| Historia1-9.gaia | |
|
|
9.
Demokraziak eta totalitarismoa
9.1.
Demokraziak eta diktadurak gerra arteko aldian
Bi mundu gerren arteko aldian (1919-1939),
Europan hasieran sistema demokratikoak ezarri ziren.
Hogeiko hamarkadan sinaturiko nazioarteko akordioek, itxuraz behintzat, bake iraunkorraren oinarriak finkatu zituzten.
Hala eta guztiz ere, hamarkadaren erdialdetik, estatu demokratiko asko krisian sartu eta diktadurak ezarri zituzten.
Demokraziak ugaritzen: Lehen Mundu Gerra amaitu
zuten bake itunen eraginez, Europan estatu berriak
sortu ziren eta nazio independenterik gehienetan erregimen nagusia
demokrazia izan zen. Gizonezkoen sufragio
unibertsala ere estatu askotan hedatu zen eta,
herri batzuetan, emakumeen sufragioa ere
ezartzen hasi ziren.
Demokrazia ez dena
Demokrazia zalantzan jartzen
zuten joera ideologiko batzuk ere agertu ziren eta sistema
parlamentarioa kritikatzen zuten, estatuaren batasuna ahultzen
zuelako. Alemanian, Frantzian eta Italian ikus dezakegu hau.
Ideologia nazionalista eta autoritario horien beste aldean
ezkerreko muturra zegoen;
horiek Errusiako iraultzaren adibideari jarraituz, "proletarioen
diktadura" ezartzea aldarrikatzen zuen. Alderdi
komunistak ziren, alderdi
sozialistetatik ateratakoak; horrek ezkerreko marxismoaren
zatiketa eragin zuen eta langile mugimendua ahuldu egin zen.
Laster bukatu zen demokrazien kopura ugaritze hori eta
demokraziek atzera eta diktadurak aurrera egin zuten:
Erregimen
demokratikoek herririk garatuenetan soilik iraun zuten: mendebaldeko eta
iparraldeko Europan, Ipar Amerikan, Australian eta Zeelanda
Berrian.
Frantzia
Politika
Erresuma Batua
AEB
Ekonomia
Gerra Handiaren ondoren,
munduko potentzia ekonomiko
nagusi izan ziren eta hogeiko hamarkadako oparotasunak
indartu egin zuen nagusitasun hori.
Baina
1929ko krisi sakonak
kontsumismoaren bukaera ekarri zuen eta gauzak asko
aldatu ziren.
Urte horretatik aurrea, AEB politika sozial
progresista
baterantz jo zuten, 1932ko hauteskundeetan, Roosevelt
presidentearekin gauzatuko zen.
9.1.3.
Alemania Weimar errepublikaren garaian
Aurka:
1918ko azaroaren 9an,
Alemaniako Errepublika
aldarrikatu zen. Baina errepublika horrek aurkaritza
bikoitzari egin behar izan zion aurre.
Espartakistek,
iraultza boltxebikea sustatu zuten, baina iraultza horiek ez
zuten arrakastarik izan eta buruzagi nagusiak (Roxa
Luxenburg
eta
Karl Liebknecht)
hil zituzten. Harrezkero, Alemaniako alderdi komunista indartsua Errepublika
berriaren aurkakoa izan zen.
