|
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño |
|
 
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1917. Euzko Gaztedia Bilbon |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
13.
Nazionalismoak
13.1. Kataluniako nazionalismoa
La Renaixença: XIX. mendean bizkorraldi bat izan zuen. Liburu batzuk argitaratu ziren eta Kataluniako hizkuntza eta kulturaren esnatzea eman zen; giro hartan katalanismo politikoak ere esparru egokia aurkitu zuen bere agerpena egiteko.
Politika
-
Mugimendu katalanista eratuko zuten elkarteak sortzen joan ziren. Independentistek ez zuten indar handirik eta aldarrikapena ahalik eta autogobernu maila handiena lortzera bideratzen zen.
-
Manresako Batzarrean Manresako Oinarriak ezarri ziren. Oinarri haietan egin zen estatu proposamena konfederala zen ia eta autogobernu maila handi batez hornitzen zuen Katalunia barne egiturari begira. Dokumentu hau katalanismo kontserbadorearen aldarrikapen plataforma bihurtu zen eta hartan oinarriturik eratu zen 1901ean Lliga Regionalista izeneko partidua, Prat de la Riba buru.
-
Ezkerreko katalanismoa ere hasi zen antolatzen, errepublikazaletasunari lotua. Lligak baino eragin txikiagoa izan zuen hasiera hartan. Katalanismo errepublikazaleen erakunde horiek II. Errepublikaren garaian izan zuten indar handien, Esquerra Republicana de Catalunya sortu ondoren.
Mancomunitat de Catalunya: Instituzio honen jarduera izan zen esperientzia interesgarriena. Diputazioek, eta ez Espainiako gobernuak, utzitako ahal batzuei esker, sortu zen erakunde hau 1914an. Lau herrialdeetako Diputazioak bildu ziren bertara eta gainerako administrazio entitate baten antzera jardun zuen. Primo de Riverak eman zion amaiera autogobernuan oinarritutako esperientzia honi, legez kanpo utzi baitzuen 1925ean.
13.2. Direktorio
militarra
Sorrera: Euskal abertzaletasuna, katalanaren moduan, foruen defentsarako giroan sortu zen, baina, katalanaren aldean, beste ezaugarri batzuk izan zituen, eta, argi eta garbi, ez zen burgesia modernotik sortu. Foru historikoak indargabetzeko legeak 1876an, XX. mendean ere sartuko ziren bi erantzun mota eta filosofia eragin zituen: batzuek, amore eman eta egoerari probetxua ateratzen jakin zuten, galtze hura Madrilekiko kontzertu ekonomiko bihurtuz, euren mesederako; beste batzuek, ostera, tradizionalismoari eutsita, foruak oso-osoan berreskuratzearen alde egin zuten.
Bigarren taldekoak ez ziren burges industrial toleranteak izan, gerra karlista galdu zutenak baino. Tradizioz nekazaria zen herriari eutsi nahi zioten, hiriaren eta industriaren aurkakoari; haientzat, foruak osorik defendatzea euskaltasunaren muinaren alde egitea zen eta, horrenbestez, foruak indargabetzeko legea gobernu zentralaren irainik handiena izan zen.
XIX. mendeko azken urteetan sortu zen, Sabino Aranak 1890. urteetan sistematizatu zituen puntuak aurkeztu eta eztabaidatu ziren prozesu luze baten ondoren.
Aurrekoa: Aita Larramendi izan behar dugu kontuan eta bere literatura mitikoa. Euskal Herriaren jatorriaren berreraikitze historikoa mitiko bat aurkeztu zen: tubalismoaren mitoa , basko-kantabrismoa, eta abar. Euskal Herria bertute guztien jabe den herri aukeratu gisa aurkezten zuen Larramendik.
XIX. mendean zehar
-
Hasi ziren euskal estatu baten aukera aztertzen, Pirinioez alde bietako euskal lurraldeak bateratu ondoren.
-
Eragin handia izan zuten era berean gerra karlistek eta foruen arloan egindako aldaketek (1876) eta foruen edozein aldaketaren aurka zihoan korronte foruzale erradikal bat sortu zen. Talde honetako sektore batek sarrera egin zuen 1898an Euzko Alderdi Jeltzalean, Ramon de la Sota buru.
-
Azkenik, industria iraultzak Berrezarkuntzaren araberako sistemari loturiko burgesia bat sorrarazi zuen Euskal Herrian, burgesia berri honek kontzertuen sistemak bere horretan irautea nahi zuen inondik ere, egitura fiskal horrek onura handiak zekarzkiolako.
-
Aldi berean, eskulanaren eskariak populazioaren emigrazioa bultzatu zuen mea eta industrialdeetara eta, lan-arazoak emendatuz joan ziren heinean, handiagoa eta garrantzitsuagoa izan zen era berean gizarte tradizionalaren eta erlijioaren eta gizarte molde berriaren arteko haustura.
-
Testuinguru honetan, Aranaren nazionalismoa erreakzio antikapitalista izan zen, emigrazioaren aurkakoa eta nekazaritza giroko gizarte tradizional idealizatu baten aldekoa.
-
Bi aurreko hurbil izan zituen nazionalismoak sortu zen garaian, 1876aren ondoko foruzaletasun erradikala, foruak osorik berrezartzea aldarrikatu zuena, eta tradizionalismoa, karlisten eta integristen artean banatuko zena, erlijio eduki garrantzitsu batez hornituko baitzuen ideologia horrek aranismoa.
Arana Goiri, Sabino (1865-1903)
-
Zein zen: Euskal politiko nazionalista.
-
Bizitza eta Lana
-
1892: Vizcaya por su independencia publikatu zuen eta bertan Partido Bizcaitarraren oinarriak jarri zituen. XIX. mendearen amaieran sortutako euskal abertzaletasunari bizkaitarrismo esan zitzaion, Bizkaiari lotutako alderdi moduan hasi baitzen. Gerora, errebindikazioetan euskal lurralde guztiak sartu zituen.
-
Bai egunkari honetan eta bai Euzkadi aldizkarian bere teoriak eta propaganda zabaldu zituen.
-
Hizkuntzari buruzko ikerketak euskarari bultzada handia eman zion.
-
Arrazoi politikoak zirela eta preso egon zen 1895 eta 1902an.
-
Larrazabalgo hitzaldia (1893) eta ondorengoa: Hemen aurkeztu zituen bere ideologiaren oinarriak. Hurrengo urtean sortu zuen lehen elkarte nazionalista, Euzkeldun Batzokija, Euzko Alderdi Jeltzalearen sorburua.
-
Ideologia
-
Oinarria: euskal arraza, foruak eta erlijioa.
-
Lema: Jaungoikua eta Lagizarra.
-
Foruak oso-osorik berrezarri behar ziren eta independentzia ezinbestekoa zen.
-
Arraza garbia soilik biziko zen Euskal Herrian, emigranteek ohiturak, erlijioa eta morala hondatzen baitzituzten.
-
Hasieran, Bizkaia soilik izan zuen gogoan, baina gero euskal probintzia guztiak. Eredu konfederala imajinatu zuen: lurralde bakoitzak bere autonomia, foru eta instituzioak izango zituen eta gero konfederazioan batuko zen.
-
Lehenengo urteetan, independentziaren alde zegoen, baina 1898tik aurrera, Euskalerria Elkarteko kideak EAJ alderdian sartu eta gero, moderatu egin zen diskurtso hura, Kataluniako Lliga Regionalistaren antzera.
-
XX. mendean
1903an Arana hil egin zen.
|