|
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
|
|
 
Desberdintasunak
-
Europa
ekialdean
nekazariak
morrontza
erregimenean zeuden, ia-ia esklabotza egoeran.
-
Europa
mendebaldean
eta Mediterraneoan, nekazarien egoera legala
hobea
zen,
baina
produkzioaren zati handiena lurjabeen eskuetan geratzen
zen (jaunak, Eliza eta Estatuaren eskuetan, alegia).
Banaketa
-
Nekazariek hamarrena
ordaintzen zioten Elizari;
errentak
eta era askotako betebeharrak eta zerbitzuak ordaintzen
zizkioten jaun feudalari, eta Estatuari eta, gainera,
zerga
zuzenak
eta
zeharkakoak
ere ordaindu behar zituzten.
-
Lurra,
orokorrean, jabe aristokraten edo goi-kleroaren esku
zegoen, eta horiek errentak
kobratuta edo jabetzak zerbitzarien bitartez
ustiatuta bizi ziren,
zergarik ordaindu
gabe.
Gizarte talderik pribilegiatuenak
noblezia
eta
goi-kleroa
ziren.
2.1.2.
Estamentuzko gizartea (Banaketa,
Pribilegiatuak (8), Hirugarren Estatua (2))
-
Banaketa:
Hiru
estamentu zeuden eta estamentu bakoitzak oso eskubide desberdinak zituen: noblezia, kleroa
eta hirugarren estatua” edo herria.
-
Pribilegiatuak (Noblezia eta Kleroa)
Sistema
judizial
berezia.
Galdeketetan
ezin zituzten
torturatu
(Hirugarren estatukoak bai).
Goi karguen
monopolioa.
Lurraren eta jabetza horietan bizi zirenen gaineko
eskubide feudalak
eta jaun eskubideak.
Goi kleroko
kideak
noblezian erreklutatzen ziren, eta kideok beste edozein
nobleren pribilegio berberak zituzten.
Lurraren
jabetzaren bi herenak
Elizarenak eta nobleziarenak ziren.
Pribilegio
juridikoak
eta
zerga pribilegioak
handiagoak
izaten ziren
Europa ekialdeko
erreinuetan
(Polonia, Hungaria, Errusia eta abar), Europa
mendebaldekoetan baino (Britainia Handia, batez ere).
Hirugarren Estatua
-
Gainerako
biztanleek, 27 milioi pertsonak, Hirugarren Estatua osatzen
zuten, eta horren barruan, oso egoera
ezberdinak zeuden:
2.1.3.
Monarkia Absolutua (Zer da?, Ezaugarriak (3), Non
(2), Salbuespenak (2))
Zer da?
Erregimen Zaharreko estaturik gehienak
monarkia absolutuaren legitimitatea Jaungoikoak berak
ematen omen zuen.
Ezaugarriak
-
Erregeak
Jaungoikoaren
aurrean
soilik zuen erantzukizuna.
-
Erregearen
aginteak
ez du mugarik edo kontrolik.
-
Hala ere,
praktikan,
absolutismo
politikoa
Elizaren eta
nobleziaren aginteak mugatzen zuten.
Non
-
Austria, Prusia, Suedia, Espainia
edo
Frantzian.
-
Absolutismoaren ezaugarriak
nabarmenagoak
ziren
Errusiako
inperioan
edo Turkian.
Salbuespenak
-
Erresuma Batua: 1688ko
iraultzak parlamentuari eman zion errege agintearen zati
bat. Beraz,
monarkia
parlamentario
bat
zegoen.
AEB: Ingalaterrarekiko independentzia lortu zuenean, aginte
sistema guztiz berria ezarri zuen, europar askok kopiatzeko
irrikan egongo diren agintea:
Errepublika
bat
jarri zuten eta
Konstituzio
bat
osatu.
2.2. Pentsamendu Ilustratua
2.2.1. Argien
mendea (4)
pentsamendu
kritikoa garatu
zen. Erregimen Zaharreko gizartearen oinarriei buruz, eta hori
lagungarria izan zen
Erregimena
desegiteko.
