|
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño |
|
 
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Karlos Maria Isidro Borboikoa |
|
Karlos IV.aren semea eta Fernando VII.aren anaia. Errege izan balitz, Karlos V.aren izena hartuko zuen. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Karlos VII.a Borboikoa |
|
Bigarren karlistaldian garaile izan balitz izen hori hartuko zuen. Foruak orduntxe galdu ziren betirako. |
|
|
|
|
|
|
8.
Iraultza
eta Kontrairaultza (1814-1868)
8.1. Iraultza
Liberala eta Kontrairaultza Euskal Herrian
8.1.1. Euskaldunak
frantziarren inbasioaren aurrean
Euskal Herriko Historia Garaikidea 1808an hasi zen, frantziarren
inbasioarekin eta Cadizeko Gorteen bilkurarekin. Euskal
gizarteak inbasioari eman zion erantzunak jadanik gizarte plural
bat erakusten zuen. Frantsesei emandako erantzuna bikoitza izan
zen
-
Frantsestuak: Talde txikia, baina nahiko garrantzitsua zen, jende ilustratua, euskal herrietan negozio onak zituena. Ondo hartu zuten inbasore frantziarra egitura politiko eta ekonomiko berriak ekarri zituelako, eta eurak ados zeudelako egitura horiekin. Burgesia goraipatzen zuen Frantziako gizarte-egitura ere gustukoa zuten, baina soziologikoki talde hau ez zen Euskal gizartearen ordezkari.
-
Frantziarren aurkako taldea. Euskal altxamendua herrikoia izan zen. Zerk eragin zuen? Zer defendatzen zuten, bertako ezaugarriak ala nazionalitate espainiarren kontzientzia? Kontuan hartu behar da XIX. mendearen hasieran oso ahula zela nazio-kontzientzia, espainiarra nahiz euskalduna. Bere bizimoduak defendatzen zituelako altxatu zen herri xumea frantziarren aurka. Liberalismo burgesaren ideia berrien aurka zeuden, Euskal Herrian eragin handia zuen kleroak bultzaturik (Frantsesek sorturiko ordena berriak kalteak eragin zizkion hamarrenak kobratzen zituen elizari eta, ondorioz, honek frantsesen aurka jarriko zuen herria, batez ere klero erregularrak. Fraideek herri ideologizaziozko kanpainak egiten zituzten frantsesen aurka, desamortizazioaren beldur zirelako. Ez dugu ahaztu behar komentuek ondasun asko zituztela eta galtzeko arriskua ikusten zuten).
Arrazoi ekonomikoak ere baziren: Ordura arte, probintzietan eragina zuten politika fiskal berrietatik salbuetsirik zeuden. 1810.ean Napoleonek lau gobernu militar ezarri zituen Espainiako iparraldean, Jose I.a Bonaparteren boteretik kanpo eta gobernu hauek presio fiskala handitu zuten, jarduera militarrak finantzatzeko.
8.1.2. Cadizko
Gorteak EHn
Konstituzioa eta foruak: Cadizeko konstituzioak gizabanakoaren askatasunen eta berdintasunaren onarpena suposatu zuen.
NAZIO ESPAINIARRA, beraz, nazioaren kontzeptu arrazionalistatik ateratzen da, euren artean berdinak diren gizabanakoz osatua. Konstituzioa funtsezko legea bada, ez dira onartzen lehenagotik existitzen ziren eskubideak?
Bateraezinak ziren Foruak eta Konstituzioa? 1812ko diputatuak saiatu arren, ez zen bitarteko soluziorik aurkitu, eta ondorengo historiak berretsiko du bi printzipio horien arteko lotura oso zaila zela.
Cadizeko Konstituzio-aldi honek Fernando VII.a itzuli arte bakarrik iraun zuen. 1814ko maiatzean erregeak konstituzioa eta Cadizeko Gorteen lan legegilea ezabatu zituen. Foruak berretsi egingo ziren, Erregimen Zaharreko elementu bezala eta, zentzu honetan,
Erregimen Zaharraren porrota foruen krisia bilakatu zen Euskal Herrian.