Eskuina
ere Errepublikaren aurkakoa zen, gobernari
demokratak traidoreak zirelakoan, Versaillesko
Ituna sinatu zutelako. Weimar Errepublika Arazoak: Oinarri politiko mugatua zeukan (zentrokoak eta sozialdemokratak) eta arazo oso larriei egin behar izan zien aurre:
1922 eta 1923ko 1929ko krisi ekonomikoa Hauteskundeak: Krisi ekonomikoari krisi politikoa erantsi zitzaion:
1932ko hauteskundeetan botoen erdia. 1933: Nazien alderdiko buruzagia; Adolf Hitler kantzelari izendatu zuten, eskuineko eta zentroko alderdiek lagunduta, horien ustez nazismoa euren aliatua baitzen komunismoaren aurkako borrokan. Kontserbadoreek beranduegi ulertu zuten naziek ez zutela agintea utziko. 9.1.4. Nazioarteko distentsioa hogeiko hamarkadan : Hogeiko hamarkadan sinaturiko nazioarteko itun batzuek behin-behineko bakearen oinarriak ezarri zituzten. Baina estatuen arteko harremanak gauza batek oztopatzen zituen: Alemaniak Versailleseko itunean jasotakoaren arabera ordaindu beharreko kalte ordainak. Zama ekonomiko ikaragarri horrek ondorio oso txarrak izan zituen Alemaniako ekonomian. Kasurik larriena, izan ere, frantsesek Ruhr ibaiaren arroa okupatzea izan zen, Alemania zorrak ordaintzera behartzeko. Herriaren hondamendia osoa zen, eta, horrela, ezinezkoa zen ordaintzeko ezarritako epeak betetzea. Berrikuspena: Alemaniaren egoera ekonomiko horren eraginez, kalte ordainen berrikuspena egin zen. Bi planek, Dawes planak eta Young planak murriztu egin zituzten Alemaniak ordaindu beharreko zenbatekoak. NE: 1926an, Alemania Nazioen Elkartean onartu zuten. 9.2. Demokraziaren porrota. Faxismoa
Gerra arteko joera politikoak: Europan 3 gertaera politiko nagusi izan ziren:
Faxismoa: Hitza Mussolinik 1919an sortutako erakunde politikotik dator: Fasci Italiani di Conbattimento. Izen hori antzeko esperientziei ere aplikatu zitzaien, eta, azkenean, horren bidez Mussolinik sortutako erregimenaren eta mugimenduaren antzekoak izendatzeko erabili zen. Bereizgarriak:
Arazoa: Nahiz eta aliantza garailearen barruko kidea izan, Italia haserre irten zen Gerra Handitik. Gerran sartzeko era guztietako promesak egin zizkioten arren, lurralde hedapenari buruz zituen itxaropenak ez ziren bete. Biztanlerik gehienek galdutako gizakiek eta materialek ez zutela beharrezko konpentsaziorik jaso uste zuten. Krisiak: Krisi moral horrekin batera, egoera politikoa, ekonomikoa eta soziala oso larria ziren eta horrek sistema demokratikoaren aurkako kritikak eragin zituen. Egoera ekonomikoa oso txarra zen, eta, soldatek produktuak eskuratzeko ahalmena galtzean, langabeziaren gorakada ere kontuan hartuta, langileak eta sindikatuak protestatzen hasi ziren. Italian, 1919an eta 1920an, grebak, hirietako altxamenduak, fabriken okupazioak, landa inguruko lurren okupazioak eta matxinadak egon ziren. Gizartearen barruko krisia gero eta handiagoa zen, eta ehunka hildako egon ziren langileen eta polizien arteko gatazketan. Alkandora Beltzak: Benito Mussolini, sozialista izandakoa, Italiak Gerra Handian parte hartzearen aldekoa zen. 1919an Fasci Italiani di Combattimento izenekoa sortu zuen eta alderdi horretako kideei, janzkeraren kolorea zela-eta, "alkandora beltzak" esaten zieten. Hasieran, Mussoliniren ideiek oihartzun mugatua izan zuten baina alderdiko militanteak, "eskoadrakoak", oso aktiboak ziren ezkerreko mugimendu sozialen (sozialistak eta komunistak) aurkako gatazketan, eta eraso bortitzak egiten zituzten grebalarien, manifestarien eta ezkerreko egoitza sindikalen nahiz politikoen aurka. Nagusiak: Errusiako Iraultza sorberriaren adibideak eta langileen mugimenduak beldurra eragiten zuen erdiko eta goiko klaseetan eta, horien ustez, eskoadrakoek tresna egokia osatzen zuten langile mugimendua geldiarazteko eta ordena publikoa berrezartzeko. Alderdi Nazional Faxista: 1921ean, fascio zeritzenetatik Alderdi Nazional Faxista sortu zen, muturreko programa politikoarekin eta alderdi horrek berehala lortu zuen patronalaren finantziazioa eta erdiko klaseen laguntza politikoa.
