|
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
|
|


|
|
|
|
|
|
|
Karlos IV.a, Borboikoa |
|
Fernando VII.aren aita eta Karlos Mª Isidrorena ere bai.
Godoy zen bere balidoa. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Karlos IV.a, Borboikoa |
|
Fernando VII.aren aita eta Karlos Mª Isidrorena ere bai.
Godoy zen bere balidoa.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Karlos IV.a, Borboikoa eta bere familia |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Floridablanca, Goyaren koadroa |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Floridablanca, Goyaren koadroa |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Godoy |
|
Karlos IV.aren balidoa. Frantses zalea, Napoleonekin negoziatzen aritu zen eta herriak gorroto zion. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Godoy |
|
Karlos IV.aren balidoa. Frantses zalea, Napoleonekin negoziatzen aritu zen eta herriak gorroto zion.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Robespierre |
|
Iraultza Frantzesa. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Napoleon |
|
Iraultza Frantzesa. Europa konkistatu nahi izan zuen eta, gerlari aparta zenez, gehiena bildu zuen Frantziara. Espainia eta Errusian arazoak pilatu zitzaizkion eta gainbehera etorri zitzaion.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Napoleon |
|
Iraultza Frantzesa. Europa konkistatu nahi izan zuen eta, gerlari aparta zenez, gehiena bildu zuen Frantziara. Espainia eta Errusian arazoak pilatu zitzaizkion eta gainbehera etorri zitzaion. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Jose Bonaparte |
|
Napoleonen anaia. Honek izendatu zuen Espainiako errege. Pepe Botella deitzen zioten Espainian.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Jose Bonaparte |
|
Napoleonen anaia. Honek izendatu zuen Espainiako errege. Pepe Botella deitzen zioten Espainian. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1812ko Konstituzioa. La Pepa |
|
Espainiako lehenengo konstituzioa kontsideratzen da. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1812ko Konstituzioa. La Pepa |
|
Espainiako lehenengo konstituzioa kontsideratzen da. |
|
|
|
|
|
|
3.
Lege
Zaharraren krisia eta iraultza liberalaren aukera: Karlos IV.aren
garaia (1788-1808)
Bi fenomeno aipagarri:
- Gainbalioak lortzeko ekonomiatik kanpoko bideak amaitu egin ziren. Lanaren zuzeneko esplotaziorik gabe,
desagertuz joan ziren jaun laikoen eta kleroaren errenta feudal tradizionalak:
hamarrenak... Lurraren jabetzaren gaineko legeak liberalizatu egin ziren. Langileak
askeak izango ziren ordutik aurrera.
- Aldatu egin zen monarkia absolutuaren garaiko estatua eta Konstituzio berriak agintea banatu eta
3 botere berri independenteri egin zien sarrera:
- Botere legegilea.
- Botere exekutiboa.
- Botere judiziala.
3.1.
Frantziako Iraultzako gerrak (1789)
1789. urtean Frantzian hasi zen herri-altxamendua munta handiko
iraultza politiko bihurtu zen, izan ere, estatuaren eredua zeharo aldatu zen protestaldi horren ondorioz, eta nazioaren borondatean oinarritutako Konstituzio-eredu berria sortu zen.
3.1.1. Konbentzio Gerra (1793-1795)
Iraultzaren berriak: Frantzian Konbentzio Nazionalak heriotza zigorra ezarri zion Luis XVI.a erregeari. Heriotzak zirrara berezia eragin zuen Europako gorteetan eta erantzuna emateko ekintzak prestatzen hasi ziren nonahi. Hasteko,
mugak itxi egin ziren iraultzaren uholdea gerarazteko. Horrenbestez,
debekatu egin zen iraultzari buruzko berriak argitaratzea. Hala eta guztiz ere, Frantzia eta Espainiako estatuen artean kokaturik egotean, gertaera guztien berri zegoen
euskal portu orotan eta, bereziki, Donostiakoan. Giro honetan, Konstituzioaren aldeko talde bat osatu zuten Gipuzkoako hiriburuan iraultzaren aldekoek.
