|
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
|
|
 
4.
XIX. mendeko gizartearen aldaketak eta Langile Mugimendua
4.1.
Europako hiriak
4.1.1.
Hiriko zibilizazioa (4)
Frantzesa beltza: Frantsesa
-
Europako hiriburu handiak hazkunde ikaragarria izan zuten. -
Hazkunde bizkor hori, batez ere,
nekazaritzaren emigrazioaren eraginezkoa izan zen, etorkizuna industria sektorean eta zerbitzuetan baitzegoen, eta lanok hirietan zeuden pilatuta. Hirigune horietako
asko industria jardueran oinarrituz sortu ziren.
-
Langileen etxebizitzak
industrietako nabeen eta eraikinen ondoan pilatzen
ziren; horrela eraikuntza kalitate txikiko eta
zerbitzu publiko urriko langile auzoak
sortu ziren.
-
Hala ere, hirigunerik gehienak antzinako hirietan
oinarrituz hazi ziren. Horrelaxe garatu ziren
Europako hiriburuak:
Londres,
Paris, Berlin, Erroma, Madril
edo
Viena,
eta beste batzuk ere bai:
Milan, Bartzelona, Anberes, Praga, Marseilla...
4.1.2.
Hiria, gizartearen barruko desoreken adierazlea
Burgesiak hirien erdialdea eta langile sektoreek auzo pobreak
okupatzean, hirietan hainbat beharrizan
sortu ziren.
Bestalde, hiria eszenatoki ezinhobea izan zen dirudun klaseen eta
soldatapeko biztanleen arteko gatazka sozialerako,
politikorako
eta kulturalerako.
4.1.3.
Hirietako erreformak eta zerbitzuak
Hirietako aldaketa nabarienetariko bat zerbitzu publikoak ezartzea
izan zen, eta zerbitzuok beharrezkoak eta garestiak ziren: harrizko kaleak, espaloiak, estolda sareak, ura banatzeko
zerbitzuak, parkeak eta lorategiak, garbitoki publikoak, merkatuak,
eta abar.
Hirietako garraio berriek hiriaren itxura eta biztanleen bizimodua
aldatu zituzten. Zaldiek tiratutako tranbien ordez, 1870 inguruan,
tranbia elektrikoak
eraikitzen hasi ziren, eta lurpeko tuneletatik egindako garraioa ere
agertu zen Londresen (1863); hiri inguruko edo metropoliko trenbidea
zen, metroa,
eta, XIX. mendearen amaieran, Parisen, Berlinen eta Vienan ere egin
zuten.
Hiri
berriak, orain gertatzen den bezala,
kritika sozialak
jaso ziren (osasungaitza, gizatasunik gabea, segurtasunik gabea)
edo estetikoak
(itsusia, antolaketarik gabea), baina nekazariak etengabe iristen
ziren bertara, hiriko bizimoduak erakarrita. Bankuak, trenbide
geltokiak, eraikin publikoak, antzerkia eta opera, izan ere, hiriko
zibilizazioak katedralei eta jauregiei erantsitako ikur berriak
ziren.
4.2.
Burgesen bizimodua eta kultura
4.2.1.
Bizimodu pribatuaren eremua: etxea
4.2.2.
Jantzia gorputza
ezkutatzeko
4.2.3. Aisialdia eta kirola
4.3.
Langileen bizimodua
4.3.1. Etxea eta etxebizitza
4.3.2. Lana eta
soldata
4.3.3. Elikadura eta bizi maila
4.4.
Langile mugimenduaren jatorria (Arazo berriak, Eskaerak)
Arazo berriak:
Erregimen Zaharra desegitean, nekazariak eta eskulangileak zerga
feudalik eta gremioekiko loturarik gabe gelditu ziren. Fabriketara langile gero eta gehiago
joaten zen, hirien garapenak eskainitako lanpostuen bila. Eskulana
ugaria zenez, kontratazioaren
baldintzak eta soldatak
kaltegarriak ziren langileentzat.
