|
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
|
|
24. gaia:
Gernikako Estatutua eta Nafarroako Foruaren Hobekuntza
24.1. Autonomiaren aurrekoak
Giro nahasia
1976an, huelga asko egin zen Euskal Herrian, eta askatasun eta autonomia handiagoa eskatzeko manifestazio ugari egin zen. Urte horretan bertan, bi gertaera odoltsu oso garrantzitsu izan ziren:
- Gasteizen manifestazio batean bost langile hil zituzten tiroka.
- Jurramendin (Nafarroa) karlisten kontzentrazioan, Karlos Hugo Borboi-Parmakoaren aldekoen eta horren anaia Sixtoren jarraitzaileen arteko liskarretan, beste bi pertsona hil ziren.
Oposizioa
Gertakariok oposizioa Koordinazio Demokratikoan batzera bultzatu zuten eta, besteak beste, hurrengo eskariak egin zituzten:
- Alderdi eta sindikatu guztiak legeztatu.
- Hauteskunde libreak egin.
- Amnistia orokorra.
- …
ETA
Giro honetan, ETAk ugaritu egin zituen ekintzak, batez ere indar armatu eta Guardi Zibilen aurka. 1977 baino lehenagoko indarkeriarekin lotutako presoak kaleratu arren, atentatuak etengabeak ziren. Suarezen gobernuak Euskal Herriko giroa beroa baretu nahi izan zuen, amnistiak eman, terroristen buruzagi presoak atzerriratu eta ikurrina legeztatuz.
24.2. Eusko Kontseilu Nagusia eta estatutu egitasmoa
1978ko urtarrileko lege dekretuaren bidez, UCDren gobernuak Eusko Kontseilu Nagusia sortu zuen autonomiaren aurreko erakunde moduan, eta hara bildu zitezkeen Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroan hautatutako diputatu eta senatari guztiak. Kontseilua otsailean osatu zen, Nafarroa kanpoan utzita, hango parlamentariek ez sartzea erabaki zutelako. Lehenengo aldian, Ramon Rubial buruzagi sozialista historikoa izan zen buru.
Adostu beharreko gai nagusia autonomia estatutu bat zen eta trabarik handiena euskal autonomia erkidegoa izango zenaren lurralde geografikoa erabakitzea izan zen, abertzaleek Nafarroa sartu nahi baitzuten eta nafar gehienak berriz euskal autonomia erkidegoan sartzearen kontra baitzeuden.
Azaroan, Eusko Kontseilu Nagusiak euskal batzar parlamentarioa bildu zuen estatutu proiektua egiteko, Konstituzioa onartu bezain laster gobernu zentralari aurkezteko asmoz.
24.3. Espainiako 1978ko konstituzioa
Konstituzioaren bigarren artikuluak Espainiako nazioaren batasuna bereizi ezina zela aldarrikatzen zuen, baina espainiar nazioa nazionalitate eta eskualdez osatuta zegoen. Nafarroa euskal probintzietatik kanpo geratzen zen, prozesu ilun eta korapilatsua egiteko zain.
EAJk beste indar abertzaleekin bat egin zuen eta 1978ko konstituzioaren erreferendumerako abstentzioa eskatu zuen. Euskal Herrian abstentzioa %53,3koa izan zen eta kontrako botoa boto emaileen %23,9k eman zuten; Araban parte hartzea %50 baino gehiagokoa izan zen; Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, ez zen erdira iritsi. Aldiz, Nafarroan parte hartzea %73,6koa izan zen eta boto emaileen %93k eman zuten aldeko botoa.
24.4. Leizaola
1960ko martxoaren 28an hil zen Jose Antonio Agirre eta, Donibanen egin zitzaion hiletan bertan, Eusko Jaurlaritzaren lehendakari kargua zin egin zuen Jesus Maria Leizaolak.
1969an Burgosko Prozesua gauzatzen ari zenean, Vatikano eta AEBekin harremanetan jarri zen eta polizia frankistak eragindako torturak salatu zituen. Piztu zen interesak eta nazioarteko presioak bultzatuta, Francok heriotza zigorra zutenei indultua eman behar izan zien.