XVIII. mendeari
“argien
mendea”
esaten zaio,
Ilustrazioaren garaia,
munduaren azalpen
arrazionalak tradizioaren edo superstizioaren itzalak argitu
zituelako.
Zenbait pentsalarik
zalantzan
jarri zituen
planteamendu erlijiosoak, Elizak gizartean zeukan eragina,
absolutismo politikoaren oinarrian zeuden gizartearen uste sendoak,
estamentuka oinarritutako ordena soziala eta ideia eta sinesmen
tradizionalak.
Zientzietako gaiak
garatzeari
eman zioten eta
Bibliako gizakiaren
sorkundearen gaineko kontaerak zalantzan
jarri ziren:
2.2.2.
Kritika ekonomikoa (2)
Adam Smith
britainiarrak liberalismo ekonomikoaren
oinarri teorikoak eraiki zituen Nazioaren aberastasuna izaerari eta
zergatiei buruzko ikerketa lanean (1776).
-
Aurrerakuntza
ekonomikoa lortu nahi bada,
produkzio faktoreak
(kapitala, lurra eta lana)
aske
utzi behar dira. Ordura arte, nobleziaren eta kleroaren kontrolpean
zeuden.
-
Merkantzien balioa eta prezioa
lanetik
datoz eta aberastasuna langileak sortzen du.
Hau oso plantemendu harrigarria zen garai hartan, lana gaizki
ikusita baitzegoen goi klasekoen artean.
2.2.3.
Filosofoak (Locke
(Nor zen, idea), Voltaire (Nor zen, Lana), Montesquieu (Nor zen,
Lana), Rousseau (Lanak (2))
Locke
-
Pentsamendu
ilustratuaren aurrekari
bat izan zen. XVII. mendean bizi izan zen ingeles hau eta 1688ko
iraultza justifikatu zuen.
-
Bere ustez, gobernarien eta gobernatuen artean erlazioak
arautzeko ”kontratu
sozial”
bat egin behar zen.
Voltaire
Montesquieu
Rousseau
-
Gizartearen arteko desberdintasunaren
jatorriei eta oinarriei buruzko diskurtsoa.
Gizarte ordenak pertsonen arteko
jatorrizko berdintasuna
usteldu duela dio.
-
Gizarte kontratua:
Gobernua kontratutzat ikusten du. Baina hori ez da kontratu politiko
hutsa, pertsonen arteko
akordioa
baizik. Kontratu horrek “gehienen
borondatea”
adierazi behar du eta gobernua bigarren mailan dago. Ideia hau
ondorengo planteamendu demokratikoetan jasota
geratuko da.
2.2.4.
“Argien” hedapena (2)
-
Ideia ilustratuen multzoa hasieran elite
txiki batzuen artean hedatu zen; apaizek eta burges aberatsenek soilik
zekiten irakurtzen.
Argitalpenik eraginkorrena Diderot
eta D´Alembert-ek
zuzendutako Entziklopedia (1751-1776) izan zen. “Zientzia, arte
eta tekniken hiztegi arrazoitua”. Garaiko ezagutzen egoera zen, baina,
aldi berean, erakunde politiko eta erlijiosoen aurkako zeharkako kritika
ere bazen.
-
1702an, Britainia Handian
lehenengo egunkaria sortu zen.
2.2.5.
Absolutismo Ilustratua (3)
-
Despota ilustratuek herriarentzat
“hoberena” nahi omen zuten, baina herriaren iritzia ez zitzaien
interesatzen. Todo para
el pueblo, pero sin el pueblo zen bere lema.
-
Pentsamendu ilustratua
modan
egon zen
errege
gorteetan eta klero eta nobleziako zenbait
sektoretan:
-
Prusiako
Federiko II.ak eta
Errusiako Katalina II.ak harrera ona egin zioten
Voltaire filosofoari.
-
Austriako
Jose II.ak oso kontuan izaten omen zituen Montesquieu eta Rousseau-ren
ideiak.
-
Espainian Inkisizioak
Rouseauren lanak debekatu
zituen,
baina Carlos III.aren
ministro batzuk Voltaire-ren jarraitzaile omen
ziren.