Burgesia eta foruak: Burgesiak sistema berria sustatuko du, ERREGIMEN LIBERALA, batasun juridikoan, jabetza pribatuan, parlamentarismoan eta askatasun ekonomikoan oinarrituriko sistema, hain zuzen. Foruetan ezarritako sistema ekonomiko eta politikoa ez zetorren bat burgesiaren interes eta asmoekin: euskal burgesiak Espainiako merkatuarekin bat egitea eskatzen zuen (horretarako aduanak lekuz aldatu behar ziren); beste alde batetik, foruen araberako sistema politikoak nekazaritzako nobleziaren nagusigoa bermatzen zuen eta hirietako burgesia bazterturik geratzen zen.
8.2. Karlismoa
Euskal Herrian
8.2.1. Testuingurua
Aitzakia: Dinastia auzi baten aitzakian altxatu ziren absolutismoaren aldekoak eta horrenbestez hasi zen karlismoaren aldekoen (Don Karlos erregegaia buru) eta estatu liberalaren aldekoen (Mª Kristina erregina eta bere alaba
Isabel II.a buru) arteko gerra Espainian.
Arrazoiak: Karlismoa iraupen luzeko fenomenoa dugu eta, beraz, konplexua.
Karlismoez (pluralean) hitz egin beharko genuke. Gai honetan I. karlistadan (1833-1839) jarriko dugu arreta berezia. Beharrezkoa da gatazkan eragina duen
kausalitate anitza aztertzea eta hierarkia orokorki ulertu ahal izateko kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen eta taldeen motibazioak kontuan hartuz.
Europa: Bestalde, I. Gerra karlista Europako testuinguruan kokatu beharra dago. Karlisten eta liberalen (Isabeldarrak edo kristinatarrak ere deituak) arteko gerra ezin isola daiteke testuinguru horretatik, Europa ere liberalen eta Antzinako Erregimenaren aldekoen artean bananduta baitzegoen.
Errusia, Austria eta Prusiak (Vatikanoa eta Sardiniako Erresumarekin batera)
karlistei lagundu zieten. Erresuma Batua, Portugal eta
Frantziak, berriz, isabeldarrekin bat egin zuten.
-
Espainiar
legitimistek bilera bat egin zuten Coimbrako hirian (Portugal) 1833ko irailaren 9an. Bertan izan ziren migelistak, karlistak eta Frantziako legitimistak eta, elkarren arteko harremanak sendotzeko erabakia hartu ondoren, boterea armen bidez erdiesteko estrategia antolatzen hasi ziren. Nazioarteko giro honetan zendu zen errege espainiarra eta erresuma absolutista nagusiek, Austriak, Prusiak eta Errusiak, ez zituzten hasiera batean erreginaren eskubideak ezagutu.
-
Mª Kristinak ez zuen Europako estatu liberalekin aliantza bat sinatzea beste aukerarik izan, bere
gogokoa ez bazen ere. Akordioa Londresen izenpetu zen.
8.2.2.
Interpretazio historikoak
Arazo dinastikoa: Interpretazio tradizionala, egun nahiko bazterturik.
Foru-sistemaren defentsa: Historiografia nazionalistak bultzatu duena. Interpretazio honen sorburua Agosti Xaho zuberotarra litzateke “Voyage en Navarre pendant L´insurrection des basques” bere liburuan (eztabaida handia sortu duen liburua). Euskal komunitatea, Estatu zentralistaren aurka. Karlismoa, zentzu honetan, mugimendu aurrenazionalista gisa azaltzen da.
Interpretazio “dialektikoa”: Gaur egungo motibazioek gerra karlistak erabili dituzte eta, aldi berean, euren azalpenetan zientifikoak ez diren arrazoiak sartu. Historialari profesionalek ez dituzte gerra karlistak askatasun nazionaleko gerra bezala aurkezten. I. gerra karlista, mende hasieratik zetorren
Antzinako Erregimena eta liberalismo berriaren arteko gatazkaren goren puntua litzateke, hau da, Euskal Herrian gerra Karlista
baserri-munduaren [eta mundu honi loturik zegoen hirietako behe mailako klaseen (artisauen)]
eta burgesiaren arteko gerra izan zen. Bi ekonomia, mentalitate...,
bi mundu aurrez aurre.
8.2.3. Karlismoaren
faktore eragileak (kausalitate anitza)
Faktoreak
-
Arazo dinastikoa.