1974an, Bilbotik alde egin beharra izan zuenetik 37 urte beranduago, Hegoaldera itzuli zen. Ezkutuan iritsi zen Gernikara Aberri Eguna ospatzeko. Begoñako basilikara ere joan zen eta Bilbon kazetariekin egon zen eta Sabino Aranari omenaldia egin zion. Gernikan hamabost minutu egon ondoren, Donibanera itzuli zen. Frankismoa bukatzear zegoen.
1975eko abenduaren 15ean itzuli zen 40 urtez sufritu zuen erbesteratzetik eta milaka pertsonek egin zioten harrera San Mamesen. Hurrengo egunean bere lehendakari ahalak Eusko Kontseilu Nagusiaren lehendakariari eman zizkion, Karlos Garaikoetxeari (EAJ).
1980an, eta EAJko iritzi ezberdinak batu nahian, zerrenda bizkaitarretan aurkeztu zuten Eusko Legebiltzarrerako lehenengo hauteskundeetan. Erbesteko lehendakari zaharra parlamentari izan zen eta Karlos Garaikoetxea, berriz, lehendakari. Hala ere, berehala utziko du albora politika mundua eta ikertzera eta idaztera emango dio.
24.5. Gernikako Estatutua
1978ko abenduaren 29an, Konstituzioa indarrean sartu zen egun berean, hasi zen aldian, Gobernua eta bere alderdia (UCD) proiektuan agertzen zenaren kontra egiten ahalegindu ziren, konstituzioari kontra egiten zuela edo gainditzen zuela esanez. Printzipio batzuk leundu beharrean izan ziren eta jatorrizko testua aldatu zuten Konstituzioaren esanetara egokitzeko.
Gernikako Estatutua euskal eskaera historiko batzuetan aurrerapauso garrantzitsua izan zen, baina, funtsean, Gerra Zibilean indarrean egon zen estatutuaren oso antzekoa zen. Eztabaida sortarazi zuten puntu nagusienak hurrengoak izan ziren: ordena publikoa eta irakaskuntzaren gaineko eskumenak, Ogasun autonomoa, Kontzertu Ekonomikoen bidez arautua, eta abar.
Erantsitako xedapenean ere esanda geratu zen Euskal Herriak ez ziela bere historian oinarrituta dagozkion eskubideei, eta eskubide horiek ordenamendu juridikoan agintzen zenaren arabera gaurkotzeko modua egongo zela.
1979ko urriaren 25ean erroldaren %54k onartu zuen Estatutua; abstentzioa %40, 23 izan zen eta ezetza %5,14.
24.5.1. 1980ko martxoaren 9ko autonomia hauteskundeak
Emaitza
EAJk garaipen handia lortu zuen eta Karlos Garaikoetxea hautatu zuten Eusko Jaurlaritzako lehendakari.
Helburu nagusiak
Erakunde berriak sendotzea.
- Hizkuntza normalizazioa abian jartzea.
- Bakea lortzea.
- Langabeziaren kontra borrokatzea.
- 1981eko urtarrilean izenpetuko zen Kontzertu Ekonomikoa funtsezko tresna izan zen autogobernua garatzeko unean, ahal berriei ekiteko aukera ematen baitzuen.
HB eta ETA
Herri Batasunak autodeterminaziorako eskubidea, amnistia eta euskal lurraldearen batasuna aldarrikatzen jarraitu zuen eta, honez gainera, ETAren eta Espainiako estatuaren arteko negoziazio politikoa eskatu zuen etengabe, gatazka gainditzeko. HB eta ETA erreferentzia politiko garrantzitsuak izan ziren Euskal Herrian 1980. urteetan gertatu ziren gizarte mugimenduentzako. ETAk aurrera jarraitu zuen borroka armatuarekin .
Ekonomia
Krisi ekonomiko sakon batek jo zuen bete-bete Euskal Herria: langabezia maila handiak, industria-gabetzeak eta produkzio sarearen eraberritzeak…
LOAPA
Suarezen dimisioa eta Otsailaren 23ko estatu kolpearen ondoren, Madrilgo gobernuak LOAPA izeneko legea aldarrikatu zuen (autonomia prozesua harmonizatzeko lege organikoa), sistemaren normalizazioa lortzeko eta eskuduntzak gehiagotzen aurrera egiteko eragozpen handia izan zena.