-
Aurrerapen ekonomikorako eta biztanleen
bizitza eta heziera hobetzeko,
beharrezkoa
zen
gizarte ordenaren
oinarriak goitik behera aldatzea, baina agintariek ez ziren horren
aldeko. Izan ere, Frantziako Iraultzaren ondoren,
Austriako, Prusiako, Errusiako eta Espainiako monarkek
bertan behera utzi zituzten
ideia ilustratuak; absolutismoaren alde egin eta,
ilustratu baino gehiago,
despota
eran jardun zuten.
2.3. Estatu Batuak: nazio baten
sorrera
2.3.1.
Iraultzaren aurrekariak
(Nazio berria, Kolonietako gizartea (3), Porturik garrantzitsuena)
-
Nazio berria:
Ipar Ameriketako
ekialdeko kostaldean, Britainia Handiko koroaren jabetzeko
hamahiru kolonia
zeuden. Jabetza horietan lehenengo errepublika sortu zen, eta
bertako gobernua konstituzio
baten bidez araututa gelditu zen. Horretarako, biztanleak
britainiarren agintetik irten ziren,
eta, gainera, berdintasuna eta askatasuna sustatzen zituzten
ideia iraultzaile nagusiak antolaketa politiko eta sozial
berrian sartu zituzten.
-
Kolonietako
gizartea
-
Etorkinen
jario etengabeak eragindakoa zen. Ez zeuden Europako sistema
feudal zorrotzaren ezaugarriak eta jaraunspenezko
nobleziarik ere ez zegoen.
-
Hegoaldeko kolonietan
sistema
esklabista
antolatu zen eta esklaboek tabako, azukre eta kotoiaren
laborantzetan egiten zuten lan.
-
Bertako
gizartea
honako hauek osatzen zuten:
-
Lurjabe handiek eta txikiek.
-
Hirietako langile askeek.
-
Mendebaldean lur berriak okupatzeko eta baliabideak
ustiatzeko aukera zuten langileak.
-
Merkataritza trafiko aktiboa kontrolatzen zuten
merkatariak, eta esklaboak ugariago ziren hegoaldeko
kolonietan.
-
Porturik garrantzitsuena:
Hamahiru kolonietako hiri eta porturik garrantzitsuena
Filadelfia
zen, eta 1760an 25.000 biztanle zituen.
2.3.2.
Independentzia gerra (Eragilea, Zazpi Urteko Gerra, Matxinada,
Armada, Bakea)
-
Eragilea:
Kolonoek ez zeuden
gustura jasaten zuten tratuarekin;
metropoliari
aberastasuna eta zergak bidaltzen zizkioten, baina guztiz
baztertuta zeuden erabakiak hartzeko orduan. Horregatik, XVIII.
mendearen erdialdetik aurrera, Britainia Handiarekiko mendetasun
gogorraren aurkako iritzia zabaldu zen.
-
Zazpi Urteko Gerra:
(1748-1756)
Ingalaterrak Frantziari irabazi zion eta, horretarako, amerikar
kolonoen laguntza izan zuen. Kolonoek irabazle sentitu ziren eta
Ingalaterraren
esker ona espero
zuten, baina metropoliak zergak igo zizkien, gerra gastuak
finantzatzeko. Horrela, azukrearen eta beste produktu batzuen
zerga berriak
sortu ziren,
kolonoen
ezinegona
handiagotuz.
-
Matxinada:
1773eko abenduaren
16an, Bostoneko portuan istilu larria egon zen,Tearen
matxinada.
Altxamendu honen
zergatia Londreseko gobernuak tearen merkataritzari ezarritako
zerga berria izan zen. Kolono gazte batzuek, indiar mozorrotuta,
Ekialdeko Indien Konpainiako (tea Ipar Ameriketara esportatzeko
monopolioa lortu zuen konpainia honek) hiru itsasontzietako
kargamendua itsasora bota zuten. Tropa ingelesek gogor zapaldu
zuten altxamendua eta gobernuak Bostoneko portua ixteko agindua
eman zuen, baina, horren eraginez, haserrea biztanleria osora
zabaldu zen.
