|
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño |
|
 
12.
Langile mugimenduak
12.1.Langile mugimendua Espainian
Sorrera: Industriaren garapenaren ondorioz, asko hazi zen langileen kopura eta arazo berriak azaldu ziren gizarte harremanen eremuan. Hasieran, elkarri laguntzeko xedean sortu ziren, baina, pixkanaka, errebindikazio talde bihurtu ziren. La Mano Negra taldea, adibidez, Isabel II.aren garaiko erakunde anarkista sekretua zen. Anarko-komunistak kontsidera ditzakegu eta Jerez de la Frontera, Kordoba eta Sibilian kokatzen ziren batez ere. Seiurtekoaren garaian ia, LNE eta I. Internazionala (1864) eratu zen, mugimendu anarkista antolatu zen, eta sozialistek PSOE eta UGT sortu zituzten.
Nork: Sortu ziren langile erakundeei bereziki hirietako langileek eutsi zieten. Hala ere, garrantzi handia dute laborariek eta, inongo erakundeetan ez zegoen arren, mobilizazioetan parte hartu zuen langile masa handiak.
Internazionalak
-
I. Internazionala: 1864an. Londresen. Bere buruari LNE deitu zion eta Europa guztiko langile elkarteak zeuden. 1872an hautsi egin zen anarkistak banatu egin zirelako; horrek sortutako krisiaren ondorioz, erabat amaitu zen 1876an.
-
II. Internazionala: 1889an antolatu zen. Parisen. Iraultza Frantsesaren 100. urtemuga zen. Helburua langileak berriz batzea zen eta pentsamendu marxista izan zen nagusi. Langileen eskarien aldeko borroka bultzatu zuen: 8 orduko laneguna, soldaten igoera, gizarte hobekuntzak... Alderdi Sozialisten federazioa osatu zuten, eragin handia zuena politikan eta jendearen iritzian. Urte honetatik aurrera ospatzen da Maiatzaren Lehena.
-
III. Internazionala: Komintern. 1919an egin zen Moskun, Leninen gidaritzapean. Alderdi Komunistak batu ziren Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren zuzendaritzapean; baina Stalinek hautsi egin zuen II. Mundu Gerran (1943). 1947an berriro sortu zen gerra hotzean, baina behin betiko desegin zen 1956-7an. Hemen beste banaketa bat egin zen: sozialistak eta komunistak.
-
1938an berriro zatitu ziren eta IV. Internazional troskista jaio zen.
Berrezarkuntza garaia: LNE legez kanpo geratu zen Espainian eta isilean segitu beharra izan zuen lanean erakunde horrek. Ondorioz, elkartearen jarduera zaildu egin zen eta militanteen kopurua murriztu. Sagastaren aginpidean, zertxobait lasaitzen zen langileenganako presioa eta Federación de Trabajadores de la Región Española talde anarkista legeztatu zuten.
Banaketa: Berehala hasi ziren diferentziak
-
Batzuek errebindikazio sindikalak egiten dituzte: 8 orduko lanegunak, soldata igoerak…
-
Beste batzuentzako, ordea, ez da nahikoa eta iraultza egin nahi dute.
XIX. mende bukaera aldera anarkismoa, korronte desberdinen tirabirak direla-eta, erabat ahulduta ikusten dugu.
PSOE (1879)
-
Partido Socialista Obrero Español.
-
Alderdi marxista hau 1879ko maiatzaren 2an sortu zen.
-
Lehen agirian, gizarte klaseak eta jabetza pribatua kentzearen alde azaldu zen eta langileriak aginte politikoa eskuratu behar zuela aldarrikatu zuen. Proposamen honek bereizten zituen sozialistak (Pablo Iglesias buru) eta Bakunin -en jarraitzaile anarkistak.
-
1888an UGT erakunde sindikala sortu zen; anarkistek ez bezala, zuzeneko ekintzen eta antolatu gabeko greben aurka jo zuen sindikatu honek
-
Azken helburua langileak aginteaz jabetzea dela aldarrikatu zuen, baina PSOE alderdiaren politika erreformista zen eta ez iraultzailea. Ahal zuen guztietan hartu zuen parte hauteskundeetan, baina lehen diputatua 1910era arte atzeratu zen (Conjunción Republicano-Socialistak atera zuen).
-
Urte hartatik aurrera sozialista moderatuek (eta Conjunción Republicano-Socialistak) agindu zuten alderdian. Eztabaida luzeak izan zituzten, alderdiaren barnean, burgesiarekin kolaboratzearen komenientziaz eta gehienek beharrezkoa jo zuten monarkia betirako bota nahi bazen.
