| Historia1-11.gaia | |
|
|
11.
Gerra Hotza
11.1.
Gerraren aurrekariak
Gerra hotza gatazka
orokorra izan zen: ekonomikoa, politikoa, ideologikoa eta
kulturala, elkarren aurkako bi blokeren artekoa: blokeon
buru AEB eta SESB izan ziren. Gerra hotzaren eraginez,
nazioarteko tentsio etengabea egon zen.
II. Mundu Gerraren ondorioa:
Bigarren Mundu Gerrak suntsituta utzi zuen mundua, eta kalte material
eta moral itzelak eragin zituen. Bi potentzia nagusi azaleratu ziren: AEB eta
SESB.
Gerra Hotza: Bi potentziok
gerra hotza zeritzon erasokortasun iraunkorreko aldia
hasi zuten. Ia bost hamarkadetan, bi bloke horien arteko
tentsio iraunkorra izan zen nazioarteko eszenatokiaren
ezaugarri nagusia. Ezaugarriak:
Bien indarrak
antzekoak ziren. Horregatik
ez zen
gatazka orokorrik sortu. Gatazka ugariak
potentzia handietatik urruneko zonetan gauzatu
ziren.
Armamentu
konbentzionala eta nuklearra etengabe hobetu eta
berritu zen, eta hori tresnatzat erabili zuten batak
besteari gerrarako asmoak kentzeko.
Bi sistema ezberdin aurrez aurre:
Merkatu askeko
ekonomia eta Estatuak planifikatutako ekonomia.
Erregimen
totalitarioa eta erregimen demokratikoa.
Konferentziak:
Munduaren berreraikitze politikoa aliatuen buruzagiek
zenbait bilkuratan hartutako erabakien emaitza izan zen:
Teheran (Iran, 1943), Jalta (SESB, 1945) eta
Potsdam (Alemania, 1945).
Erabakiak:
Alemaniaren okupazioa eta banaketa.
Desmilitarizazioa.
Buruzagi nazien arazketa.
Desadostasunak: Europaren berreraikuntzari
zegokionez: ezarri beharreko erregimen politikoak, muga
berriak, eta abar. Elkarrekiko mesfidantza eta beldurra
nagusitu ziren aliatu izandakoen artean, horien
interesak oso desberdinak baitziren.
Munduaren banaketa egin zen Estatu
Batuen kontrolpeko mendebaldeko blokearen eta SESBren menpeko
ekialdeko blokearen artekoa, bi gertaeratan gelditu zen agerian
behin betiko: Marshall planean eta Berlineko blokeoan.
11.4.1.
Marshall Plana eta COMECON
Marshall Plana: 1947tik aurrera, AEBk dirulaguntza handia eskaini zuten Europa
suspertzeko, eta, aldi berean, sobietar hedapena geldiarazteko. Programa hori
1947ko Marshall planean gauzatu zen, eta horren ondorioak oso onak izan ziren
Europaren suspertze ekonomikorako. AEBn laguntzak helburu ideologiko oso argia
zeukan: Europatik komunismoaren mehatxua urruntzea, kontinentea hondatuta eta
pobretuta geratu baitzen Bigarren Mundu Gerraren ostean, eta erdiko klaseak
finkatzen laguntzea, horiek gobernu demokratikoen alde egiteko.
COMECON: SESBk eta horren aliatuek, Marshall planari erantzuteko,
merkatu batu
komunista sortu zuten 1949an: COMECON. SESB, Polonia, Txekoslovakia, Hungaria,
Bulgaria, Errumania, Albania eta Alemaniako Errepublika Demokratikoko merkatuen
eta politika ekonomikoen lankidetzarako eta koordinaziorako sistema zen.
11.4.2.
NATO eta Vartsoviako Ituna NATO: Mendebaldeko blokeak aliantza militarra sortu zuen, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea, NATO edo OTAN. Helburua herri sinatzaileen defentsa antolatzen zen: AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Kanada, Italia, Belgika, Holanda, Luxenburgo, Portugal, Norvegia, Danimarka eta Islandia izan ziren lehenengo kideak. Geroago sartu ziren Grezia, Turkia, Alemaniako Errepublika Federala eta, 1981ean, Espainia. Vartsoviako Ituna: NATOri erantzun nahian, Ekialdeko blokeak sortu zuen hau. SESBren eta ekialdeko Europako herri guztien arteko aliantza militarra izan zen (Jugoslavia ez zen sartu). 11.4.3. Bi blokeen arteko gatazkak 11.4.3.1. Berlineko blokeoa
Bi blokeen arteko lehenengo gerra Koreakoa izan zen (1950-1953).
11.4.3.3. Kubako misilen krisia
11.5. Frankoren diktadura eta Trantsizioa Euskadin
|
Azken aktualizazioa: 08-08-15 14:13