Bitartean, Karlos IV.a Espainiako erregea eta bere gobernuburu Godoy , gerra egiteko prest ziren Frantziaren aurka.
Frantziako Konbentzioak egin zion gerra-deia Espainiari. Espainiako erresumako armada Pirinioetako mugetara abiatu zen, eta nagusiki
Katalunian eta Euskal Herrian egokitu zen. Gerra Europa mailan planteatu zen.
Hiru aldi
-
1793: Espainiako armada Ipar Euskal Herrian sartu zen.
Gipuzkoako probintziak 4.600 gizon eskaini zizkion armadari.
-
1794: Frantziako armadak muga gainditu eta erraztasun handiz okupatu zituen
Gipuzkoa erdia eta Nafarroako mendialdea. Hondarribia menpean hartu ondoren,
Donostiak amore eman zuen erresistentziarik gabe. Iruñeak, aldiz, erresistentzia gogorra egin zuen. Kinka larri hartan, Gipuzkoako ordezkariek herrialde
neutral eta independente aldarrikatu nahi izan zuten errepublika frantses berriaren babesean, baina frantses armadako buruek argi eta garbi utzi zuten
herrialde konkistatua zela Gipuzkoa.
-
Euskal probintziek
neutraltasuna lortzea zuten helburu. Konbentzioko ordezkariak eta buruzagi zibilak bildu ziren Donostian. Bitartean,
beste Diputazio bat antolatu zen Arrasaten, Gerrarako Diputazioa, alegia. Deba arroan egokitu zen armada espainiarraren defentsa-lerroa, eta Bizkaiaren defentsan mugiarazitako indarren laguntza izan zuen.
Armada frantsesak beste taktika bat bideratu zuen eta euskal probintzien anexioa proposatu zuen metodo baketsuen bidez,
Foruak ezagututa, baina Basileako bakea izendatu zuten uztailean Espainiak eta Frantziak.
Basileako Bakearen ondoren, espainiar monarkiaren kanpo-politika Frantziaren interesen zerbitzuan egongo da eta, galdutako lurrak berreskuratzearen truke, Santo Domingo irlaren zati bat (Haiti) eman behar izan zion Frantziari.
Gerra garaian Bilbotik alde eginak ziren noble handiak eta Bilboko udaleko eta Jaurerriko Diputazioko buruzagiak. Kanpoko
armada frantsesaren beldur ziren, ez baitzuten haiekin hitzarmenik izenpetu nahi, eta Frantzian gertatu zena ikusirik,
herriaren beldur ziren, era berean. Bizkaian ere desegiten ari ziren gizarte eta ekonomia-egitura tradizionalak, eta herri xehea beste matxinada baten protagonista izateko prest egon zitekeen.
3.1.2. Napoleonen gerrak: Espainiako Independentzia Gerra (1808-1814)
Napoleonen helburuak
Napoleonen helburuak:
Frantziako enperadoreak Iberiar Penintsula osoa okupatzeko proiektu politiko-militarra zuen; honako helburuak zituen:
-
Erresuma Batuaren aurkako
itsas-blokeoa indartu, alde batetik.
-
Frantses inperioaren aldeko estatu batzuk sortzea, bestetik.
Trafalgar: Napoleonek kontinentea kontrolatzen zuen, baina itsasoan Erresuma Batua zen nagusi. Frantziak espainiar flota bidali zuen Erresuma Batuaren aurka eta Trafalgarren (1805) erabat suntsitua izan zen. Ondorioz, Ameriketako koloniak babesik gabe geratu ziren eta Espainiaren beherakada ekonomikoa ez zen gelditzerik izan.
Fontainebleauko Ituna (1807)
-
Frantzia eta Espainiako ordezkariek
Portugal banatzeko tratua egin zuten Erresuma Batuari ezarritako blokeoa onartzen ez zuelako.Espainiatik pasatzeko baimena eskatu zuten.
3 printzerrietan banatuko zuten eta horietatik bi Godoy ministroaren esku geratuko ziren.