Gainera, industria ekonomia berriak aldian behingo krisialdiak
izaten zituen, eta horrek langabezia
modu negargarrian haztea eragiten zuen. Horrela, gizarte gatazkarako
arrazoi asko zortu zen.
Eskaerak:
Fabriketan eta langile auzoetan langile kopuru handia pilatzea
lagungarria izan zen, elkarte egonkorrak
sortzeko, eta elkarteok langileen gutxieneko eskubideak defendatzen
hasi ziren. Gizarte gatazka laneko baldintzak
hobetzera, lanorduak murriztera eta soldatak igotzera bideratu zen.
Langile klasearen beste helburu nagusia eskubide politikoak
lortzea
izan zen, hau da, bozkatzeko, biltzeko, elkartzeko eta adierazteko askatasuna
lortzea. Lehenengo langile elkarteak Britainia Handian agertu ziren, hau da,
industrializazio prozesuan buru izan zen herrian.
4.4.1.
Langileen lehenengo elkarteak (6)
- Hasieran
elkarte horiek debekatuta
egon ziren, enpresaren eta kontratuaren askatasunaren aurkakoak
zirelakoan. Napoleonen kodeak eta Britainia Handiko Elkarteei
buruzko Legeek berariaz debekatzen zituzten.
- Langileek planteaturiko lehenengo errebindikazioetariko bat
elkartzeko eta biltzeko eskubidea izan zen, eta eskubide hori onartu
zuen lehenengo estatua Britainia Handia
izan zen (1824).
- Langileen elkarteak era askotakoak ziren, osaketaren eta
helburuen arabera. Lehenengoak eta ugarienak Elkarri
Laguntzekoak
izan ziren, eta horien helburua kideei laguntza eskaintzea zen,
istripurik, gaixotasunik edo heriotzarik egonez gero.
- Sarritan, erresistentzia kutxa
eran jarduten zuten, bazkideak greba garaietan mantentzeko. Handik
gutxira, langileen elkarteen eragile nagusia lanbide bateko soldatak
eta lan baldintzak taldean eta batera defendatzea eta, gainera,
horiek hobetzea izan zen. Presiorako tresna nagusia greba
zen.
- Jatorri frantseseko sindikatu
hitzak langileen defentsan sortutako langile elkartea adierazten
du, XIX. mendearen amaieratik.
- Sindikalismoaren jokabideen ondorioz, lanbide eta lurralde
guztietako langileak biltzen zituzten langile batasun
nazionalak
sortu ziren.
4.4.2. Ludismoa (4)
- Ehungintzako makinen lehenengo aplikazioen ondorioz,
lanaren egoerak
txarrera
egin zuen. Ez da harrigarria eskulangileek eta langileek, protesta
modura, makina horiek suntsitzea.
- Gizarte gatazka horiek nolabaiteko antolaketa zuten; izan
ere, langileek mehatxuzko jakinarazpenak bidaltzen zizkieten
enpresaburuei eta merkatariei, makinen aurkako biolentzia erabili
baino lehen. Antzinako herri tradizio bat jarraituz, jakinarazpenok
Ned Ludd
izenarekin sinatzen zituzten (galtzerdigile ospetsu honek
ehungailuaren armazoia apurtu omen zuen lehenengo aldiz). Ludismo
izena (edo mugimendu ludita) pertsonaia horren omenezkoa da, eta
izen horren bitartez, 1779 eta 1802 bitartean lanpostuak kentzen
zizkieten makinak suntsitzen zituzten langile britainiarrek
antolaturiko ekintzak adierazten ziren.
- Produkzio jardueran makina berriak eta modernoak sartzean,
langile batzuk
kaleratu, soldatak murriztu eta baztertu
egiten zen eskulangintzako prestakuntza tradizionala. Makinak lana
azkarrago, eta, batzuetan, hobeto egiten zuen, langileak berak edo
langile talde batek baino. Horren eraginez, langileen ohiko
erantzunetariko bat enpresaburuek fabriketako produktibitatea
hobetzeko eskaturiko makina berriak suntsitzea
izan zen.
