|
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
|
|
 
20
Errepubli
20.1. Trantsizio politikoa (1975-1982)
20.1.1. Trantsizio politikoaren hastapenak (1975-1977)
Erregimena kolokan: 1973. urtean Carrero Blanco hil zenean, erregimen frankistaren jarraipena zalantza handian zegoen eta, 1975ean Franco hil eta gero, Arias Navarroren proiektuak huts egin ondoren garbi geratu zen bidera ezina izango zela.
Arrazoiak
-
Sistemaren benetako oinarria zen diktadorearen heriotza.
-
Francoren garaian eta Estatuaren Lege Organikoaren arabera, Francok zuen botere politikoa eta arau juridikoak egiteko ahalmena. Diktadorearen heriotzaren ondoren, ahalmen hauek lehendakariaren esku eta Gorteen esku egongo ziren. Beraz, Erregeak hauen aginduetara moldatu beharko zuen eta ez zuen botere absolutua Francok izan zuen bezala. Hau dena garbi geratu zen Carrero Blanco hil zenean.
-
Nazioarteko krisialdi ekonomikoa.
-
Indar politiko frankisten batasunik eza.
-
Oposizioa askatasun erregimen baten alde zebilen eta, nahiz eta diktadurari beste itxura bat ematen saiatu erreforma xume batzuen bidez, zaildu egin zuen frankismoaren iraupena.
20.1.1.1. “Kontinuismoaren” ezina
Carlos Arias Navarroren lehen gobernua: Carlos Arias Navarrok irekieraren aldeko neurri batzuk iragarri zituen bere lehen gobernuan (1974ko urtarriletik 1975eko azarora); Otsailaren 12ko izpiritua deitu zitzaion gogo hari, baina aldaketa txiki batzuk besterik ez zituzten ekarri orduko egoera zurrun hartara
-
Udalerri mailan, 1975eko azaroaren 19ko legeak etorkizunean bideratuko ziren hauteskunde prozesua aurreikusten zuen; baina ordezkaritza hori ez zen zuzenean erabakiko eta gobernuak berak izendatuko zituen Madrilgo eta Bartzelonako alkateak.
-
Gorteetako diputatuak ere ez ziren demokratikoki hautatuak izango.
-
Ez ziren askatasun sindikala eta elkartzeko askatasuna onartzen.
-
…
Desadostasunak
-
Neurri horiek ez ziren Arias Navarroren gobernuko kide erreformisten gustuko izan, ez baitzuten nahikoa aldaketa ikusi, eta dimisioa aurkeztu zuten ezadostasun hura agerian uzteko.
-
Oraindik gutxiago gustatu zitzaizkion Bunkerrari, hau da, Movimiento delakoaren sektore immobilistaenari, ez baitzuten inongo aldaketarik nahi.
-
Oposizioa, berriz, gero eta indar handiagoz ari zen eta aldaketa xume hauen zeharo aurka agertu zen. Hilabete hauetan sendotu egin zuen erregimenaren aurkako borroka.
Errepresio politikoa: Erregimenak oposizioaren aurkako errepresio politiko bortitzari eusten zion, bost antifrankista fusilatu zituen 1975eko irailean, eta errepresio latza bideratu zuen lan eta politika mailako eskariekin konpromiso handiena erakusten zuten erakunde politiko eta sindikalen aurka eta prentsaren aurka.
Carlos Arias Navarroren bigarren gobernua: Joan Karlos I.ak 1975eko azaroaren 22an zin egin zuen Espainiako erregetza eta handik egun batzuetara hasi zen lanean Arias Navarro. Azken gobernu frankistaren lehendakaria zen eta, aldaketarik ez zuenez nahi, erreformarako oztopo bat zen. Sistemaren erreformaren aldeko pertsonaia batzuk sartu zituen gobernuan. Baina erreformaren aurka jarraitu zuten erregimenaren barneko sektore immobilistaenek eta oposizioak.
Gorteen erreforma martxan jarri zen eta erregeak bere konfiantzako gizona izendatu zuen: Torcuato Fernandez Miranda, erregearen irakasle izandakoa.
Lege frankisten arabera, Erregeak ezin zuen Arias gobernutik kendu, baina dimisio aurkezteko ahaleginak egin zituen. 1976ko uztailean
Carlos Arias Navarrok dimisioa aurkeztu zuen.
20.1.1.2. Goitik hasitako erreformatik oposizioarekin negoziatzera
Adolfo Suarez, falangista ohia, Movimiento delakoaren Idazkaritza nagusiko ministro ohia, gobernuko lehendakari izendatu zuten . Oposizioak ez zuen begi onez hartu eta erreformen aldeko frankistek ere ez, ez baitzioten kargu horretarako gaitasunik ikusten. Gobernuburu izan zen lehen hilabetean, indar frankistekin negoziatuz, erregimenaren erreforma legala lortzen saiatu zen: 400 preso politikoei amnistia eman zien oposizioa erakartzearren, Gutierrez Mellado jenerala lehendakariorde izendatu zuen militarrak baztertuak ez sentitzeko…
Negoziazio haien ondorioz eta, erregea, lehen ministroa eta Gorteetako presidentea ados zeudelarik, prestatu zen Erreforma Politikorako Legea. 1976ko azaroaren 15ean onartu zuten hura Gorte frankistek eta 1976ko abenduaren 15ko erreferendumean berretsi zuen erabaki hura herriak. Oposizioak eta euskal abertzaleek abstentzioaren aldeko apustua egin zuten eta eskuindar frankistek ezezko botoa eskatu zuten . Handik aurrera Gorteak bikameralak izango ziren
Gorteak osatzeko hauteskundeak egin behar ziren, baina aurrez alderdi politikoak legeztatu . Berehala 150 alderdi baino gehiago legeztatu ziren. PCE legez kanpo geratu zen, ez baitzuen monarkia onartzen eta ejertzitoaren oposizio garbia baitzuen . Negoziazio prozesu bati ekin zioten oposizioko indar garrantzitsuenekin eta lortu zen indar horiek Suarezen erreformen aurreko erreferendumean oposizio otzana egitea. Negoziazio horien ondoren etorri zen 1977ko ekaineko hauteskunde orokorretarako deialdia.
Beste neurri batzuk
-
Tribunal de Orden Público (TOP) delakoa ezdeusean geratu zen.
-
Elkarteen Legea zabaldu zen: Ezker muturreko alderdi guztiak legeztatu, PCE eta Alderdi Karlista legez kanpo geratu ziren arren. Ondoren, erakunde sindikalak ere legeztatu ziren.
-
Amnistiarako baldintzak leundu egin ziren, ia preso politiko guztiek askatasuna berreskuratuz . Amnistia batzuk eman ziren.
-
Ikurrina legeztatu.
-
Antzinako erakunde batzuk probisionalki martxan jarri (Generalitat, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak, adibidez).
|