|
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
|
|
 
1.
Industria Iraultza
1.1.
Industria
Iraultzaren aurreko industria
Hazkunde ekonomiko modernoaren lehenengo adierazpen historikoa
Britainia Handian
gertatu zen; hazkundearen bizkortze hori, berriz, ekonomian
eta gizartean izandako aldaketa sakon batzuek eragin zuten,
eta horrek
industria iraultzaren hasiera
ekarri zuen.
1.1.1.
Industria aurreko ekonomiak (7)
-
Industria aurreko
gizartean biztanleriaren gehiengoak soldata txikiegia
zuen edo, gehienetan, nekazaritzako sarrerek ez
ziren bizitzeko beharrezko gastuak gainditzeko nahikoak,
elikagaien
eta manufakturen prezioak oso garestiak
baitziren.
-
Biztanleriaren gehiengoa
(%80-90 inguru)
nekazaria
zen.
-
Produktibitate txikia eta
urritasuna ziren bereizgarri
nagusiak.
-
Uzta txarrak egon edo
oinarrizko produktuen prezioek gora eginez gero, urte
askotan goseteak izaten ziren.
Horrelakoetan, pobreenak
matxinadak
egiten zituzten.
-
Goiko klaseetakoek, berriz,
janaritarako gastua egin ondoren, oraindik ere %70 inguru
zeukaten, era guztietako produktuak kontsumitzeko eta morroi
nahiz zerbitzari kopuru handia edukitzeko.
-
Finantza erakunderik ez zegoenez,
jendeak dirua gorde egiten zuen.
-
Aberastasuna, ia beti,
lur kantitatearen
arabera neurtzen zen. Zenbat eta
lur gehiago eduki, orduan eta errenta handiagoa.
1.1.2. Industria
aurreko ekonomiak (7)Etxe
barruko industria: PROTOINDUSTRIALIZAZIOA (Funtzionamendua,
Domestic System, Putting Out System, Factory System)
Funtzionamendua:
XVIII. mendean, Europako eskualde batzuetan nekazarien
familia batzuek, nekazaritzako lanarekin batera,
ehungintzako
produktuak egiten zituzten, eta merkatariek produktuok
urruneko merkatuetan saltzen zituzten. Gertaera hori
Flandesen
nabaritu zen lehenengoz, eta, fenomeno hori adierazteko,
protoindustrializazio kontzeptua sortu zen.
Ehuleek eta iruleek
tresna sinpleak
erabiltzen zituzten lanerako eta nekazarien familien hiru
laurdenak manufakturen produkzioan jarduten zuten, horrek
diru sarrera gehigarriak
ematen baitzizkieten. Sistema horren bitartez, gehiago
sortu, diru-sarrerak handiagotu eta, elikadura hobetzean,
biztanle kopuruak ere gora
egin zuen.
Domestic System:
XVIII. mendearen erdialdean, Europa Erdialdeko, Britainia
Handiko, Holandako eta Mediterraneoko eskualde batzuetan
–Italia iparraldean, Katalunian…- nekazaritza industria
sakabanatua hedatzen hasi zen; industria horrek, hurbileko
merkatuak ez ezik, urruneko merkatuetako soberakinak ere
sortzen zituen.
-
Prozesua
nekazariak
berak hasten
zuen. Nekazaritza lanak denbora librea uzten
zionean, egiten zuen lan hau. Berak erabakitzen zuen
noiz lan egin eta zenbat denbora. Uzta garaian,
ekoizpen hau jaitsi egin ohi zen.
-
Tresnak
nekazariarenak
ziren
eta bere etxean egiten zuen lan.
-
Nekazariak
erabakitzen zuen zenbat ekoiztu, nolakoa…
-
Nekazariak
saltzen zuen nahi zuen tokian.
-
Nekazariak
erabakitzen zuen salmenta prezioa.
Putting out System
-
Prozesua merkatariak
hasten zuen. Etxez etxe joan ohi zen lana eskaintzen.
Berak erabakitzen zuen noizko behar zen lana. Nekazaria
ados bazegoen, tratua egiten zuen merkatariarekin.
-
Tresnak
merkatariarenak ziren eta etxez etxe eraman ohi
zituen, lehengaiekin batera.
-
Merkatariak
erabakitzen zuen zenbat ekoiztu, nolakoa…
-
Merkatariak
ekoizpen guztiak bildu eta nahi zuen tokian saltzen
zituen.
-
Merkatariak erabakitzen zuen soldata eta salmenta prezioa.
Factory System
- XVIII. mendeko azken
hamarkadetan, jarduera hori gero eta errentagarriagoa zen,
eta eskualde askotan hedatu zen. Merkatarien edo
merkataritza enpresen kapitala pilatzen joan zen eta dena
lokal berean biltzen hasi ziren, factory delakoan, alegia.