- Herrialde guztietara zabaldu
zen: Frantzia, Belgika, Alemania, Espainia… Espainian lehenengo
ekintza Alcoin (Alacant) izan zen 1821ean: 1.200 langilek makina
jarri berriak suntsitu zituzten.
4.4.3.
Kartismoa (5)
- Britainia Handian antolaturiko langile taldeak borroka
politikora bideratu ziren, herritar guztientzako eskubide berdinak
lortu ahal izateko. 1838 eta 1848 bitartean iritsi zen, eta beraren
helburu nagusia langileen eskubide politikoak lortzea
zen.
- 1838an, Londreseko Langile Elkarteak
Herriaren Karta
(People´s Charter) egin zuen; bertan, besteak beste, eskaerak
hurrengoak ziren:
- Gizonezkoen sufragio unibertsala.
- Ezkutuko botoa ezartzea.
- Hauteskundeetarako barruti berdinak
sortzea
- Parlamentuari eginiko lehenengo eskaria, Kartaren funtsezko
eskariak jasotzen zituena, 1839an aurkeztu zen, milioi bat
sinadura baino gehiagoren
babesarekin.
Britainia Handiko Parlamentuak hirutan ukatu zituen Kartako eskariak
eta gobernuak zapaldu egin zituen grebak eta kartismoaren barruko
sektorerik erradikalenen altxatzeko ahaleginak.
- Mugimendu kartista bere helburuak lortu gabe
ahuldu
zen, baina mugimendu horren ondorioz, Britainia Handiko estatuak
lan-erlazioak arautzeari
ekin
behar izan zion: Elkarteen Lege hobea promulgatu eta emakumeen eta
umeen lanaldia 10 ordura mugatzeko legedia aplikatu zen.
- Bien bitartean, 1848an, langile frantsesek
gizonezkoen
sufragio unibertsala
konkistatu zuten.
4.5.
Teoria eta doktrina sozialak
4.5.1.
Marxen aurreko sozialismoa (Sozialismo Utopikoa, Owen (6),
Saint-Simon (2), Proudhon (3), Ligak (5)
Sozialismo Utopikoa:
Langileak antolatzen ziren bitartean,
intelektual batzuek
garaiko gizarterako eredu sozialak eta politikoak eskaini nahi
zituzten teoriak lantzen hasi ziren. Teoria horietako askok sozialismo utopiko
delakoa osatzen dute, eta sozialismo hori kontrajarri egiten zaio
Marxek eta Engelsek landutako sozialismo zientifiko deritzonari.
Owen:
Robert Owen (1771-1858)
-
Galesen jaio eta kotoizko hari fabrikatzaile
nagusienetariko
izan zen, New Lanark-en (Eskozia)
zeukan fabrikari esker.
-
Rousseau-ren eta beste filosofo ilustratu batzuen eragina
izan zuen, baita David Ricardo
ekonomialariarena ere; horien ustez, merkantzien balioa eurak
sortzeko erabilitako lan kantitatearen araberakoa zen.
-
Owenek honako alderdi hauek hartzen zituzten
berrikuntzak
sartu zituen bere fabrikan: umeen hezkuntza, soldatak igotzea,
lanaldiak murriztea eta pizgarri sistema sartzea. Gainera, metodo
horiek aplikatuta, bere hari fabrikak arrakasta ekonomiko
ikusgarria
izan zuen.
-
Owenek gizarte erreformarako proposamenetarako euskarritzat
erabili zuen esperientzia hori, baina gainerako
enpresaburuak ezin izan zituen konbentzitu.
-
EEBB-ra
joan zen eta New Harmony
elkartea sortu ziren, baina porrot
egin zuen eta Europara itzuli
zen.
-
Lanbideen Batasun Nazionala
sortu zuten. Ehunka langile elkartu zituen, baina handik lasterrera
desegin zen.
Saint-Simon
(1760-1825)
-
Ideia liberaleko noblea izan zen.
-
Produkzioan
aurrerakuntza teknikoa
aplikatzearen eta elite zientifikoek pertsona kopuru ahalik eta
handienari ongizatea eskaintzeko gizarte-antolaketa zuzentzearen
aldekoa zen.
