|
Atzera
Atari nagusia
Historia2
(Espainia+ EH)
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
(Espainia+ EH)
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
(Espainia+ EH)
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
|
|
 
|
|
|
|
|
|
|
|
1917. Euzko Gaztedia Bilbon |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
14. Kultura
belaunaldi berriak (1874-1939)
14.1.
Espainiako
kultura belaunaldi berriak: 1898tik 1927ra
1898ko Belaunaldia: Unamuno, Baroja, Machado, Azorin eta abar. 1898ko Hondamendiak markatu zuen belaunaldi honen sorrera,
Espainiaren etorkizunaren aurreko kezka bizia sorrarazi baitzien gertakari hark. Espainia aldatu beharra aldarrikatu zuten guztiek; ilusiorik gabeko herri
garaitu bat zuten aurrean, eta azken koloniak galdu ondoren, garbi ikusi zuten iraganeko garaien miran bizitzea ez zela orduko munduen aurrera
egiteko aski. Joaquim Costak bere idatzietan aurkeztutako proposamen berritzailea azpimarratuko dugu: oligarkia eta kazikismoa deuseztatu
beharra zegoen, horiek baitziren estatuaren garapena eta ekonomiaren, eta bereziki nekazaritzaren, bizkortzea oztopatzen zituzten gaitz nagusiak.
I. Mundu Gerrako belaunaldi berria: Azaña, Menendez Pidal eta Marañon. Espainiako sistema politikoaren demokratizazioa eta Europari begira jartzea izan zen hauen ekinaren helburu nagusia. Ortega y Gasset-ek ere ildo europazale honetatik abiatu zen eta elite zuzendari baten beharra aldarrikatu zuen masak Espainia berriranzko bidean ezar zitzan.
1927ko Belaunaldia: Idazle gazte hauek konpromiso sendoa hartu zuten Espainiaren modernizazioaren alde eta zuzenean hartu zuen parte Errepublikaren garaiko eraberritze lanetan. Kasu batzuetan erbestea (Rafael Alberti) eta beste batzuetan heriotza (Federico Garcia Lorca eta Miguel Hernandez) izan zen konpromiso haren prezioa.
Diktadura frankista garaian porrota izango zuten saiakera berritzaile guztiak.
14.2. Institución
Libre de Enseñanza erakundea
1868ko iraultzak irakaskuntza askatasuna ekarri zuen lehenengo aldiz Espainiara. Une honetan azaldu zen Estatuak eta Elizak kontrolaturiko heziketatik kanpoko ikastetxeak sortzeko aukera, ordura arte Estatuak eta Elizak beste inork ez baitzuen hori egiterik.
Krausismoa
-
Christian Friederich Krause filosofo alemaniarrak bultzaturiko mugimendu filosofikoa.
-
Kezka nagusienetako bat heziketa izan zen. Jendeari beharrezkoa zuena irakasteko irakaskuntza zen bitartekoa eta, gainera, hiritarrak arrazionalismoaren eta askatasunaren balio berrietan hezteko tresna garrantzitsuena zen.
-
Espainian oso gogo onez hartu zuten proiektua kleroaren premisa atzerakoietan oinarritutako hezkuntza sistema ilun eta azientifikoaren kontra zeuden talde intelektual progresista batzuek.
Arazoa: Lehen Hezkuntza (bigarren zikloko eta unibertsitateko ikastetxe eredu izateko helburuarekin sortu baitzen). Oinarrizko hezkuntzaren eraberritze lanetan lehenengo urratsak egin behar izan ziren eta arreta handiz zaindu beharra zegoen ordura arte bazterturik egon zen gizarte sektore bat: emakumeak.
Emaitzak
Hasieran oso onak izan ziren(XIX. mende bukaera eta XXko hasiera)
-
Eskola kopurua hazi
egin zen.
-
Institución Libre de Enseñanza instituzioko kideen eragina Herri Hezkuntzarako Zuzendaritza Nagusian
igo egin zen.
-
Garatu zen emakumeen irakaskuntza.
II. Errepublika garaian iritsi zen bere
unerik gorena. Instituzioari loturiko pertsona bat, Marcelino Domingo , Herri Hezkuntzarako Ministro egin zuten eta hezkuntza eraberritzeko plan anbiziotsu bati ekin zioten
-
Oinarrizko hezkuntza herri askotara zabaldu zen.
-
Irakaskuntza ertaineko ikastetxeen kopurua bikoiztu zen eta ikerketarako zentro berriak zabaldu ziren.
-
Kulturaren hedakundearen esparruan liburutegiak eta antzerki taldeak sortu ziren, zinema programazioak bultzatu, eta abar. Kulturarako aukerak ordura arte halakorik sekula ezagutu ez zuten tokietara hurbildu ziren.