- Prozesua aberastutako
merkatari batek hasten zuen. Factory horrek ordutegi bat
izango zuen eta egutegi bat. Langileak hura bete beharko
zuen lehenengo eta, denbora librea geratuz gero, nekazaritza
lanak egingo zituen.
- Tresnak gero eta handiagoak ziren eta etxean
ezin ziren gorde. Factoryan zeuden
eta hara joan behar zen lanera.
- Factoryako jabeak erabakitzen zuen
zenbat ekoiztu, nolakoa…
- Factoryako saltzen zuen nahi zuen tokian.
- Factoryako erabakitzen zuen salmenta prezioa eta baita soldata ere.
1.2.
Erresuma Batuko Industria Iraultza
1.2.1.
Faktore demografikoa
1.2.2.
Nekazaritzako aldaketak (5)
-
Lugorria apurka-apurka gero eta gutxiago erabiltzen zen eta, horren ordez,
laboreen errotazioa sartu zen, artoa, patatak, arbiak eta abar txandakatuz.
-
Nekazaritzako
teknologia aldatu egin
zen (makina berriak…) 1700etik
1800era bitartean, nekazaritzako
lanaren
produktibitateak
%90eko hazkundea izan zuen eta biztanleria gero eta
handiagoa elikatzeko aukeraz gain,
esportatzeko
aukera ere eman zuen.
-
Enclusure
Acts
edo
Hesien legeak
lagungarriak izan ziren jabetza pilatzeko eta jabetzari
beste antolaketa bat eman zitzaion. Hori bai, jabe txikiak
eta ertainak bere lurrak jabe handiari saldu beharrean izan
ziren askotan.
-
Kaltetuak
ere
badira aurrerapen prozesu honetan:
-
Jornalariak:
Soldata oso txikiarekin geratu ziren, bizitzeko
aukerarik ez zuen ematen soldata.
-
Jabe txikiak
eta
ertainak:
Nahikoa kapitalik ez zuten bere lurrak hesiz inguratzeko
eta gehienek jabe handiei lurrak saldu eta hirietako
industria auzo berrietara emigratu beharrean izan ziren.
1.2.3. Nazioarteko merkataritzaren eginkizuna (Aldaketa
garrantzitsua, Ondorioak (3))
Aldaketa
garrantzitsua: Lanaren soberakinak, klima beroko herrietan, ez ziren oso
egokiak trukerako. Horren eraginez, XVIII. mendeko bigarren
erdian, Ingalaterrako ehungintzaren sektorea
kotoizko ehunak
>sortzen hasi zen, eta horiek mundu osoko aberatsei nahiz
pobreei saltzen zitzaizkien, kasuan kasuko eskualdean klima
bero edo hotza egon arren. Industria iraultza sektore
horrexetan hasi zen, eta, historia osoan lehenengoz, herrian
bertan sortu gabeko lehengai batean –kotoian- oinarritutako
kontsumo industria garrantzitsua agertu zen. Artilezko
manufakturen esportazioek behera egin zuten eta kotoizko
ehun berrien esportazioek, berriz, gora.
Ondorioak:
Kolonietako edo herri pobreetako industria produktuen eskaria handiagotu egin zen eta,
ondorioz:
-
Soberakin
ekonomikoak industria iraultzaren hurrengo etapak
finantzatzeko aukera eman zuen.
-
Kapital pilaketa gertatu zen.
-
Finantza
sistemaren garapena eragin zuen.
1.2.4.
Garraioa eta komunikabideen iraultza (5)
-
Britainia
Handian, garraioa eta komunikazioak
errazak
eta
merkeak
ziren,
bertako
leku
guztiak,
gehienez jota ere,
itsasotik 100
km-ra
daudelako. Bideak eraikitzeko eta mantentzeko prozedurak ere
hobetu egin ziren. Beste alde batetik, garraioa erraza
izateak produktuen eskaria eta eskaintza hurbildu egin
zituen, eta horrek mesede egin zion Ingalaterraren, Galesen
eta Eskozian arteko barne merkatua eratzeari.
-
Britainia
Handia aurrendaria izan zen
trenbidearen
eraikuntzan
ere
eta garraio bide honek azkartu egin zuen lurreko garraioa.
-
Lurruna
nabigazioan
erabiltzen hasi ziren eta belaontziak baztertuta gelditu
ziren, tona kantitate handiko itsasontziak eraikiaraziz;
gainera, nazioarteko
merkataritzaren
bolumena handiagotu
eta
garraioaren
prezioak merketu egin
ziren.
-
1858an
telegrafo
elektrikoa
informazioa azkar igortzeko lehenengo pausoa izan zen.
-
Telefonoa.
|