Proudhon:
Pierre Joseph Proudhon (1809-1865)
-
Frantziako eta Europako jarduera politikoan esku-hartze bizia
izan zuen.
-
Tipografo autodidakta honen iritziz, desberdintasun guztien
jatorria jabetza pribatua zen. Horren lanik ezagunena
Zer
da jabetza?
da eta horrela hasi zuen: “Jabetza lapurreta da”.
-
Erakundeen aurka egindako erasoak eta agintekeriaren aurkako
jarrerak kontuan hartuta, anarkismoaren aitzindarietako bat
dela esan daiteke.
Ligak
-
Lehenengo teoria sozialistak (anitzak eta barreiatuak)
langileen artean hedatu ziren, apurka-apurka, 1830eko eta 1840ko
hamarkadetan. Alemanian, Hegel
filosofoaren ikasle batzuk harremanetan hasi ziren, eskulangileen
eta proletario horien artean hedaturiko kapitalismoaren aurkako
joerekin.
-
1836an, erbesteratu alemanen talde batek
Justuen Liga
sortu zuen Parisen, eta erakunde horren doktrina erabateko
berdintasunaren aldekoa zen.
-
Hamaika urte geroago, erakundearen izen berria
Komunisten Liga
izan zen. Bertako zuzendariek “jabetza pribatuaren abolizioa”
proposatzen zuten.
-
Ligaren ibilbidean eragin handiena izan zuten pentsalariak
Karl Marx
eta Friedrich Engels
gazteak izan ziren.
-
Hauen ideia sozial eta politikoek sozialismo
zientifikoa
osatuko dute.
4.5.2.
Marxismoaren sorrera (Engels&Marx, Alderdi Komunistaren
Manifestua, (4), Eragina(2))
Engels&Marx:
Friedrich
Engels
(1820-1895) ehunen fabrikatzaile aberats baten semea zen, eta ondo
ezagutzen zuen industria modernoa. Karl Marxek
(1818-1883) heziketa akademiko eta filosofiko handia zeukan, eta
Hegelen ideietako gazteriarekin ibilitakoa zen, hau da, Hegelen ikasleen ezkerreko joera
osatzen zuten gazteekin. Bien arteko lankidetzari
esker, teoria sozialista berria sortu zen; teoria horri, gero,
marxismo
izena eman zitzaion, eta eragin handia izan zuen filosofian eta
politikan.
Alderdi Komunistaren Manifestua
-
Ideia horien lehenengo formulazioa
Alderdi
Komunistaren Manifestuan
argitaratu zen; 1847an, Komunisten Ligak Marxi eta Engelsi eman zien
manifestua idazteko agindua. Testua hurrengo urtean argitaratu zen
eta hauxe zen oinarrizko ideia: “Gizarte guztien historia, gaur
egunera artekoa, klaseen borrokaren historia da”. Testuak gizarte
burgesa salatu eta etorkizunerako helburutzat, burgesia
desegitea eta klaserik gabeko gizartea
eraikitzea hartzen zituen.
-
Manifestu Komunista
propagandarako
idazkia izan zen, 1848ko
testuinguruan sortua. Manifestuaren azaleko lema, “Munduko
langileok, bil zaitezte!”, langileen antolaketarako eta ekintza
politikorako deia zen, euren interesak defendatzeko eta agintea
lortzeko.
-
Epe
laburrean
-
Epe
luzean: Langileak agintera
iritsiko ziren eta orduan:
Eragina
-
Ideia hori XIX. mendearen azken hamarkadetan sortutako
alderdi sozialista guztien ernamuina
izan
zen. Agintea indarrez hartu zuten, edo modu baketsuan, hauteskundeak
eta parlamentua erabiliz.
-
Marxismoaren eragin ideologikoa erabakigarria izan da, bai
alderdi sozialistetan
(testuinguru demokratiko baten barruko apurka-apurkako erreformen
aldekoak), eta bai alderdi iraultzaileetan
(gerora, alderdi komunistak izango direnak)
4.6.