14.3. Nazionalitateen
kulturen berpiztea eta haien instituzionalizazioa
Mugimendu hauen artean alde handiak izan baziren ere, ezaugarri komun batzuk izan zituzten prozesu hauek
-
Mugimendu hauek Berrezarkuntza garaira arte joan ziren pixkanaka gorpuzten.
-
Hauek izango ziren XIX. mende bukaeran sendotu ziren alderdi autonomista, erregionalista eta nazionalisten oinarri.
-
Kulturaren berreskuratze prozesua sendotuko zuten instituzioak eraiki ziren.
14.3.1. La Renaixença eta katalanaren kultura instituzionalizazioa
La Reinaxença: XIX. mende bukaeran bizkortu zen kultura eta hizkuntzaren aldeko prozesuari deritzo. Prentsa artikuluak eta literatura lanak argitaratu ziren hizkuntza eta kultura katalanaren alde.
Lore Jokoak eta poesia lehiaketak antolatu ziren, katalan hizkuntzari ospea ematearren eta hark guztiak giro aproposa eskaini zion ondoren katalanismo politikoari, agerpen egokia egiteko.
Mancomunitat: Katalanistek bultzatu zuten bereziki administrazio instituzio hura eta, hartaz baliaturik, Kataluniako hizkuntza eta kultura sendotuko zituen kultura proiektu anbiziotsu bati ekin zioten.
Hizkuntza: Orduan zehaztu ziren katalanaren arau ortografikoak. Une hartatik aurrera, kultura berpizkundeak hizkuntza normalizatu bat eduki zuen komunikaziorako, katalan batua alegia, eta hizkuntza arautu horrek ez zuen oztopatu dialekto katalanen ohiko jarduna.
14.3.2.
O Rexurdimento eta Galiziako kultura instituzioen sorrera
-
Galiziako kulturaren berpizkundea oso prozesu luzea izan zen. XVIII. mendean literatura galegoaren aldeko kezka zuten intelektual liberal batzuek osatu zuten belaunaldi hura.
-
Lore Jokoak antolatu ziren.
-
Galiziaren batasunaren aldekoak ziren eta lurralde bakar batera biltzea eskatu zuten.
-
Era berean, garai hartan argitaratu ziren, lehen hiztegi eta gramatika galegoak.
-
Real Academia Galega sortu zen 1905ean. A Coruñan sortu zen, Habanan zeuden emigrante galego batzuk bultzatuta; helburua ikaskuntza galegoak modu zientifiko batez bultzatzea izan zen.
-
1923an unibertsitario talde batek Seminario de Estudios Galegos sortu zen Santiagon. Helburua Galiziari buruzko ikasketak bultzatzea eta kultura galegoa berpiztea zen.
14.3.3.
Euskal kulturaren berpizkundea
-
Euskal Jaialdiak egiten hasi ziren, euskara eta euskal kultura sustatzeko helburuz. Lehenak Urruñan egin ziren; bertso lehiaketak, kirol probak, herri jokoak eta musikaldiak antolatzen ziren. Mugaz bi aldeetako intelektualak biltzen ziren eta etengabe trukatu ziren kultura mailako ideiak eta proposamenak. Zazpiak Bat lemaren formulazioa zegoen proposamen haien artean.
-
Bilboko hiria lehen mailako ekonomia gune izateak garrantzi handia izan zuen, artelanak erosten zituen burgesia mota bat sortu baitzen. Horrela, galeriak eta arte merkatariak ugaldu ziren.
-
Testuinguru hartan sortu zen 1918an
Eusko Ikaskuntza elkartea, ideologia politiko desberdineko jendeak bultzatuta. Euskal lurralde guztietako ordezkariak hartu zuten parte; euskara, gaztelania eta frantsesa izan ziren hizkuntza ofizialak eta euskal ikaskuntzen hedapena eta sustapena izan zen haren helburu nagusia.
-
Politikaren alorrean, berebiziko garrantzia izan zuen II. Errepublikako lehen hilabeteetan Euskal Herrirako aurkeztu zuen Autonomia Estatutuak, ondorengo proiektuen erreferentzia izan baitzen.
-
Beste ekimen garrantzitsu bat Euskaltzaindiaren sorrera izan zen.
-
Donostiako Orfeoia sortu zen (1897).
-
1898ko Belaunaldiko artistak nabarmendu ziren: Maeztu, Unamuno eta Pio Baroja. Euskarazko literaturan Orixe izan zen euskal poeta handienetako bat.
-
Resurreccion Maria Azkuek bere hiztegi ospetsua argitaratu zuen:
Diccionario vasco-español-francés.
|