-
Erregimen zaharraren krisia.
-
Foru-erregimenaren krisia.
-
Ekonomia geraldia.
-
Nekazarien egoera (iraupeneko krisia).
-
Kleroaren eragina.
-
Burgesia eta nekazarien arteko aurkakotasuna (hiria/landa).
Erlazio konplexu batek lotzen zituen, beraz: ekonomia, erlijioa, foralismoa... Ohitura eta jarrera ekonomikoetan tradizionalak diren taldeak (karlistak) librekanbioaren aldeko liberalek (merkatu eta prezio libreak) eta desamortizazioek (herri-lurrak) mehatxaturik zeuden
-
Nekazariak benetan astindu zituen faktorea, liberalen balizko ateismoa edo Elizaren ondasunen desamortizazioa baino gehiago,
herri-lurren desagertzea izan zen. Esku Hilak edo
Manos Muertas: Espainian horrela deitzen zioten ezin sal zitekeen jabegoa zutenei. Jabegoari berari ere horrela deitzen zitzaion. Eliza, monasterio, noble eta herriak izaten ziren jabeak.
-
Dena den, ezin uka daiteke kleroaren eragina, hau da,
pulpituetatik egiten den agitazio politikoaren eragina (herriz herri 150en bat apaizek egindako agitazioa).
-
Hirietako sektore batzuek ere bat egin zuten karlismoarekin
(“Beltzak” dioenez, Gasteiz bezalako hirietatik atera zen
karlisten heren bat). Behe-mailako artisauak dira: zapatari,
zurgin, errementari..., hau da, oraindik mundu zaharrarekin
lotura handia dutenak.
8.2.4. Ideologia
karlistaren osagarriak
-
Integrismo erlijiosoa: Liberalismo laikoa eta “ateoaren” aurrean, katolizismoaren defentsa sutsua. Katolizismo sutsuak harmonia soziala, berrikuntza guztiekiko mesfidantza eta tradizioaren defentsa esan nahi zuen. I. Gerra karlistan funtsezko elementua da.
-
Erregimen Zaharreko egituren defentsa (absolutismoa, jaun-erregimena, herri lurrak...): Orokorrean karlistek
Antzinako Erregimenaren egitura eta baloreen alde egiten zutela esan liteke: Gorte tradizionalak, prentsa-zentsura, amortizazioak, Eliza noblezia ororen gainetik kokatzen zituen gizarte estamentala...
-
Foru-Erregimenaren defentsa (historialarien artean punturik eztabaidatuena): Polemika handiak sortu arren, era batera edo bestera, gehiago edo gutxiago, Foruen auzia denek aitortzen dute.
Karlisten kontrolpeko mapak foru-arazoaren errealitatea islatzen du
-
Euskal Herria (Foruak bizirik, baina liberalismoak mehatxatuta).
-
eta
bigarren gune bat (Aragoi, Katalunia, Valentzia), Foru-erakunde propioak izan dituzten lurraldeak, hain zuzen.
8.3. Lehen
Gerra Karlista (1833-1839)
8.3.1. Karlismoa
eta liberalismoaren oinarri sozialak
Karlismoa
-
Nor
-
Baserritar maizterrak (gero eta txiroagoak).
-
Bere jabetzak galtzeko arriskua ikusten duten baserritar
jabeak.
-
Artisau eta merkatari txikiak (Bilbon bereziki).
-
Eliz gizonak: hauek matxinada askoren buru izan ziren eta apaiz gerrillarien figura ohiko bihurtu zen XIX. mendean.
-
Euskal Herriko
noble txikiak, bere gizarte maila galtzeko beldur zirenak.
-
Non
-
Zergatik
-
Gizarte tradizionalaren defentsa egiten zuten.
Aldaketaren beldur ziren.
-
Galtzaile nagusiak nekazari txikiak izan ziren: herri-lurren saltzea, moneta-ekonomia, zerga-presioa...
-
Jauntxoak sistema liberal berrira ezin dira egokitu; bere eragin politikoa eta soziala galtzearen beldur dira...
-
Artisauen sektorea (artisautza mailako produkzioen krisia).