CNT (1910)
-
Confederación Nacional del Trabajo.
-
Espainiar elkarte sindikalista bat zen.
-
Helburuak:
§ Sistema kapitalista suntsitzea
§ Produkzio bideak kolektibizatzea
§ Sindikatuek Estatua ordezkatzea
Helburuak lortzeko, langileria batzea ezinbesteko baldintza zen.
-
Batez ere Katalunian eta Andaluzian izan zuen eragina. Baita Levante, Aragoi eta Asturiasen ere.
-
Bere arma nagusiak sindikalismoa eta greba orokorra izan ziren.
-
Ez zuen benetako programa politiko eta ekonomikoa eta horregatik berehala zatiketak izan zituen barnean.
-
FAI: erradikalak, ez zuten Estatuarekin ezer nahi.
-
Solidarioak (Durruti): armada iraultzaile baten alde zeuden eta agintearen jabe izateko bidea jarri nahi zuten.
-
Moderatuak (Pestaña).
-
Lehen urteak oso gogorrak izan ziren, legala izateko oztopo handiak izan baitzituen, baina 1914tik aurrera garatzen eta hedatzen hasi zen.
-
Bigarren etapa honetan, lan alorreko aldarrikapenei eman zien garrantzi gehiago eta, parlamentuko bidea alboratuz, zuzeneko ekintzetara joa zuen: greba, boikota, sabotajea eta biolentzia. Biolentzia maila handienetara iritsi zen, 1932ko Kataluniako greban eta 1933an Casas Viejasen.
-
1919aren ondoren, anarkistek gero eta aldarrikapen sendoagoak egiten jarraitu zuten eta nagusien erantzuna ere oso gogorra izan zen. Pistolerismoa Katalunian eman zen nagusiki eta hildako ugari izan ziren. Errepresioaren ondorioz, anarkistek isileko jardunetara itzuli beharra izan zuten.
-
Ez ziren Herri Fronteko kide izan.
-
1936an, gerra zibilean, Bartzelonako altxamendua baretu zuten eta lehen aldiz gobernuan ordezkari anarkistak izan ziren: Federica Montseny, Peiró...
-
Gerra galtzeak, erbesteratzeak... zatiketa gehiago eragin zien eta Franco garaian desagertuta zeuden.
-
1977an berriro legeztatu zuten.
PC (1921)
12.2. Langile Mugimendua Euskal Herrian
Egoera: Industria garatzearen ondorioz, langile masak hazi egin ziren, eta gizarte harremanen alorrean arazo larria sortu zen. Langileen elkartasuna erakutsi nahi izan zuten, elkarri laguntzeko elkarteak, kooperatibak edo langile elkarteak sortu, eta lan eta gizarte hobekuntzak eskatu zituzten. Berrezarkuntzaren sistema monarkikoan, langile erakundeek, hasieran klandestinitatetik eta, geroago ageriko lanetik, bere iritzi eta eskakizunak agertu zituzten. Langile mugimenduak bi politika eta ekintza joera izan zituen: eta sozialismoa.
Industrializazioak eta inmigrante ugariren etorrerak euskal egitura sozioekonomikoa guztiz aldatu zuten eta industria aurreko garaian langile eta ugazaben artean egondako harreman paternalista amaitu egin zen. Hala ere, langileek denbora behar izan zuten antolatu eta egoera berri horri irtenbidea emateko.
Sozialismoa
-
1986an, Facundo Perezaguak lehen elkarte sozialista sortu zuen Bilboko tipografoen talde batekin. Denborak aurrera egin ahala, langileen bizimodua eta lan egoera zaildu egin ziren eta lan gatazkak areagotu. Ugarienak meatzari inguruetan izan ziren eta sozialismoa milaka langile mugiarazteko gauza zen indar politiko bilakatu zen. Diputatu sozialista bat lortzeko benetako aukera zuen hauteskunde barrutia Bizkaia zen. Manuel Orte izan zen 1891ko hauteskundeetan, Bilboko udaleko zinegotzi aukeratu zuten PSOEko lehen hautagaia.
-
Meatzarien lehen greba garrantzitsua 1890ean izan zen eta langileek emaitza onak lortu zituzten. 1892koak, ostera, porrot egin zuen.
-
Mendearen amaieran, sindikalismo sozialista Donostian indar hartzen hasi zen, eta, batez ere, Eibarren. Armagintza industria oso garrantzitsua zen herri horretan, sozialismoa tradizio liberal antiklerikalaren oinordeko bihurtu zen.