-
Armada:
Gobernu britainiarren errepresio neurrien ondorioz,
Independentzia
Gerra
hasi zen. Kolonoek
milizianoen
armada
eratu eta agintean
George
Washington
jarri zuten. Lehenengo arazoa tropak ekipatzeko
armarik eta
muniziorik ez
edukitzea izan zen.
Gerra ontzirik
ere ez
zeukaten eta ingelesek erabateko nagusitasuna zuten itsasoan.
Beraz,
atzerriko potentzien
(Frantzia, Espainia)
laguntza
lortzea ezinbestekoa
zen.
1783an,
Britainia Handiak Estatu Batuen independentzia onartu zuen,
Versailleseko Itunean.
2.3.3.
Lehenengo Konstituzio Modernoa (Iritzi desberdinak
(2), Hitzarmena (8), Arazoa)
-
Hitzarmena:
1787an, antzinako kolonietako 55 ordezkari Filadelfian bildu
ziren, konstituzio bat idazteko asmoz. Joera arteko paktua lortu
zen:
-
Konstituzio hau ilustratuek defendaturiko berdintasun eta
askatasun printzipioetan oinarritzen zen.
-
Erregimen errepublikanoa eta demokratikoa ezarri zen.
-
Gobernu federal bakarra eratuko zen.
-
Errepublikako presidente bat izango zuten.
-
Legegintzarako bi ganbera izango ziren: Kongresua eta
Senatua.
-
Baina, aldi berean, estatu bakoitzak barne politikan eskumen
handiak izango zituen gobernu autonomoa eduki zezakeen.
-
Emendakin batzuk kenduta, gaur egun ia-ia berdin mantentzen
dute konstituzio hau.
-
Eragin handia izango du Europako iritzian eta politikan.
-
Arazoa:
Saihestu egin zuten
beltzen
esklabotasunaren gaia
eta
Sezesio Gerrara arte ez zuten ebatzi
(1861-1865); arazo horren ondorioz, gaur egun ere
arrazen
diskriminazioa
agerikoa da.
2.4.
Frantziako iraultza
2.4.1.
Iraultzaren aurrekariak (Gizartea, Krisia, Estatu Nagusiak)
-
Gizartea:
XVIII. mendeko bigarren erdian, Frantziako ekonomia hedatzen
hasi zen; bertako
gizarte egituran arazoak
zeuden eta estatu monarkikoa krisian zegoen.
Estamentu pribilegiatuen
aldeko arau
ekonomikoen eta sozialen aurkako iritzi orokorra zegoen.
-
Goi
burgesiak
ez zeukan gizartean gora egiteko eta agintea lortzeko
aukerarik.
-
Nekazariak
gero eta haserreago zeuden zerga feudalak zirela-eta.
-
Hirietako
langileek
prezio handiak jasan behar izaten zituzten.
-
Krisia:
Frantziako estatuak
finantza krisi
larria
zeukan: gastuak sarrerak baino handiagoak ziren eta zor
iraunkorra zegoen. Krisi hori konpontzeko, noblezia eta
kleroaren zerga pribilegioak ezabatuko zituen
zerga
erreforma
behar zen. Monarkiaren lehen ministroek (Turgot, Calonne,
Necker)
estamentu
pribilegiatuek zergak ordaintzea
proposatu zuten, baina
ezin izan
zuten onartzea lortu.
-
Estatu
Nagusiak:
Pertsona gorenek
Erreinuko
Estatu Nagusien
bilera eskatu zuten; Erdi Aroko biltzar horietan, estamentuak
(kleroa, noblezia eta hirugarren estatua)
bakoitza bere
aldetik
biltzen ziren erregearen proposamenei oniritzia emateko;
azkeneko deialdia 1614an egin zen. Necker-ek 1789ko maiatzaren
1erako deitu zituen Estatu Nagusiak.
2.4.2.