Langileen Nazioarteko Elkartea (LNE) (Sorrera, Marxen nortasuna, Liskarrak (3))
Sorrera
Langileen
elkartzeko mugimenduaren garapenak
LNE (I.
Internazionala)
sortzea eragin zuen, eta, horren barruan, langileen partaidetza politikoaren
aldeko doktrina sozialisten (Marx) eta estatuaren
aurkako
jarrera anarkisten (Bakunin) arteko liskarrak sortu ziren.
Mundu
osoko langile guztientzat proiektaturiko erakunde berri eta asmo
handikoa sortu zen. 1864an Londreseko
langile elkarteen ordezkari talde batek (Britainia Handiko Trade
Unions-ekoak, Frantziako Proudhonen jarraitzaileak, Alemaniako
Langileen Elkarteko kideak, erbesteratu poloniarrak, hungariarrak,
italiarrak, eta abar) Langileen Nazioarteko Elkartea (LNE) sortzeko
erabakia hartu zuten; elkarte horri I. Internazionala
esaten zaio.
Ordezkarien biltzarrak 21 ingelesek, 10 alemanek (horien artean Marx
zegoen), 9 frantsesek, 6 italiarrek, 2 suitzarrek eta 2 poloniarrek
osaturiko behin-behieneko komitea
aukeratu zuen. Horien artean, sindikalistak, kartistak, joera guztietako
sozialistak, Proudhonen jarraitzaileak eta, laster, Marxen haserrerako,
marxista izena hartuko zutenak zeuden.
Marxen nortasunak,
hasiera hasieratik, eragin handia izan zuen LNEn. Hasierako
manifestua eta antolaketa-estatututak berak idatzi zituen, eta bere
pentsamenduaren barruko funtsezko bi elementu sartu zituen:
askatasuna langileek eurek lortu behar zuten, eta langileen klaseak
politikan parte hartu behar zuen, agintea konkistatzeko eta,
horrela, gizartea aldatu ahal izateko.
Liskarrak:
LNEren barruan, joera eta iritzi asko zeuden, langileen mugimendua
zuzentzeari buruz. Internazionalaren osaketa oso anitza zen, bai
kideen nahiz zuzendarien jatorriaren eta bai gizarte oinarriaren
aniztasunaren ondorioz. Heterogeneotasun hori arlo ideologikoan
islatzen zen:
jarraitzaile frantsesek bilakaera baketsua eta apurka-apurkakoa nahi zuten, altxamenduaren aurka
zeuden, eta ez ziren langileek politikan parte
hartzearen aldekoak, ezta Estatuak lanaren arloetan esku
hartzearen aldekoak ere.
Marxen
jarraitzaileak erradikalagoak ziren, eta greba
borrokarako tresnatzat erabiltzearen, langile
elkarteen partaidetza politikoaren eta lanaren
arloko legeria sortzearen aldeko ebazpenak aurrera
ateratzen zituzten: zortzi orduko lanaldia eta umeek
lanik ez egitea: LNEren lehenengo biltzarretan,
liskar gogorrak egon ziren, eta, horietan, Marxen
iritziak eta Proudhonen jarraitzaileen aurkako
iritziak izan ziren garaileak.
Baina liskarrik gogorrenak
Marxen eta
Bakuninen
jarraitzaileen artean gertatu ziren, liskar horien eraginez,
erakundea ahuldu eta zatitu egin zen.
4.7.
Anarkismoaren jatorria (Mikhail Bakunin) (Bizitza, Marx≠,
Ustea (4), LNE, Elkarteak, Ekintzak)
Aurrekariak egon arren, anarkismoaren doktrinaren oinarriak eta
oinarri praktikoak Bakuninek garaturiko teorian eta jardueran
oinarrituz hasi ziren zehazten.
Bizitza:
Errusiako familia aristokratiko batean jaio zen eta, Siberiatik
ihes egin ondoren, Suitzan finkatu zuen bizilekua, bertara
erbesteratutakoan. Anarkismoaren ordezkari nagusia izan zen,
bere doktrinen eta propagandarako jardueren eraginez.
