Historia2-15gaia
 

Atzera

 

Atari nagusia

 

Historia2

Ekonomia eta Enpresa2

Historia1

Psikologia1

Helbideak

Nire perfila

Argazkiak

Kaxondeooooooo           

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Cuadro de texto:

   Historia Batxilergoa 2. mailan

 

15 Errepublikazaletasuna


Sorrera: XIX. mende erdialdean sortu zen mugimendu hau. 1848an, alderdi berri bat sortu zen liberalen artean, Partido Demócrata, eta honek egin zituen errepublikaren aldeko lehen formulazioak. Gero, 1868ko iraultzaren garaian, sortu zen Partido Republicano Federal.

Banaketa: I. errepublikaren garaian, jada, errepublikaren aldeko indarrak taldetxo ugaritan banatu ziren. Ez ziren sekula oposizio programa bateratua egituratzeko gauza izan eta horrela ezin zen monarkiaren aurkako ekintzarik gauzatu. Eztabaidak:

  • Errepublika antolatzeko modua: federala ala batua.

  • Errepublikaren izaera soziala: burgesa ala erreformista.

  • Errepublika lortzeko modua: legearen arabera, iraultzaren bidez edo kolpe militar baten bidez.

XX. mendearen hasieran ez zen erakunde bakar batera biltzea lortu, baina mugimendua bizkortu egin zen. Pixkanaka altxamenduaren aldeko asmoak baztertu egin zituzten eta parlamentua aukeratu zuten borroka gune, Unión Republicana sortu ondoren, bereziki (1903).

Bi joera

  • Bata kontserbadorea, gizarte mailan, eta demokrata, arlo politikoan.

    • Salmeron zen buru.

    • Berrezarkuntzaren aurka egiteko xedean, elkarlana bultzatu zuen sistemaren aurka zeuden beste indar batzuekin eta, 1909an sortu zen Conjunción Republicano-Socialista izeneko koalizioa. Hitzarmen honek ez zuen halako arrakastarik izan, alde bietatik kritikatu baitzuten akordioa.

  • Bestea erradikalagoa zen eta 1908an Partido Republicano Radical sortu zen.

    • Alejandro Lerroux zen buru.

    • Elizaren eta Estatuaren arteko bereizkuntza defendatu zuen, eta antiklerikalismo bortitza erakutsi zuen askotan.

    • Progresista zen gizarte arazoen aurrean eta herri jendea zen haren oinarri nagusia.

Bilakaera

  • Lerrouxismoa gero eta kontserbadoreagoa bilakatzen joan zen eta guztiz urrundu zen ezkerreko erreferentzietatik. II. Errepublikaren garaian, eskuinarekin kolaboratzen ikusiko dugu.

  • 1920. urteetan eta I. Mundu Gerra eta Errusiako Iraultzaren ondorioz, errepublikazaletasunaren oinarriak berritu beharrean izan ziren. Horrela sortu zen Acción Republicana , Manuel Azaña ren inguruan. II. Errepublika garaian, alderdi honek izena aldatuko du eta Izquierda Republicana izango da.

Euskal Herria: Hemen ere errepublikazaletasuna indartzen joango da, hirigune handietan bereziki. Conjunción Republicano-Socialista koalizioak oihartzun handia izango du, Indalecio Prieto, sozialismoaren buruzagi eztabaidaezina bihurtu zen unetik bereziki.

Principal | Arriba | Historia2-1.gaia | Historia2-2. gaia | Historia2-3. gaia | Historia2-4. gaia | Historia2-5. gaia | Historia2-6. gaia | Historia2-7. gaia | Historia2-8. gaia | Historia2-9. gaia | Historia2-10gaia | Historia2-11gaia | Historia2-12gaia | Historia2-13gaia | Historia2-14. gaia | Historia2-15gaia | Historia2-16. gaia | Historia2-17gaia | Historia2-18gaia | Historia2-19. gaia

Azken aktualizazioa: 08-09-17 21:29