-
Kleroa desamortizazioaren beldur da; gainera, eragin soziala galtzeko arriskua ikusten du...
Liberalismoa
-
Nor
-
Batez ere,
burgesak, hirietako merkatari handiak.
-
Noble handi gehienak.
-
Herri lurrak erosi izanari esker
aberastu diren baserritarrak eta Nafarroako Erriberako
latifundistak.
-
Non
-
Zergatik
8.3.2. Faseak
1832an hainbat
altxamendu gertatu ziren. Bilbo inguruan gertatu ziren altxamendu horietako batzuk. Karlistak ondo antolatuta zeuden eta
klub bat zuten Bilbon; bertan konspirazioak antolatzen zituzten etengabean Bizkaiko indar armatuak kontrolpean edukitzearren. Gerraren bilakaeran ondoko
aldiak bereizten dira:
8.3.2.1. 1833ko urritik 1833ko abendura artekoa
-
1833ko
urriaren 3an erregea zendu zela jakin ostean, indarrez hartu zuen Diputazioa
Bilboko Guardias de Honor izeneko talde erregezaleak, Bizkaiko beste talde armatu batzuen laguntzarekin. Bilbo berehala izan zuten kontrolpean.
-
Azaroan jeneral liberala Bilbon sartu zen ia oztoporik gabe.
Karlista matxinatuak sakabanatu egin ziren eta, Etxarrin bildu ondoren,
Zumalakarregi izendatu zuten matxinatutako indarren buruzagi.
-
Abenduan errebolta kontrolpean zegoela zirudien. Euskal Herria militarren kontrolpean zegoen eta mendi-mutilen talde txiki batzuk han hemen zebiltzan barreiatuta. Ez ziren oso indartsuak, baina haziz joan ziren pixkanaka-pixkanaka.
8.3.2.2. 1833ko
abendutik 1835eko ekainerarte, hau da, Zumalakarregiren
heriotzara arte
-
Mª Kristinaren gobernuak bakea lortu nahi zuen kosta ahala kosta, kontserbadorea baitzen bera ere.
Irunberrin bildu zen karlistekin honako hauek ahoan: bakea, armen itzultzea eta foruak. Baina Zumalakarregi eta bere ofizial karlistek muzin egin zioten eskaintzari eta
Karlos ala hil erantzun zioten.
-
Mendi-mutilen taldeak
armada konbentzional bihurtu zituen, eta hiriak izan ezik, bere armada karlistaren menpean hartu zuen Euskal Herria.
Karlos erregenahia Euskal Herrira etorri zen atzerritik.
-
Atzerriko estatu absolutistak, beren aldetik,
erdibidean mantendu ziren, erreginaren eskubideak ezagutu gabe. Ahul izaki, Madrilgo gobernua behartuta zegoen nazioarteko hitzarmena liberalekin sinatzera. Erradikalismo liberalak muturreraino jo zuen.
-
Zumalakarregik Madrilgo hiriaren hartzea proposatu zuen, baina
Karlos erregenahia lehenik Bilbo konkistatzearen aldekoa zen.
Bilboko setioan, Begoñan zegoela, tiro batez zauritu zuten Zumalakarregi eta egun gutxiren buruan hil zen.
8.3.2.3. 1835etik
1837ko urrirarte: liberalek Konstituzioa jarri nahi dute.
-
Bitartean,
gobernu liberal moderatuak gerra lehenbailehen amaitzeko borondateari eusten zion, liberalen erradikaltasunak bere proiektu politikoa galaraziko ote zuen beldur. Baina
karlistek baldintzak jarri zituzten:
-
Gobernuak ez zezala foru-legea kentzeko saiorik egin.
-
Buruzagi karlistak erosi ahal izateko dirua, bake bide hori ziurtatzearren.
Bigarren eskari honentzako gobernuak ez zuen
eragozpenik; bai, ordea, lehen baldintzarako.
-
1836ko udan berriro
altxamendu erradikalak gertatu ziren Cadizko Konstituzioa berrezartzeko eta, azkenik, armadako erdi mailako kargu militarrak, sarjentuak, arrakastaz matxinatu ziren (La Granjako altxamendua) eta Mª Kristina erregina 1812ko Konstituzioa onartzera behartu zuten.