1982ko urriko hauteskunde orokorrak
Zeharo aldatu zen Espainiako panorama, gehiengo absolutuz irabazi baitzuen PSOEk. Hala ere, PSOEn igoera horrek Euskal Autonomia Erkidegoan ez zuen alderdi abertzaleen jaitsiera suposatu, hauek ere hazi egin baitziren. UCD, AP eta Euskadiko Alderdi Komunista izan ziren galtzaileak. Sozialisten gobernu berriak, Felipe Gonzalez buru, laster agertu zuen Gernikako Estatutuaren edukia ahalez hornitzeko borondate sendorik ez zuela.
Ekintzak
- Osakidetza arautzeari ekin zion.
- Ikastolen estatusa onartu zuen.
- ETBk bere lehen emanaldiekin hasi zen.
- Ertzaintza martxan jarri zen.
- Ekonomia eta langabeziaren gaineko arauak ezarri ziren.
- Bakearen aldeko Mahaia osatu zuten.
- Premiazko neurriak hartu behar izan ziren 1983ko abuztuko uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko.
- …
24.6. . Nafarroako Foruaren Hobekuntza
- Lege organiko honetan, Nafarroa Foru Erkidego izendatzen da, beste edozein autonomia erkidegoren pareko.
- Berezitasuna legitimitate faltsu batean oinarritu zela da. 1841eko Legea, lege arrunt bat, hartu zen abiapuntu. Nafarroak, lehendik ere foru-erregimena izanik beste autonomia erkidegoek ez bezala, areagotu eta egokitu egiten du foru erregimen hori.
- Ez du Estatutu-izaerarik, baina betekizun hori du, Nafarroaren eta botere zentralaren arteko harremanak arautzen baititu. Legearen lehen artikuluan Nafarroa “Foru Erkidegoa” dela dio, eta ez “Autonomia Erkidegoa” euskal estatutuan esaten den bezala. Hobekuntza Legeak, beraz, dio erkidegoa bazela Konstituzioa baino lehen eta ez dela hartatik sortzen.
- Botere legegilea Parlamentuak du eta betearazlea Foru Diputazio edo Nafarroako Gobernuaren esku dago. Azken erakunde honetako lehendakaria nafar parlamentuak hautatzen du.
- Foru Hobekuntza bi bandoetako negoziazioetan oinarriturik egin zen, gobernu zentraleko eta Nafarroako ordezkarien artean. Negoziazio horietan ez zuten alderdi nazionalistek parte hartu, Nafarroako batzorde ordezkarietatik baztertu zituztelako. Era horretan, Nafarroa EAEtik bereizi egin zen.
24.7. 1984ko autonomia hauteskundeak
Emaitzak
- Hauteskunde hauetan EAJ alderdia izan zen garaile eta ordura arte inoiz lortu zituen emaitza hoberenak jaso zituen.
- Sozialisten progresioa nabarmena izan zen.
- Alderdi espainiar eskuindarrek oso indar gutxi erakutsi zuten.
- Ezker abertzaleak estatuaren aurkako jarrerari eutsi zion, independentzia aldeko gizarte mugimenduek errepresio bortitza jasan zuten arren.
Desadostasunak
Lurralde Historikoen Legetik etorri ziren, EAJk gobernaturiko erakundeek modu ezberdinetan interpretatzen baitzuten. Arazoa, funtsean, probintzia erakundeen (Aldundien) eta euskal gobernu zentralaren (Eusko Jaurlaritzaren) aginpideen arteko eztabaida zen. EAJk, argi eta garbi, probintzien alde jo zuen, Aldundien ahalmenak handituz. Beraz, Eusko Jaurlaritzaren ahalmenak murriztu egingo ziren, besteak beste, zergak jasotzeko ahalmenik gabe geratuz. Karlos Garaikoetxea lehendakaria ez zetorren bat erabaki honekin eta dimisioa aurkeztu zuen 1985ean. Hilabete batzuk geroago, EAJ utzi eta alderdi berri bat osatu zuen, Eusko Alkartasuna, EAJko buruzagi eta militante asko berarekin eramanez. Jose Antonio Ardanza Garro EAJko kideak hartuko zuen Garaikoetxearen lekua Eusko Jaurlaritzaren lehendakaritzan.
|