-
Lisboarako bidea zabaldu zitzaien frantses gudarosteei.
Berehala okupatu zuten eta Juan de Braganzak, Portugalgo
printzeak, Brasilera egin zuen ihes.
-
Baina Napoleonek
penintsulako leku estrategikoak okupatzeari ekin zion, Espainian ere bai.
Taldeak: Horrek guztiak Espainiako monarkiaren inguruan zeuden bi taldeen arteko
tentsioa handiagotzea eragin zuen:
-
Erreformista-ilustratuak: Godoy-ren inguruko taldea.
-
Estamentu pribilegiatuen taldea: frantsesen aurkakoa eta
Fernando Printzearen inguruan bildua. Trafalgarreko hondamendiaren ondoren, Godoy Espainiako pertsonarik gorrotatuena bilakatu zen.
Aranjuezko altxamendua (1808)
-
Napoleonen armadaren presentziagatik haserre zegoen herria; oso egoera larrian
bizi zen, eskasian baitzeuden aldiro-aldiro oinarrizko produktuak.
-
Godoy eta Karlos IV.aren aurkako konspirazioa izan zen. Godoy Karlos IV.aren
balidoa zen (Lehen Ministroa). Matxinatuek bere jauregia hartu zuten, Fernando, erregearen seme zaharrenaren laguntzaz, baina beranduago arte ez zuten harrapatu.
-
Godoyk kargua utzi beharraz gainera, Karlos IV.ak ere uko egin beharra izan zion koroari bere seme Fernando printzearen esku uzteko eta egun gutxi batzuen buruan
Madrilen sartu zen Murat jeneral frantsesa bere gudarostearekin.
-
Ondoren
Napoleon bihurtu zen Gorteko talde desberdinen arteko epaile eta dei egin zien
Fernando VII.ari eta Karlos IV.ari (semea eta aita) bilera bat egiteko. Baiona-ra deitu zituen biak eta han, borbondarrek koroari uko egin ziezaioten lortu ondoren, bere anaia nagusiaren,
José I.a Bonaparteren esku utzi zuen Espainiako Koroa, dinastia berri bat ezartzeko xedean. Agerian ziren, beraz, Napoleonen planak.
-
Gertaera hauek eta frantses armadak herritarren artean egindako
sarraskiak (maiatzaren 2a Madril hirian) herri matxinada eta frantsesen aurkako bigarren gerra bat eragin zuten: Independentzia Gerra.
3.1.3. Madrilgo Altxamendua (1808ko maiatzaren 2a)
-
Madrilen
tropa frantsesak zeuden eta herritarrak ez zeuden gustura.
-
Erregea eta bere familia bahitu zituztelako zurrumurrua zabaldu zen
Madrilen.
-
Herritar ugari hurbildu zen jauregiko atera eta traizio-oihuak eta
gudaroste frantsesen aurreko gorroto-adierazpenak egin zituzten.
-
Errepresioa oso bortitza izan zen. Espainiar armadaren geldotasunaren aurrean Napoleonen armadak
sarraski bat egin zuen herritarren artean.
-
Gertaera hau
berehala ezagutu zen Espainiako beste aldeetan eta, gerora, Napoleonen armadaren okupazio militarraren
porrota eragingo zuen, herria oso kontra jarri baitzitzaion.
3.1.4. Frantsesen aurreko jarrerak okupazio garaian
-
Frantsestu edo frantsestuen taldea: Jose I.aren aldekoak.
-
Aristokrata eta intelektual ilustratuak ziren.
-
Baionako Konstituzioa nahi zuten.
-
Bai liberalak eta bai absolutistak kontra jarri zitzaizkien, frantziar inbasoreekin
kolaboratzen baitzuten.
-
Populazioaren gehiengoa, abertzaleak, frantsesen aurkakoa. Espainiako abertzale deituen artean
oso ideologia desberdineko jendea zegoen, absolutismoaren aldekoak eta liberal petoak, erreformismoaren jarraitzaileak ere tartean zeudelarik.