-
1837: Konstituzio berria aldarrikatu zen eta urte bereko irailean
Madrilgo atarian zen armada karlista. Hala eta guztiz ere,
ez zen erasotzeko agindua eman. Bitartean, Karlosekin elkartzeko asmoak izan bazituen ere, Mª Kristinak gobernu liberala bere kontrolpean edukitzea lortu zuen arian-arian.
-
Nazioartean ere karlismoaren porrot militarra onartzen hasi zen.
8.3.2.4. 1837tik
1839ko abuzturarte: Bergarako Besarkada
-
Madrilgo porrotaren ostean etsipena nagusitu zen karlisten artean eta beraien arteko
tirabirak nabarmendu ziren: Apostolikoentzat Karlos erregenahiaren dinastia-eskubideek lehentasuna zuten. Beste batzuentzat, akordio batera iristeko ordua zen.
-
Maroto jeneral karlista hautatu zuten buruzagi eta honek
bere aurka zeuden jeneral karlistak fusilatzeko agindua
eman zuen 1839ko otsailean. Gerrari amaiera emateko egin
zituen proposamenak 3 oinarri zituen
-
Marotoren aurka altxatu ziren Nafarroako zenbait batailoi karlista.
-
Liberalek ez zuten lehenengo baldintza onartu.
-
Maroto negoziazioak bertan behera uzteko prest zegoenean,
Bizkaia eta Gipuzkoako buruzagi militar karlistak bere proposamenaren alde agertu ziren: nahikoa iritzi zioten azken bi baldintzak betetzeari.
Horrela Bergarako Hitzarmena sinatu zen 1839an. Marotok ez zuen hartan parte hartu eta bertan izan ziren Bizkaia eta Gipuzkoako batailoi karlistak. Arabarrek, nafarrek eta gaztelauek ez zuten Bergarako Hitzarmena onartu, baina kontrolari eusteko gai ez zirenez, atzerrira jo zuten.
-
Armada biren bakea izan zen eta, arazo militarrez gain,
Foruen ezagutza gomendatuko zuela adierazi zuen
Esparterok lehen artikuluan. Trukean, erregina izateko eskubidea aitortzen zitzaion Isabel II.ari. Laguntza militarrik gabe,
Don Karlosek Espainiatik alde egin beharra izan zuen.
8.4. Euskal
Foruak bi gerra karlisten artean (1839-1872)
8.4.1. 1839ko
urriaren 25eko Legea
Garaia: Maria Kristina erreginaorde zen, I. Gerra karlista amaitu eta berehala aprobatu zen lege hau eta Espainiako liberal moderatuen eta euskal jauntxo moderatuen arteko paktu politikoa izan zela esan dezakegu.
Bergarako ituna sinatu zuten eta honen arabera
-
Marotok erregina izateko eskubidea aitortu zion Isabel II.ari eta, laguntza militarrik gabe geratu zenez, Don Karlos atzerrira alde egin zuen.
-
Esparterok, bere aldetik, foruak babesteko eta armada karlistako ofizialen mailari eusteko hitza eman zuen.
Interpretazio ezberdinak historiografian
-
Batzuentzat, foru-lege tradizionala deuseztatzeko legea izan zen, lege horren arabera azken erabakiak beste gune politikoetan, hau da, Madrilgo Gorteetan, hartuko zirelako; beraz, Konstituzioari men egiteak Foruak bere osotasunean berrezartzeko aukera galarazten zuen.
-
Beste batzuentzat, aldiz, legeak bermatu egiten zuen Foruen indarraldia, foru-legeari balioa ematez gainera, aukera ematen baitzitzaion estatuaren baitako instituzio politikoetan biltzeko, mugatua izan arren.
Garai hartako foruzale liberalek harrera ona egin zioten lege honi, Foruak berresteaz gainera, haien konstituzio-esparrua Isabel II.a erreginaren Koroa onartzera mugatzen baitzuten.
Legea: Foru-lege tradizionalaren konstituzionalizazioa ekarri zuen eta, zehazki, Espainiako konstituzio liberalaren esparruaren barnean egokitu zuen. Datu zeharo berria zen hori. Kontuan eduki behar da, gainera, 1837ko Konstituzio berria erabat zentralizatzailea zela, lege-xedapenetan bederen.