1789:
Iraultzaren eztanda (Cahiers de doléances, Bozkatzeko era eta
eztabaidak)
-
Cahiers de doléances:
Hirugarren Estatuko ordezkariak
aukeratu beharra zegoen. Hiru estamentuetako hautesleek Estatu
Nagusien bilerara eraman beharreko kexak
eta errebindikazioak eman
zizkieten ordezkariei. Hautaturiko ordezkariak 60.000 kexa
ingururekin iritsi ziren Parisera; kexarik gehien-gehienak
hamarrenak eta gainerako zerga feudalak ordaindu behar izateari
buruzkoak ziren.
-
Bozkatzeko era
eta eztabaidak:
Ordezkari kopuru bera izango al zuen estamentu bakoitzak?
Bereiztuta ala elkarrekin egingo ziren bozketak?
-
Hirugarren
Estatuak
bozketa pertsonaka egitearen aldekoa zen, kiderik gehien
zituen taldea baitzen.
-
Ekainaren 20ko
goizean, hirugarren estatuko ordezkariek itxita aurkitu
zuten biltzeko tokia eta hurbileko areto batera joan ziren,
Jeu de Paume
izeneko aretora (Pilota Jokoa); bertan, apaiz batzuekin
batera, “inoiz ere ez bereizteko eta egoerek eskatzen zuten
bakoitzean biltzeko” zina egin zuten, “harik eta erreinuko
konstituzioa euskarri sendoetan ezarri eta berretsi arte”.
-
Erregeak,
gobernuak eta klero eta nobleziako sektore batzuek hasieran
ez zuten
prozesu hori onartu,
baina ekainaren 27an Luis XVI.ak hirugarren estatura batzeko
agindua
eman zien oraindik ere horren aurka zeudenei.
-
Uztailaren 7an,
Frantziak Biltzar Konstituziogilea
zeukan.
2.4.3.
Herri
altxamenduak (Uztailaren 14a,
La Grande Peur, Legeztapena,
Erregea)
Uztailaren 14a:
Ordura arte iraultza
baketsua eta legezkoa izan zen. Erregeak eta sektore kontserbadoreenek
ez zuten absolutismoaren amaiera onartu nahi izan. Orduan,
Pariseko kaleetan herri-altxamendua hasi zen.
Jendetza
Bastilla
izeneko gotorleku eta
espetxera joan zen, armen eta polboraren bila; gotorleku hori aginte
absolutuaren sinboloa zen, eta herriak
uztailaren 14an
okupatu zuen; egoera
hori, gaur egun,
Frantziako jaialdi nazionala
da.
La Grande Peur:
Iraultza Frantziako
hirietara eta herrixketara hedatu zen. Udalbatzar berriak eratu ziren
eta horiek onartutako agintaritza bakarra
Biltzar Nazionalarena
zen. Landa inguruan
ere nekazaritza iraultza zabaltzen joan zen. La
Grande Peur-en
garaian (Beldur Handia), nekazariek jaunei
zergak eta prestazioak ordaintzeari utzi
eta gotorlekuak, nobleen
artxibategiak eta feudalismoaren gainerako sinbolo guztiak suntsitu
zituzten.
Legeztapena:
Biltzar Nazionalak,
egoera hori ikusita, bilkura oso garrantzitsua egin zuen abuztuaren 4an
eta, errealitatean egiten ari ziren suntsipena legeztatzea erabaki zen.
Zor pertsonalak eta hamarrenak kalte-ordainik
gabe ezabatu ziren
eta
lurra zergapetzen zuten eskubideak jabeei
kalte-ordaina emanez
indargabetu ziren.
Zerga
berdinak,
zigor
berdinak
eta kargu publikoak
lortzeko aukera
berdinak
ezarri ziren.
Erregea: Ez zituen
dekretuak
sinatu nahi
izan eta, hau
ikusita, Pariseko herriak manifestazio erraldoia egin zuen Versailleseko
jauregiraino. Herriaren presiopean, erregeak dekretuak sinatu
egin behar izan zituen.