Marx ≠:
Marxen iritziekiko desadostasunak oso sakonak ziren eta LNEren
jarduera baldintzatu zuten.
-
Marxisten
iritziz, borroka politikoa ezinbestekoa zen, eta, horretarako,
langileak langileen alderdietan antolatu beharra zegoen;
Bakuninen
jarraitzaileek
-
ez zuten antolaketa zentralizaturik onartzen.
-
ekintza politikoaren aurkakoak
ziren.
-
euren erasoak
ez ziren Estatu kapitalistaren aurkakoak soilik, edozein
estatu formaren aurkakoak
baizik.
Ustea
-
Garai hartan, Bakuninen aldekoei
sozialista
antiautoritario
esaten zieten.
-
Euren ustez,
bat-bateko altxamendu iraultzailea egongo zen, eta, horren bitartez, proletarioek Estatua
ezabatuko
zuten.
-
Horren ordez,
kolektibitateen federazio askea sortuko
zuten.
-
Beste alde batetik, euren iritzian, industriako langileak ez
ziren iraultzaren protagonista nagusiak,
horiekin batera gizarteko sektore zapaldu guztiek ere parte hartu
behar baitzuten: nekazariekikasleek,
gazteek,
eta abar.
LNE:
1868an,
Bakunin LNEn sartu zen;
urtebete geroago, marxistekiko
gatazka
ideologikoaagerian gelditu zen Basileako biltzarrean.
Polemikaren eragile nagusia langileek politika
instituzionalean izan beharreko partaidetzaren
ingurukoa zen, Bakuninen aldekoak guztiz ukatzen baitzuten
eskuhartze hori. Marxek,
berriz, LNEren gehiengoa langileen alderdia antolatzearen aldekoa
izatea lortu zuen, eta alderdi horrek ez zuen alderdi liberal eta
errepublikanoen modukoa izan behar, aurkakoa baino.
Elkarteak: Anarkistek,
alderdi politikoen aurkakoak izan zirenez, gehienbat sindikatuetan
jardun zuten.
Ekintzak:
XIX. mendearen amaieran, anarkista batzuek agintarien (erregeak,
lehen ministroak)
aurkako atentatu terroristen
bidea aukeratu zuten, beste batzuek langileek nagusien aurka jotzea
aukeratu zuten, greba orokorraren
bitartez.
4.8.
Pariseko komuna eta Internazionala desegitea (Gertaerak, Jarrerak, LNE)
Gertaerak:
Pariseko Komuna, laburra izan arren (1871ko martxoa-maiatza)
langileen gobernuaren lehenengo esperientzia izan zen. Frantziak
Prusiaren aurkako gerra galtzean, Frantziako estatuan aginte
hutsunea geratu zen; bigarren inperioko azken gobernuak
Versaillesera ihes egin zuen. Giro horretan, Parisen iraultza
demokratikoa eta sozialista hasi zen.
Hiriburuko barrutietan, hauteskundeak antolatu ziren, eta biltzar
komunala eratu zen, herriaren kontrolpean eta talde erradikalen
zuzendaritzapean: Proudhonen jarraitzaileak, internazionalistak,
Bakuninen jarraitzaileak-eta izan ziren nagusi. Hilabete gutxi
igarotakoan, eta Pariseko biztanleriaren aurkako bataila gogorren
ostean, Frantziako III. Errepublika sortu berriko tropak hiriburuan
sartu eta zapalkuntza bortitza gauzatu zuten; 47.000 communard
prozesatu eta milaka batzuk fusilatu egin zituzten.
Jarrerak:
Komunaren porrotak eta zapalkuntzak ondorioak izan zituen LNEren
politikan.
-
Marxen ustez, langileen lehenengo gobernu horren porrota programa
politiko koherenterik eta antolaketa egokirik ez edukitzearen
ondorio izan zen.
-
Bakuninek, aldiz, mugimenduaren berezkotasuna eta herri-izaera
nabarmendu zituen bertutetzat.
Bi
jarrera horiek aurrez aurre egon ziren Hagako biltzarrean (1872).