Foruak berretsi egin ziren, baina ez ziren lege berezi gisa onartu,
Monarkiaren konstituzio berriaren mende baizik.
Erakundeak: Diputazio tradizionalak aukeratu nahi ziren berriro eta, Foru Administrazioa egituratu, Konstituzioak legez agintzen zuen probintzia-administrazioa alde batera utzirik. Halatan,
bi diputazio-mota bereizi ziren ordutik aurrera:
Foru diputazioa eta Diputazioa Probintziala.
Nafarroan Diputazio Probintziala izango zen lurralde honi onartutako ahal politiko guztien jabea. Hortaz, deuseztatu egin zituzten erresuma zaharreko Gorteak eta beste instituzio politikoak. Jakina denez, Lege Zaharrekoak ziren Nafarroako Gorte tradizionalak, eta sistema liberalaren filosofiaren kontrakarrean zetozen erabat.
Erakunde hauek (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Nafarroako Diputazioa) gutxienez
ordezkari bina izendatu behar zituzten, Espainiako gobernuarekin batera
Foruen erredakzio berria prestatzeko.
Xedea: Aipatutako legean, alde batetik, foruak mantentzeko nahia agertu zen, baina, bestetik, batasun konstituzionalari kalterik egin gabe bete behar zen nahi hori. Hau da, Foru-erregimena errealitate instituzional berrira egokitu behar zen.
Onarpena: Bi lege aprobatu ziren
8.4.2. Nafarroan
Lege Paktatua izenekoa (Ley Paccionada) (1841-VIII-16)
Garaia: Espartero erregeorde zen garaian. Euskal Herriko foruzaleek ez
zuten fronte bateratua osatu eta, Nafarroaren negoziazio partikularrei
esker, egin zuten lege hau.
Liberal progresisten araberako aldaketak
izan ziren.
Nafarroa erresuma izatetik Espainiako probintzia izatera
igaro zen. Probintzia berezia, autonomia fiskalari eta administratiboari
eusten zielako
-
Aduanak lekuz aldatu ziren (gora).
-
Gazteek
soldadutza egin beharko zuten.
-
Lurraldeak urtero 300.000 errealeko
kupoa ordainduko zuen, autonomia osoa izango zuen zerga bilketan eta
diputazioaren esku egongo zen udaletako aurrekontuen gaineko kontrola.
Irabazleak: Lurjabeen eta merkatarien burgesia berriak etekin handiak
jaso zituen autonomia fiskalari esker, haren bidez bermatzen baitzen
Nafarroaren zor publikoaren ordainketa.
8.4.3. Euskal
Probintzietako Foruen erreforma (1841-X-29)
Garaia: Esparteroren erregeordetzaren garaian Euskal lurraldeetan ere ezarri zen legedi progresista.
Euskal probintzietako administrazioa eta legedia Estatuaren menpe jarri ziren. Estatuko legeak aplikatuko dira udal-antolamendu guztietan.
Aldaketak
-
Foru-baimena, Foru-Diputazioak eta Batzar Nagusiak kendu ziren.
-
Aduanak portu eta mugetara eraman ziren.
-
Egitura judiziala beste probintzien pareko bihurtu zen.
Ondorioa: Hori dela eta matxinada sortu zen euskal probintzietan. Parte hartu zutenak
Erantzuna: Esparterok gogor
zapaldu zuen altxamendua, Donostiako liberal burgesen laguntzarekin eta dekretu hau eman zuen, 1841eko urriko legea
-
Hiru probintziak Espainiako gainerako lurraldeen
maila berean zeuden, administrazioari, arlo juridikoari eta muga zergei zegokienez.
-
Foru pasea deuseztatu zen.
-
Muga zergak
mugara eraman zituzten.
-
Estatuaren legeak aplikatu ziren udal antolaketan.
-
Hala ere, lege hark
ez zituen erabat indargabetu foruak, oraindik ere ezaugarri militar eta zerga ezaugarri bereziak gorde baitzituzten euskal lurraldeek Estatu liberal berriaren barruan.
