|
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño |
|
 
|
|
|
|
|
|
|
Xabier Maria Munibe, Peñafloridako Kondea. |
|
|
|
|
|
|
|
2.
Ilustrazioa: tolerantzia eta
pentsamolde berriak
2.1.
Ilustrazioa
Definizioa eta terminologia: XVIII. mendeko Europan garatu zen kultur eta filosofia mugimendua; “Argien Mendea” ere esaten zaio, gizateria ilunpetik arrazoiaren bidez askatzea (“argitzea”) eta gizakiaren zoriona bilatzea baitzuen helburu.
Ilustratuek Antzinako Erregimenari, bere antolamendu ekonomiko, politiko eta sozialari,
kritika gogorrak egin zizkioten:
Ideia hauek
hedatzeko tresna: Diderot eta D´Alembert-en Entziklopedia.
2.2. Despotismo
ilustratua
-
Absolutismoaren eta Ilustrazioaren arteko kolaborazioa da. Erregeak botere absolutua mantentzen du, baina kutsu paternalista bat hartuz, “herriaren hobe beharrez”.
-
“Todo por el pueblo, pero sin el pueblo” zen bere lema.
-
XVIII. mendeko monarkia absolutistek ilustrazioaren teoria batzuk aplikatu zituzten, baina bere aginte absolutuari uko egin gabe:
-
Administrazioaren erreforma. Zentralismoa.
-
Politika fiskal modernoa (zerga-sistema bakarra).
-
Ekonomiaren sustapenerako neurriak: lur berriak kolonizatu, industria eta merkataritza bultzatu, herri lanak…
-
Kultur politika: hezkuntza Estatuaren menpe jarri Elizari hezkuntzaren kontrola kenduz, eta jende gehiagorengana iritsi.
-
Erlijio politika berria (regalismoa )...
-
Iritziak: Filosofo batzuek onartu egin zuten eta errege ilustratuekin kolaboratu:
Voltaire, Diderot… Beste batzuek, ordea, gogor kritikatu zuten absolutismoa eta gizarte estamentala mantendu egiten zela-eta. Hauen artean dugu
Rousseau.
-
Non: Frantzian Luis XV.a, Espainian Karlos III.a,
Portugalen José I.a, Prusian Federico II.a, Errusian Catalina Handia.
-
Balorazioa: Erreforma ugari izan arren, funtsean gauzak ez ziren aldatu. Erregimen Zaharreko zutabeak ukitu gabe mantendu ziren:
monarkia absolutua eta gizarte estamentala. Erregimen Zaharrari bukaera emateko burgesiari
iraultza egitea beste irtenbiderik ez zitzaion geratu (Frantziako Iraultza, 1789).
2.3. Espainia
eta Euskal Herriko Ilustrazioa: Karlos III.aren garaia (1759-1788)
Noiz: Espainiako eta Euskal Herriko ilustrazioa Karlos III.aren garaian loratu zen, baina eragin gutxiko prozesua izan zen, hainbat muga eta arazok baldintzatu baitzuten.
Espainiako ilustrazioaren
ezaugarri batzuk:
-
Burgesiaren
ahulezia eta ilustratu kopuru txikia.
-
Izaera
erreformista eta ez iraultzailea.
-
Jorratutako
gaiak: azterketa ekonomikoa, ezjakintasuna, pribilegiatuen aurkako kritika.
-
“Argien” zabalkuntzarako tresnak:
Errege Akademiak, Herriaren Adiskideen Elkarteak.
-
Espainiako Ilustrazioaren oztopoak: talde pribilegiatuen erresistentzia eta Inkisizioa.
Frantziako Iraultzak sortutako beldurrak saio erreformisten
amaiera ekarri zuen.
2.3.1. Ilustratuek eginiko erreformak
2.3.1.1. Ekonomian
Nekazaritza
-
Arazoak
-
Atzerapen teknikoa.
-
Jabego egitura.
-
Soluzioak
-
Ureztapen sistemak zabaldu egin ziren.
-
Jabego egitura aldatzen saiatu ziren eta lur banaketan hasi ziren. Hala ere, banatu ziren bakarrak herri lurrak izan ziren eta benetako nekazaritza erreformarik ez zen egin.
Industria
-
Errege Fabrikak sortu zituzten eta luxuzko produktuak ekoiztu. Gehienak Madril inguruan eta Andaluzian kokatu ziren.
-
Gremioen monopolioa hausten saiatu ziren, lan askatasuna eragotzi eta industria geldiarazten zutelako. Ez zuten arrakasta handirik izan lan honetan.