2.4.4. Etapa
moderatua. 1791ko konstituzioa (Agintea, Hauteskundeak, Finantzak,
Aurka, Joerak (4))
Agintea: Aginte banaketan
oinarritutako
monarkia konstituzionala
ezarri zen.
Erregearen aginte betearazlea
mugatua zen, eta
aginte legegile
ia osa Biltzar
Nazionalaren esku zegoen.
Hauteskundeak: Zentsuaren araberako hauteskunde
sistema
(edo
erroldaren araberakoa
edo
sufragio zentsitarioa
deitu ohi zaio baita ere)
ezarri zen, hau da, aberastasun maila jakina
zuten
gizonezko
herritarrek soilik
eman zezaketen botoa, biztanleriaren gehiengoa
bozkatzeko
eskubiderik gabe
utziz.
Erregeak konstituzioa sinatu
zuen.
Finantzak:
Biltzar
Konstituziogileak zeharkako zergak ezabatu eta
zerga zuzenen sistema ezarri
zuen, denentzako
berdina eta justuagoa izango zena. Baina nazioaren diru kutxak hutsik
zeuden eta, hori konpondu nahian, Biltzar Konstituziogileak
kleroaren ondasunak nazionalizatu
zituen, ondoren
saltzeko asmoz.
Apezpikuak eta apaizak,
beste funtzionario batzuk
bezala,
aukeratu
egiten ziren eta
Estatutik jasotzen zituzten soldatak; era berean, erlijiosoen komentu
guztiak desegiteko
erabakia ere hartu
zen.
Aurka: Aita Santuak
kondenatu egin zuen
kleroaren lege egoera berria eta Eliza nazional frantsesa ezartzea,
baita printzipio iraultzaileak ere. Horren ondorioz,
iraultzaren aurkako asaldura
nabarmendu zen.
Erbesteratu frantsesak
konspiratzen hasi ziren, eta
Europako erregeei eta gorteei presioa egiten zieten, Frantzian esku har
zezaten.
Joerak
-
Italiako iparraldean erregeorde batek
gobernatzen zuen.
-
1791ko
ekainean, Tullerias jauregitik,
Erregearen familiaren ihesa
modu lazgarrian amaitu zen: erregearen familiakoak ezagutu eta
atxilotu egin zituzten. Biltzarrak erregeari aldi baterako
eginkizunak kendu
zizkion.
-
Herria Luis
XVI.aren kontra
azaldu zen.
-
Noblezia burgesia
moderatutik urrundu
egiten zen.
-
Burgesia moderatua
herriaren errepublikaren aldeko gurarien beldur zen, eta
prezioen igoera
geldiezina zegoen, ezinegona areagotuz.
2.4.5.
Biltzar Legegilea (1791-1792) (5)
-
Parlamentu berria edo Biltzar Legegilea
hauteskunde
prozesuaren bitartez hautatzen zuten eta 745 diputatuk osatzen
zuten. Lege marko horrek eta hauteskunde prozesuak
alderdi
politikoak
edo
klubak
sortzea eragin zuen, eta horiek hainbat interes eta iritzi
politikoren ordezkari ziren.
-
Klub iraultzailerik ospetsuena
jakobinoena
izan zen; Saint Jacques fraide dominikarren komentuan biltzen
zirelako hartu zuten izen hori. Zatiketa batzuen ondoren
Robespierrek
hartu zuen talde honen agintea.
-
Jakobinoen ezkerretara,
cordeliers
izenekoak zeuden, eta horien egoitza frantziskotarren antzinako
komentu batean zegoen. Horien jokabide politikoak
erradikalagoak
ziren:
sufragio unibertsalaren
aldekoak ziren, hau da, herritar guztiek bozkatzeko eta
partaidetza politikorako eskubidea zutela uste zuten; eskubide
hori 1791ko konstituzioan, aberatsenentzat soilik zegoen jasota.
Cordeliers zeritzenen taldekoek
monarkia
kentzea
eta
errepublika ezartzea
eskatzen zuten; horien zuzendariak
Marat
eta
Danton
ziren, eta herri mailarik apalenaren ordezkari ziren (sans-culottes
izenekoak).
-
|