Cadizeko liberalak agintean zegoen hutsuneaz baliatu ziren erregimen liberala ezartzeko.
3.1.5.
Gerraren faseak eta matxinatuen arrazoiak
1808: Napoleonen planaren porrota eta herri-altxamendua.
1808-1812: frantsesen nagusigoa.
1812-1813: Frantsesen gainbehera.
-
Frantsesek arazoak dituzte:
-
Napoleonek, bere tropak kontzentratu nahian,
Valençay-ko ituna izenpetu zuen eta Fernando VII.ak Espainiako tronua berreskuratu zuen. Honen truke,
-
aliantza hispano-britainiarra hautsi egingo zen.
-
britainiar tropak penintsulatik irtengo ziren.
-
Jose Bonaparteren kolaboratzaileak ez ziren zigortuak izango.
Beraz,
Fernando VII.a, Desiratua, Penintsulara itzuliko zen .
3.1.6. Gerraren ondorioak
-
Ondorio demografikoak: Erabateko gerra izan zen hura, oso bortitza, penintsula osoan izan zuen eragina eta azken emaitza benetan lazgarria,
300.000 bat hildako eragin baitzituen. Bestetik, lehen erbesteratze masiboa eragin zuen:
frantsestuak zapalduak izan ziren eta herriak erabat baztertu zituen. Gerra amaituta,
alde egin behar izan zuten (Goya margolaria, kasu).
-
Ondorio ekonomikoak: herriak etengabe nozitu zituen; uztak, industria eta azpiegiturak...,
guztia suntsitu zen.
-
Gerra garaian, askotan bidelapurretari lotuta garatu zen
gerrillen sistema hura nekazaritza esparruetan finkatu egin zen eta XIX. mendean zehar
behin baino gehiagotan berpiztu zen.
-
Espainiako
koloniek independentzia lortzeko zuten gogoa piztu zuen. Amerikan Batzarren osaketak indar handia izan zuen eta askotan hauek kolonien emantzipazioa sustatu zuten.
-
Naziotasun sentimenduaren gorakada (gerra “nazionala” izan zen aldetik).
-
Espainian Napoleonen armadak izan zuen hondamendiak eta tropek pairatu zuten ahuleziak
zuzen-zuzeneko eragina izan zuten frantses inperioaren galbidean.
3.2. Independentzia
Gerra Euskal Herrian eta gizartearen zatiketa
Frantses okupazioaren ondorioz
areagotu egin zien euskal historian ohikoak izan diren nekazaritza giro eta hirien arteko desberdintasunak:
-
Sektore erreformistak (merkataritzako burgesia...), Napoleonen aldaketen aldekoak,
frantsestu egin ziren. Burges talde honek oso harreman ona izan zuen
Jose I.a Bonaparterekin.
-
Herri xumea, kleroak iraultzaile frantsesen aurka egiteko burua berotuta, frantsestu horien kontra altxatu zen.
-
Erdian,
agintari foralak, zer egin ez zekitela zebiltzan.
3.2.1. Baionako Abdikazioak eta Baionako Biltzarra (1808)
-
Fernando VII.ak eta Karlos IV.ak (aurrekoaren aitak) Napoleonen esku utzi zuten koroa. Napoleonek bere anaia
Jose izendatu zuen Espainiako errege eta handik gutxira “Baionako Konstituzioa” idazteari ekin zioten.
-
Urquijo bilbotarra izendatu zuten idazkari. Jose Bonaparte I.a errege berriarekin, Estatuko Idazkaritzako ministro eta monarkia berriaren bultzagile eraginkorrenetakoa izan zen Urquijo.
-
Batzarrak
izaera legegilea izan zuen, bertara bildutakoek Konstituzio berria idazteko asmoa agertu baitzuten.
-
Lurraldeetako ordezkariek fronte komuna prestatu zuten eta euskal lurraldeetan indarrean zegoen Konstituzio tradizional egokia mantentzea eskatu zuten, hau da, orain arte iraun duen
Foru erregimena.