9.2.3. Mussolinik agintea eskuratu Erromako Martxa: Alderdi faxistaren indarra gero eta handiagoa zela ikusita, eta gizarte talde indartsuen laguntzak kontuan hartuta, Mussolinik agintea eskuratzeko mehatxua egin zuen. 1922ko urriaren amaieran, militanteek Erromako martxa egin zuten, Gobernua ordena segurtatzeko gauza ez zela eta Italiako politikari berriak behar zirela esanez. Gobernua faxisten ekintzei aurre egiten saiatu zen, baina Viktor Manuel III.ak ez zion horretarako baimenik eman. Hori ikusita, Gobernuak dimititu egin zuen, eta erregeak Mussolini lehen ministro izendatu zuen. Mussolinik, agintea eskuratzeko prozesuan, Koroaren eta Armadaren babesa izan zuen. Demokrazia: 1924 arte, Mussolinik itxuraz legalitate demokratikoa mantendu egin zuen, baina apurka-apurka, diktadura bihurtzen ari zen. Matteotti: 1924an hauteskundeetarako deia egin zuen eta botoen %65 lortu zuen. Matteotti diputatu sozialista zen eta zenbaketaren faltsukeria salatu zuen. Handik egun batzuetara, bahitu eta hil egin zuten. Horrela, faxismoari gero eta oposizio gutxiago egingo zitzaion. Ezkerreko protestei erantzuna: Ezkerraren protestaren ondorioz, Mussoliniren posizioa kolokan geratu zen, baina horrek, berriro ere, erregearen babesa izan zuen. Mussoliniren erantzuna bere agintea indartzea izan zen, eta, prozesu horren ondorioz, 1926an diktadura finkatu zuen: alderdi politikoak abolitu, prentsan zentsura gogorra ezarri eta aurkari politikoak jazarri egin zituen. Estatu faxistaren oinarriak:
Alderdi Nazional Faxistaren tresnak
Legitimatu nahia: Faxismoak gizartearen onespena lortu nahi zuen, herrian adostasun zabala zuten neurriak ezarrita. Mussolinik Italiako herriaren aurrean bere burua legezkotzat hartzea nahi zuen, hobekuntza ekonomiko handiak eragiteko moduko kudeaketa eraginkor baten bidez.
Ekonomia
Herrilan handiko
politika
Industria sustatu
zuen, atzerriko lehiaren aurkako babes neurriak eta
autarkia eta
bertako produkzioaren garapena aplikatuz.
Hala eta guztiz
ere, bizi-mailak behera eta langabeziak gora
egin zuen.
Gizartearen arloan
Letraneko Itunak
Balorazioa: Hogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean, diktadura faxista sendo finkatuta zegoen, eta Mussoliniren nazioarteko politika herri askok onartzen zuten. Baina Italiaren betiko ahultasun ekonomikoa ez zen gainditzea lortu eta herrilan handien eta erregimanerekiko atxikipen adierazpen zaratatsuen atzean, herri atzeratu eta garapen ekonomiko urrikoa ezkutatzen zen. Muga horiek handik urte batzuetara geratu ziren agerian, Italia Bigarren Mundu Gerran sartu zenean. 9.3. Nazismoa 9.3.1. Hitler eta nazismoa Alderdia: Alemaniako Langileen Alderdi Nazional Sozialista (alderdi nazia) 1920an sortu zen eta eskuineko mutur nazionalistaren barruan zegoen. Adolf Hitler alderdiko buruzagi nagusia izan zen, 1921etik aurrera. Kolpea: 1923an, naziak estatu kolpea ematen saiatu ziren, baina ez zuten arrakastarik lortu. Hitlerrek bost urteko kartzela zigorra jaso zuen, nahiz eta espetxean bederatzi hilabete soilik igaro.
Nire borroka:
Kartzelan egon zen bitartean,
Mein Kampf
(Nire
borroka)
liburua idatzi zuen, bere ideia politiko nagusiak
laburbiltzen zituen liburua:
Nazionalismoa.
Versailleseko ituna baliogabetzea
Arrazismoa.
Antisemitismoa.
Espantsionismoa. Nazio alemaniarraren
iraupenerako beharrezkoa zen bizi espazioaren konkista.
Liberalismoaren mesprezua eta sozialismoarekiko
nahiz komunismoarekiko gorrotoa.
Estatu zentralizatua.
Buruzagi karismatikoa: Führerra.