8.4.4. Foruak
bigarren karlistada aurretik
8.4.4.1. 1844
Liberal moderatuak gobernuan zeudela (Hamarkada Moderatua)
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foruen berrezarpen partziala egongo da. Foru-ahalmen batzuk berreskuratu ziren:
Batzar Nagusiak eta Foru-Diputazioak.
Ez, ordea, aduanak, sistema judiziala eta Foru-baimena.
8.4.4.2. 1845-1878
Epealdi honetan, hiru probintzietako sistema foralari dagokionez,
egoera arraro baten aurrean aurkituko gara. Gobernuak
inoiz betetzen ez zuen Foruak aldatzeko mehatxua egiten zuen bitartean,
erregimen foralak inoiz baino garapen handiagoa lortu zuen, batez ere Foru-Diputazioei bizkarreratutako ahalmenei zegokienez.
Era berean, garai honetan emango dira
industrializazio modernorako lehen urratsak eta burdina meategien ustiapen sistematikoa egingo da.
Iraungo duen gauza bakarra
Kontzertu Ekonomikoa izango da.
Nafarroan egoera ez da aldatuko eta 1841eko Lege Paktuaren bidez foru-esparru zabala gordeko du.
8.5. Bigarren
gerra karlista: 1872-1876
Izena: 1844 eta 1860. urteen artean borroka karlistak izan ziren, baina Espainiako zona batzuetan bakarrik. Zenbait autorek “altxamendu karlista” deitzen dio honi. Beste zenbaitek “II. Gerra karlista”. Horren arabera, orain ikasiko dugun hau
II. edo III. Gerra Karlista izan daiteke.
Borbondar Dinastiak: Karlisten dinastia eta Dinastia ofiziala

Jarrerak: Iraultza Loriatsuaren ondoren alderdi karlistaren gorakada bat gertatzen da; 1869 eta 1872ko hauteskundeetan parte hartu zuen alderdi honek eta erlijio eta foruen defentsak garaipen handiak eman zizkion Euskal Herrian. Garaiko karlismoa
bi joeratan banatuta zegoen
-
Bata
bide parlamentarioaren alde.
-
Bestea,
altxamendu armatuaren zaleago eta bide legalei muzin egitearen alde.
Azken hau nagusitzean, 1872tik 1876ra iraungo duen gerra zibilari hasiera emango zaio.
Non eta nola: Bigarren gerra karlistak Euskal Herria izan zuen eskenatoki eta karlistek okupatutako lurraldeetan benetako estatuaren enbrioi bat garatu zen, bere administrazio (oinarrizko erakundeak Diputazioak ziren eta subiranotasun-funtzio guztiak betetzen zituen), zerga, Agiri Ofiziala, etabarrekin. Lehen Karlistadan gertatu zen bezalaxe, nahiz eta nekazal guneak nagusiki karlistak izan, biztanle-gune garrantzitsuenak (hiriburuak) liberal mantendu ziren.
Garaipen militar ugari dituzten arren, karlistek Bilboren setioa utzi behar dute eta, aldi berean, Irun, Donostia, Iruñea eta Gasteiz blokeatzeak
porrot egin zuen.
Alfontso XII: 1872an hasi zen II. Gerra Karlista (liburu batzuetan III.a esaten diotena) eta 1874an hartu zuen tronua Alfontso XII.ak. Errege berriak bakea eskaini zien
Karlos VII.aren jarraitzaileei, eta barkamena eta foru erakundeen aurreko errespetua ere ziurtatu zien. Estatu osoan
bakea lehenbailehen ezartzea komeni zen, indar guztiak Kubako gerrara bideratu ahal izateko, baina
karlistek ez zuten onartu eta borrokan jarraitu zuten 1976. urte arte. Orduan, gerra karlisten
porrot militarrarekin amaitu zen eta Karlos VII.a izan nahi zuenak Frantziako muga igaro zuen.
Canovas del Castillok sustatu zuen ordutik aurrera euskal foruei buruzko eztabaida.
Karlisten gerran jarraitzeko arrazoia: Liberalek baliorik gabe utzi nahi zituzten foruak, mundu tradizionalaren aurka baitzeuden
Euskal liberalak: Egoera larri batean zeuden
-
Orain arte
karlisten aurka aritu dira borrokan eta, karlistek okupatutako lurretan, bere ondasunen espoliazioa eta jazarpen gogorrak jasan dituzte.
