondorengo kaxa-fluxuak sortaraziko lituzke:
Inflaziorik ez balitz egongo, urteko %5eko interes-tasa bat eskatuko genuke, baina urteko batez besteko prezioen hazkunde tasa %8 metakorra da. Zein da inbertsio honengatik eskatu behar dugun GBGa? Erantzuna 9.22. Bi inbertsio proiektu desberdin ditugu. Hasierako despoltsapena 2.000 m.u.koa da bietan. Kaxa-fluxuak hurrengoak dira:
Pay-back metodoaren arabera, zein da inbertsiorik hoberena? Erantzuna 9.23. Hasierako despoltsapena 2.000 m.u.koa da. Kaxa-fluxuak hurrengoak dira:
Inflaziorik ezean, errentagarritasuna %8koa litzateke, baina bada inflazioa eta %9 metakorra da. GBGa kalkula ezazu eta esan ezazu proiektua baliagarria den ala ez. Erantzuna 9.24. Hasierako despoltsapena 10.000 m.u.koa da. Kaxa-fluxuak hurrengoak dira:
Inflaziorik ezean, errentagarritasuna %5ekoa litzateke, baina bada inflazioa eta %6 metakorra da. GBGa kalkula ezazu eta esan ezazu proiektua baliagarria den ala ez. Erantzuna 9.25. Hasierako despoltsapena 5.000 m.u.koa da. Kaxa-fluxuak hurrengoak dira:
Inflaziorik ezean, errentagarritasuna %4koa litzateke, baina bada inflazioa eta %8 metakorra da. GBGa kalkula ezazu eta esan ezazu proiektua baliagarria den ala ez. Erantzuna 9.26. Berreskuratze Epearen metodoa aplikatuz, inbertsiorik hoberena aukera ezazu:
9.27. Aurreko datuak erabiliz, aukera ezazu inbertsiorik hoberena Gaurkoturiko Balio Garbiaren metodoa erabiliz. Erantzuna Inbertsioak eta arriskua 9.28. Inflaziorik ez balego, pertsona batek bere kapitala inbertituz %10 metakorra lor dezake. Lagun batek 1.000 € zor dio eta itzultzeko epearen luzapena eskatu dio. Zenbat diru eskatuko dio ordainketa urte bat atzeratzen bada? Eta 2 urte atzeratzen bada? Eta 3 badira? Erantzuna 9.29. Inflaziorik ezean urteko interes-tasa metakorra %9koa da. Mila euro utzi duenak, zenbat eskatuko du urtebeteko atzerapenagatik? Eta 2 urteko atzerapena bada? Eta 3 badira? Formula arrazoitzen saia zaitez. Erantzuna Enpresaren zikloak Batezbesteko heltze aroa 9.30. Definizioa Erantzuna 9.31. Batezbesteko HELTZE ARO EKONOMIKOA Erantzuna 9.32. Batezbesteko HELTZE ARO FINANTZARIOA Erantzuna 9.33. 9.33. Enpresa batek bere produktuaren fabrikaziorako 8.000.000 m.u. lehengai erosi eta kontsumitu zituen iaz, eta batezbestekoan biltegian beraien izakin maila 2.000.000 m.u. izan zen. Salmenta kopurua produktuen merkatu preziora baloratua, 30.000.000 m.u.koa izan zen eta bezeroek enpresarekiko izandako batezbesteko zorra 1.500.000 m.u.koa izan zen. Enpresari dagozkion bestelako datuak hurrengo hauek dira:
9.34. Enpresa batek iaz, bere produktua egiteko 60.101 euroko balio zuten lehengaiak erosi eta kontsumitu zituen eta, batez bestekoetan, biltegian 6.010 euroko izakinak mantendu zituen (magnitude hauek erosketa-prezioaren arabera balioetsirik). Salmenta-bolumena, produktuen salmenta-prezioaren arabera balioetsirik noski 180.303 eurokoa izan zen eta batez beste, bezeroek enpresarekin 9.015 euroko zorra izan zuten. Enpresa honi dagozkion beste zenbait datu, bere kostuaren arabera balioetsiak, honakoak dira:
|
Azken aktualizazioa: 11-09-11 19:07