Arrakasta:
Hogeiko hamarkadan alderdi nazia gehiago ezagutzen zuten
Asaltoko Atalek komunisten, sozialisten eta juduen aurka
aplikaturiko bortizkeriagatik, hauteskundeetan ateratako
emaitzegatik baino. Baina 1929ko krisi ekonomikoaren
ondorioz, nazismoak gero eta atxikipen gehiago lortu
zuen. Atxikipenik gehienak
erdiko klaseetan
lortu zituen, krisi ekonomikoaren ondorioz klaseok
hondamendian baitzeuden. Langileen eta burgesiaren
artean ez zuen atxikipen handirik lortu, azken horrek
alderdia eta horren buruzagia gorrotatzen zituelako,
baldarrak zirelakoan, baina
ezkerraren aurkako tresna erabilgarritzat
hartzen zituen. Hala eta guztiz ere, industrialari
handien artean nazismoak
laguntza ekonomiko
garrantzitsuak lortu zituen.
Bi urte
bete baino lehen, 1933 eta 1934 bitartean, Hitlerrek Alemaniako
erregimen demokratikoa
diktadura
bihurtu zuen:
Errepublikako presidenteak kantzelari izendatu zuen; Hitlerren lehenengo
gobernuan, ministro kontserbadoreen gehiengoa zegoen, eta
naziek
bi
ministerio soilik
izan zituzten, baina horietako bat oso garrantzitsua:
Barne Ministerioa.
Gobernu berriak
hauteskunde orokorretarako deialdia egin zuen berehala.
Hauteskunde kanpainan,
su
eman zioten Parlamentuaren (Reichstag) eraikinari.
Horren errua komunista holandes bati leporatu zioten, eta,
horren eraginez, oposizioaren aurkako kanpaina bortitza hasi
zen, batez ere alderdi komunistaren aurkakoa, alderdi
horretako militante asko atxilotuz. Gaur egun badakigu sua
naziek eurek piztu zutela.
Otsailaren 28an,
Nazioa eta Estatua Babesteko Dekretua
promulgatu zuten, eta horrek aginpide handia eman zien
poliziei. Horixe izan zen Hitlerren diktaduraren lehenengo
legea.
Martxoaren 23an,
Parlamentuak
erabateko aginteak
eman zizkion Hitlerri lau urterako. Diktaduraren bigarren
legezko oinarria izan zen. Ezkerreko alderdi politikoak
debekatu eta alderdi moderatuak deseginda geratu ziren.
1933ko ekaineko lege batean,
alderdi nazia baimendutako bakarra
izan zen.
Hitlerren aginte
absolutua finkatzeko hurrengo urratsa
langileen bizi baldintzak hobetzearen aldeko buruzagi naziak
ezabatzea
izan zen; horrela buruzagi kontserbadoreak, industrialariak
eta Armada pozik gelditu ziren 1934ko ekainaren 30ean
labana luzeen gaua
izan zen eta Asaltoko Ataletako 300 kide eta Hitlerren
aukari batzuk hil zituzten.
1934ko abuztuan,
Hindenburg presidentea hil zen
eta
Hitlerrek
bere gain hartu zituen kantzelariaren
eta presidentearen eginkizunak.
Ordutik aurrera, aginte absolutua izan zuen. Alemaniako
Demokraziaren heriotza izan zen.
Ekintzak
Administrazioa
aurkaririk gabe eta alderdi naziaren kontrolpean geratu zen
berehala.
Hitler
armadaren buru
bihurtu zen eta ofizialek leialtasun zina egin behar zuten
bere aurrean.
Oposizioa ezabatu
eta bertako buruzagiak atxilotu edo erbesteratu egin ziren.
1933an, lehenengo
kontzentrazio esparruak
egin ziren, eta, hoietan, oposizio politiko eta sindikaleko
buruzagiak sartu zituzten.
Gestapo
zen Estatuaren polizia sekretua eta
SSek
alderdiaren
Asaltoko Atalen ordezko polizia militarra. Biak jardun zuten
askatasun osoz, benetako estatu poliziala ezarriz.
Himmler,
SSen eta Gestaporen burua, Reicheko polizia guztien buru
izendatu zuten.
Antisemitismoa
Ideologia naziaren oinarrietako bat izan zen. Erregimen berriaren eginkizun nagusienetariko bat arrazaren garbitasuna bermatzea zen, gutxiengo etnikoak baztertuz, batez ere juduak. Nazien ustez, Alemaniaren gaitz guztien errudunak juduak baitziren. Berehala, juduen aurkako jazarpen sistematikoa hasi zen:
9.3.4. Gizartearen kontrola
9.4. Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskadin
|