Bertan, Bakunin eta horrek Espainian, Italian eta Suitzan zituen
ordezkariak gutxiengoan geratu ziren eta I. Internazionaletik bota
egin zituzten.
LNE:
Europako gobernurik gehienek LNE jazarri eta legez kanpo utzi zuten.
New Yorken 1876an egindako biltzarrean, I. Internazionala deseginda
geratu zen. Aurrerantzean, langile-mugimenduaren zatirik handienak
Marxek proposaturiko bideari jarraitu zion: Europako estatuetako
politikan parte hartuko zuten langileen alderdi sozialistak sortu
ziren.
4.9.
Alderdi sozialistak eta II. Internazionala
4.9.1.
Internazionala berreraiki (Noiz, Bereizgarriak (3), Egun
ospetsuak (2))
Noiz:
1889an, Pariseko Erakusketa Unibertsalean eta Frantziako Iraultzaren
lehen mendeurrenean eratu zen. 1900era arte, II. Internazionala
alderdi sozialista nazionalak aldian behingo biltzarretan biltzera
mugatu zen.
Bereizgarriak
-
II. Internazionala federazio malgua zen eta,
hasiera-hasieratik, lehenengo LNE zatitu zuten bi arazo konpondu
zituen; bata alderdien autonomia izan zen, zentralizazio arriskuari
aurrea hartuz.
-
Lehenengo LNE zatitu zuen bigarren arazoa anarkistekin
izandako liskarrak izan ziren. Oraingoan, anarkistarik ez dago.
-
Beraz, sistema demokratikoa onartzen zuten alderdi
sozialisten konfederazioa izango da II. Internazionala.
Egun ospetsuak
Maiatzaren 1a:
1890eko maiatzaren 1ean langileei deitu zitzaien 8 orduko lanaldia
errebindikatzeko. Aurrerantzean, langileen nazioarteko indarraren
eta elkartasunaren eguna izango zen.
4.9.2.
Marxismoaren berrikuspena (Sindikalismoa, Eztabaidak, Bereizketak)
Sindikalismoa:
II. Internazionala indar handikoa izan zen, baina desberdintasun handiak
zeuden doktrinari eta garatu beharreko politikari buruz. Sindikatuak
alderdi politikoak baino gehiago hazten ziren, eta gero eta langile
gehiago sartzen ziren sindikatuetan.
-
1888an Espainiako sozialistek UGT (Langileen Batasun
Orokorra) sortu zuten.
-
1911n, berriz, sindikalista iraultzaileek eta talde
anarkistek CNT (Langileen Konfederazio Nazionala)
sortu zuten, UGT baino erradikalagoa. Iraultzaileek
erreformisten aurka jo zuten eta ez zuten
sozialismoa apurka-apurka eta modu baketsuan
kapitalismoaren lekua hartuko zuenik uste.
Eztabaidak:
Internazionalaren biltzar hauetan ere eztabaida gogorrak piztu
ziren:
-
Errusiako buruzagi sozialistek marxismoaren jarrera
iraultzailea eta altxamenduaren
aldekoa zuten.
-
Aldiz, Britainia Handiko edo Alemaniako langilerik gehienen
esperientzia bestelakoa izan zen, eta erreformen edo berrikuspenen
aldeko jarreretatik hurbilago zeuden.
Bereizketak:
Beraz, bi
joera nagusitu ziren:
Bestea, gehienen gogokoa zena, politika erreformistaren eta
sozialdemokrataregusituko dena.
Dena den,
Estatu autoritarioa edo eraginkortasunik gabeko
Parlamentua zuten lekuetan
(Errusia, Espainia), sozialismoak erradikalismo politikoaren eta
iraultzailearen aldekoak izan ziren; estatu
parlamentarioek
arazo gutxiago izan zuten, langileen klasea demokraziaren eremu komunean
integratzeko.
4.10.
Langile mugimenduaren sorrera Euskadin
4.10.1.
Meatzetako grebak
4.10.2.
Euskadiko lehenengo sozialismoa
|