-
Aldiz, Euskal Herriko
sektore erreformistak eta liberalak, hirietako merkatariak eta lurjabe handiak bereziki,
Napoleonen aldaketen aldekoak ziren.
-
1810ean Napoleonek Frantziako lurraldea hegoaldera zabaltzeko asmoa agertu zuen eta
Ebro ibaian egokituko zuen muga berria. Horrenbestez, Euskal Herri osoa Frantziako enperadorearen agintepean geratu zen.
Legez kanpo geratu ziren Diputazio eta Batzar Nagusi tradizionalak eta probintzietako kontseiluak sortu ziren.
3.3. Lurralde
berrantolaketa
Aurreko galderan esan bezala, 1810ean Napoleonek
Frantziako Inperioa hegoaldera zabaltzeko asmoa agertu zuen eta
Ebro ibaian egokituko zen muga berria.
Frantses Inperioan integratu arteko trantsizio garaian
gobernu militarrak ezarri ziren. Lau gobernu: Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta Bizkaia.
Batzar Nagusiak eta Diputazioak legez kanpo geratu ziren. Baina
gerra-giroa gero eta nabarmenagoa zen euskal lurraldeetan, batez ere Nafarroan, lurralde honetan
gerrilla ugari ari baitzen borrokan, eta erakunde frantsesak ezin izan ziren finkatu. Azkenean, 1813an,
Gasteiz eta San Martzialeko (Irun) batailetan garaituak izan ondoren,
frantsesek alde egin zuten. Frantses armadarekin batera, frantsestuak eta erreformazaleak atera ziren
galtzaile.
3.4. Cadizeko
Gorteak (1810-1814): 1812ko Konstituzioa
Izena: La Pepa, San Jose (martxoaren 19an) egunean aldarrikatu zelako.
Non: Cadizen, frantsesen tropen okupazioari alde egin nahian. Burges ugari bizi zen bertan eta, gerra garaian, populazioa gehiago hazi zen, ilustratu eta intelektual asko bertan errefuxiatu baitzen.
Noiz eta nork: Independentzia Gerra garaian, 1810eko irailean. Probintzia batzuk okupaziopean zeudenez ezin izan zuten ordezkaririk bidali eta Cadizen bizi ziren pertsonak hautatu zituzten (gehienak liberal erbesteratuak eta frantsesekin bat egitearen aurkakoak, baina estatuaren erreformaren aldekoak.
Absolutista eta liberalen arteko akordioa izan zen.
Garrantzia: Lehenengo iraultza burgesa izan zen Espainian (1808ko konstituzioa ez baitzen ezarri).
Asmoa: Monarkia borbondarra berrezarri nahi zuten, oinordetzazkoa, baina
Antzinako Erregimena ezereztatu eta 1812ko konstituzioa aldarrikatuz.
Botereak ez absolutua izan behar du eta banatua. Mugak jarri behar zaizkio. Estamentuzko gizartea deuseztatu eta
legearen aurrean guztien berdintasuna bermatu nahi dute.
Subiranotasuna: Orain arte, Lege Zaharrean boterea Jainkoarengandik zetorrela eta erregeak bakarrik erabili zezakeela ulertu da. Orain, Cadizeko Konstituzioan honako hau aldarrikatzen da: subiranotasuna
nazioarena da eta bere ordezkariek, Gorteetako diputatuek, dute legeak ezartzeko eskubidea.
Subiranotasun nazionalaren alde egin zuten, beraz, monarkia absolutista suntsitu nahian. Subiranotasuna
nazioan zetzan eta espainiar nazioa = bi hemisferioetako espainiarren batura zen.
Aginte banaketa: Lege Zaharreko funtzionamendu politikoaren beste funtsezko ezaugarrietako bat erregeak boterearen gain zuen kontrol osoa zen. 1812ko Konstituzioan, ordea, botereak banatu egiten dira:
-
Botere legegilea Gorteen eskuetan jarri zen eta erregeari legeak aldarrikatzeko pribilegioa eta beto eskubidea onartu zitzaizkion.