-
Euskal sozialismoaren oinarria batez ere kanpotik etorritako biztanleek eratzen bazuten ere, euskaldunak ere izan ziren tartean, esaterako Tomas Meabe: abertzaletasunetik ihes egin eta Espainiako Gazteria Sozialistak eta La Lucha de Clases mintegia eratu zituen.
-
1915ean, euskal sozialismoaren barruan politika moderatuagoa agertu zen, Perezaguaren erradikalismoaren ondoan. Joera horren ordezkari nagusia Indalecio Prieto izan zen, 6 urte zituenetik Bilbon bizi zen asturiarra. Joera moderatu horrek alderdiaren buruzagitzatik joera erradikala kendu zuen. Ondorioz, sozialisten eta errepublikanoen arteko hitzarmena gauzatu ahal izan zen eta Prieto Gorteetako diputatu hautatu zuten hogei urtez. Horrela bada, grebak eta sabotajeak alde batera utzi eta hauteskunde borroka nagusitzen joan zen.
Langile abertzaleak: XX. mende hasieran, gatazkak areagotu egin ziren Perezaguaren erradikalismoaren eraginez. Hala ere, 1910eko meatzarien greba oso arrakastatsua izan zen eta, gertaera horien aurrean, langile abertzaleek erreakzionatu eta euren sindikatua eratu zuten: Eusko Langileen Alkartasuna, ELA-STV. Helburua euskal langileen batasuna lortzea zen eta oinarriak abertzaletasunean eta Elizaren gizarte hezkuntzan ezartzen zituen. Abertzaleentzat, sozialismoa ideologia arrotza zen, kanpotik etorritako beharginen artean errotuta zegoena eta euskal herritarrengandik urrun eduki beharrekoa. Elizak, anarkista eta sozialistekin izututa, nahiago zuen sindikatu hau.
1917: Dena dela, egoera politiko ahula zegoela ikusita, 1917an greba antolatu zuen Gobernua kolokan jartzeko. Grebak porrot egin zuen eta Prietok argi ikusi zuen ez zela komeni egitura sindikala gobernuarekin zituen borroketan nahastea. Gainera, gero eta handiagoa zen inflazioak, boltxebikeen garaipenak eta Europan zebilen iraultza susmoak langileen sindikatuen garapen izugarria ekarri zuen. Bai sindikalismo sozialista eta bai anarkista, katolikoa eta abertzalea ere asko hazi ziren, nahiz eta behargin asko sindikatuetan afiliatua ez egon.
Komunismoa: Sozialismotik banatu berri ziren eta Perezagua buru zuten komunistek, ordea, sozialista erradikalak erakartzea lortu zuten, tartean militante garrantzitsu batzuk, Perez Solis eta Dolores Ibarruri adibidez. Dena dela, gainerako zuzendaritzak Prietoren eta II. Internazionalaren aginduetara jarraitu zuen.
Anarkismoa: Anarkismoak ez zuen apenas indarrik izan EAEn; bai, ostera, Katalunian. 1919an, sozialisten moderantismoa ikusirik, greba antolatzen saiatu zen, baina ez zuen arrakastarik izan.
I. Mundu Gerra: Espainiak I. Mundu Gerran neutral izateari esker, lehiarik gabeko merkataritza egiteko aukera izan zuen eta, jarduera horren bidez, etekin errazetan oinarritutako oparotasuna bizi izan zuen. Baina epe horren amaieran, krisia etorri zen, 1921eko krisia, eta lan egoera txartu egin zen. Soldatak murriztea eguneroko gauza bilakatu zen, enpleguaren murrizketa ez areagotzeko. Hala ere, komunistek ez zuten egoeraz baliatzen jakin, sozialistak banaketa egin berria zela-eta, ahulduta zeuden une horretan.
Primo de Rivera: Primo de Riveraren diktadura ezarri zenean, anarkismoa legez kanpoko bilakatu zen eta sindikalismo aske eta katolikoak indar handiagoa hartu zuen. Hala ere, UGTren kolaborazionismoak batzorde parekideen kontrola izaten eta Largo Caballero sozialista kargu ofizial baterako izendatzen lagundu zion. Gertaera horiek guztiek finkatzen eta II. Errepublikan ezkerreko alderdi handienetako bat bilakatu ahal izateko oinarriak jartzen lagundu zieten sozialistei.
Sindikatu Katolikoak: Gainera, Sindikatu Katolikoek ere hartu zuen bere lekua euskal gizartean. Inongo izaera iraultzailerik ez zuten talde hauek.
|