Merkataritza
-
Arazoak
-
Soluzioak
-
Protekzionismoa.
-
Barne aduanak desagerraraztea.
-
Bide sarea hobetzea.
-
Ameriketarekiko merkataritzari dagokionez, Cadizek ordura arte izan zuen monopolioa ezabatu zuten.
2.3.1.2.
Hezkuntzan
Izugarrizko garrantzia eman zioten.
Neurriak
-
Estatuaren kontrolpean jarri zuten.
-
Hezkuntza arrazionala bultzatu zuten.
-
Ikasketa programak aldatu zituzten eta matematika, fisika, nautika… bultzatu.
-
Lanbide Heziketa ere bultzatu zuten.
Zer sortu zuten?
Errege Akademiak
2.3.2.
EHAE
Izena: Euskal Herriko Adiskideen Elkartea.
1764an
Bergaran sortu zen Xabier Munibe, Peñafloridako kondearen ekimenez eta
Karlos III.a erregeak babestu zuen.
Helburuak
Funtzionamendua: Bazkideen (nobleak eta hiriko merkatari burgesak)
urteroko batzarrak egin zituen eta hezkuntza izaerako erakundeak sortu zituen. Izan ere
ERREGE Mintegia sortu zuen erakunde honek Bergaran.
Urteroko batzarretako aktek Ilustratuek politika eta ekonomiaren arloan egiten zituzten gogoetak islatzen dituzte.
Bergaratik hurbil zegoen Oñatiko Unibertsitatea eta bertan egiten zituzten ikasketak zuzenbide ikasleek eta apaizek.
Lorpenak: Europan ospe handia zuten zientzialari batzuek egin zuten lan Bergarako Errege Mintegian. Ekarpen handienetako bat
wolframioaren aurkitzea izan zen, Elhuyar anaien ekinari esker.
Elkartearen gainbehera frantsesen aurkako erreakzioaren ondorioz hasi zen,
Konbentzioko Gerra garaian (1793-1794).
2.3.3.
Caracaseko Errege Konpainia
Nork: Donostiako merkatari eta dirudun talde batek sortu zuen 1728an.
Helburua: Gipuzkoa merkataritza zirkuitu berri batean sartzea eta Venezuelako produktu kolonialak ekarri ahal izatea.
Lorpenak: Kakaoa saltzeko monopolioa eskuratu zuen eta, honen truke,
pirateria eta kontrabandoa zigortu behar zituen.
Balorazioa: Etekin handiak lortu zituen eta bere lanaren fruitu ugari izan zen:
-
Pasaiako portuaren nagusitasuna.
-
Arma industriaren garapena Debaldean.
-
Enpresa ekimenen hazkuntza euskal burgesiaren artean.
-
…
2.4.
XVIII. mende bukaera
-
Ordezkaritza-sistemek ez zuten gehiengoaren borondatea islatzen instituzioetan.
-
Aginte zentralaren helburua Foru-instituzioen boterea mugatzea zen.
-
Aduanen kokalekua arazo larri bihurtu zen 1778. urtetik aurrera, merkatariek
aduanak kostaldean kokatu nahi baitzituzten, beren produktuek Espainiako barne-merkatuan sarrera izan zezaten. Gobernuak zerga-esparru bat ezarri zuen
Hego Euskal Herrian eta euskal produktu guztiak atzerriko produktutzat
jo ziren monarkiaren menpeko merkatuan.
-
Beste arazo batzuk: presio fiskala, oinarrizko gaien krisia eta
nekazaritzaren hondamena, goseteak (1803) eta delinkuentziaren hazkundea.
-
Gizarte-klase bakoitzak bere soluzioa proposatzen zuen aurkezten ziren arazoei aurre egiteko:
-
Burgesia merkataria estatu liberalaren aldekoa zen, barne-merkatu arautua eta lotua eskainiko zuelako.
-
Lurjabeak jaurerriko instituzioak politikoki sendotzearen aldekoak ziren erregearen subiranotasunari aurre egiteko.
Zatiketa hau egon bazegoen arren, nekez bereizten da, gizarte eta politika mailan, non zegoen burgesen eta non lurjabeen arteko muga, odol urdinekoak eta merkatariak
bat egiteko prozesuan murgilduta baitzeuden.
-
Liberalen errebindikazioak
-
Humboldt, politiko eta intelektual prusiarra, Euskal Herrian izan zen 1799-1801 bitartean, bertako
erakunde politikoen sistema ezagutu ahal izateko eta euskara ikasteko.
|