-
Botere betearazlea edo exekutiboa erregearen eskuetan dago erabat, askatasun osoz aukeratzen ditu ministroak, bera da armadaren buru, berak zuzentzen ditu nazioarteko harremanak, gerra deklaratu eta bakea sinatu. Baina badu muga: ezin ditu Gorteak desegin eta nazioa gobernatzeko 7 idazkari (ministro) izendatu behar ditu. Erregeak “erreinatu” egiten du, baina ez du “gobernatzen”.
-
Botere judiziala, azkenik, Justizia Auzitegien eskuetan dago.
Ordezkaritza sistema: Antzinako Gorteetan prokuradorearen ordezkaritza estamentala zen. 1812ko Konstituzioan, ordea, aukeraturiko diputatuek ez dituzte noblezia, eliza edo hiriak ordezkatzen,
nazio osoa baizik.
Bozkatzeko erak:
-
Lege Zaharraren alde zeudenak:
estamentu bat, boto bat.
-
Liberalek:
pertsona bat, boto bat. Hau izan zen onartu zena.
Gorteak
-
Ganbera bakarra.
-
Urtean behin bilduko dira, 3 hilabetez.
-
Erregea lehenengo bilerara etorriko da, baina beto eskubidea du.
Behintzat 3 sektore ezberdin nabarmen ditzakegu:
Izaera konfesionala: Erlijio askatasuna ez zen planteatu. Erlijio ofiziala = Katolizismoa.
Foru Sistema deuseztatu eta Batasun Administratibo zentralizatua ezarri nahi dute. Egia esan Konstituzioak
ez zituen foru-erregimenak aipatzen, ez zituen ez berresten ez indargabetzen ere, baina bere aplikazioak zentralizazio politiko eta administratiboa zekarren, herritar guztien betebehar eta eskubide-berdintasuna aldarrikatu baitzen. Konstituzio-testua aplikatu zuten denboraldi laburrean (1812-1814) foru-erregimenak
erabateko aldaketa izan zuen (baliogabe utzi ziren barneko aduanak, zuzeneko kontribuzioa ezarri zen...). Geroago, 1814an absolutismoa berrezarri zuen
Fernando VII.ak eta foru-legea ere bai. Ordutik aurrera eta 1839. urtera arte,
monarkia absolutuaren indarraldiari loturik egongo zen euskal lurraldeetako foru-legearen balioa. Arrazoi horregatik, 1839. urtera arte bat etorri ziren foruzaleak edo foru-legearen babesleak absolutismoarekin.
Ekonomia: Aduanak mugan kokatu nahi dituzte eta ez barnean.
Merkatu librea (ekoizteko, prezioak ezartzeko, garraiatzeko askatasuna...).
Estatua ez da ekonomian sartuko: “laissez faire, laissez passer“, lema.
Oinarrizko eskubideen aitorpena oso mugatua zen, baina baziren
hobekuntzak justizia mailan:
-
Lan askatasuna bermatu.
-
Elizaren desamortizazioa.
-
Berdintasuna epaiketaren aurrean, zergen aurrean…
-
Jaunaren eskubideak desagertu.
-
Armadan sartu ahal izateko ez dago noble izan beharrik.
-
Inkisizioa desagertu.
-
Tortura ilegalizatu.
-
Egoitza bortxatzea debekatu.
-
Zentsura kendu eta Prentsa askatasuna bermatu.
Indarrean egon zeneko epea:
-
1812-1814 (Fernando VII.a itzuli arte).
-
1820-1823 (Hirurteko Liberalean).
-
1836 (11 egun!) (Mª Kristinaren garaian, La Granjako altxamenduaren ondoren).
3.4.1. Konstituzioaren mugak
Cadizeko Konstituzioaren bidez sistema liberala ezarri behar izan bazen ere, gizartearen eta politikaren esparruetan izugarriko
kontraesanak zeuden. Izan ere, herritarren talde txiki batek soil-soilik babesten zituen printzipio liberal iraultzaileak,
herritarren gehiengoak monarkia tradizionala eta katolizismoa defendatzen baitzituen.
|