-
Baina,
Foru Legearekin eta Administrazioarekin jarraitu nahi
dute.
-
Gainera, liberal espainiarrek, Foruak kentzeaz gain, karlistek burututako altxamendua zela-eta prezio bat ordainarazi nahi die euskal herritar
guztiei.
Antonio Canovas del Castilloren jarrera:
-
Foruak kentzeak beste gerra bat ekar zezakeela bazekien, baina garrantzi handiagoa eman zion behingoz euskal lurraldeak beste lurrekin berdintzeari.
Zerga eta kinta sistemaren alorreko berdintasuna ezin zitekeen eztabaidatu. Hori onartuz gero, prest zegoen foruen aplikazioaz hitz egiteko.
-
1839ko urriaren 25eko legean oinarritu zen eta, bere ustez, hark zioenez Gobernuak, Diputazioei
entzun ondoren, bazuen euskal foruak aldatzeko ahalmena. Canovas-en iritziz, kontsulta haiek egiteak ez zuen Gobernuak Diputazioarekin akordio batera iritsi behar zuenik esan nahi, lehenik Diputazioei
entzun eta ondoren komenigarrien jotzen zuen erabakia hartzeko aukera zuela baizik.
Bukaera: Alfontso XII.ak Borbondarren monarkia errestauratu ondoren,
armada karlista desegin zen eta Karlos VII.a erregegaiak Frantziara itzuli behar izan zuen.
8.6. Foruen
ezabapena: 1876ko uztailaren 21eko Legea
Gerra amaiera: 1876an II. karlistaldia ez zen aurrekoak bezala bukatu. Karlistek
galdu egin zuten gerra hau.
Iritziak eta emaitza
-
Canovas: Lehen esan bezala, euskal probintziek dirutan eta gizonetan egin beharreko kontribuzioa negoziazio orotarik kanpo geratu behar zuen, baina prest zegoen kontribuzio hori gauzatzeko era desberdinez eztabaidatzeko. Haren ustez,
1839ko urriaren 25eko Legeak zioen bezala, Gorteek, Diputazioei
entzun ondoren, alda zezaketen hura.
-
Euskal diputazioek, aldiz, itun baten emaitza izan zela lege hura zioten eta, aldatzeko
ezinbestekoa zela gobernuaren eta diputazioen arteko akordio bat.
Parlamentuan eztabaidatu eta onartu egin zen gobernuaren proiektua. Haren arabera, diru eta gizon kontribuzioa egin beharko zuten
nahitaez euskal lurraldeek.
Legearen onarpena ez zen euskal liberalen gustukoa ere izan eta
bi jarrera azaldu ziren euskaldunen artean
-
Legea onartzen zutenak: eginak onartu eta, lurraldeei ahalik eta kalte txikiena eragin ziezaien, legearen aplikazioa gobernuarekin negoziatzea onartzen zutenak.
-
Legea onartzen ez zutenak: ez zeuden gobernuarekin lan egiteko prest.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioek legea onartzen ez zutenen alde jo zuten; legea bertan behera uzteko eskatu zuten eta uko egin zioten legearen aplikazioan laguntzeari.
Batzar Nagusiak: Auzi garrantzitsu haren aurrean, Foru Diputazioek
Gobernuaren baimena eskatu zuten Batzar Nagusiak ospatu ahal izateko. Baina
Canovas ez zegoen batzar hori onartzeko prest, aldez aurretik ziurtatzen ez bazioten
batzar horretan legea aplikatzeko moduak baizik ez zirela eztabaidatuko. Ezadostasun honek
galarazi egiten zuen Batzar Nagusiei kontsultatzeko aukera.
Gobernuaren erantzuna: Gobernu zentralak Bizkaiko Foru Diputazioaren fondoak interbenitu zituen Bizkaiko lurraldeak ordaintzen ez zizkion zergak kobratzeko, eta gazteei armadara joateko deia egitearen aurka zeuden
alkate batzuk espetxeratu zituen. Ondorioz, gero eta haserreago zeuden euskal probintziak.
Emaitza: Euskal Herriak bizi zuen egoera larriaren aurrean,
Arabako eta Gipuzkoako diputazioak Bizkaikoaren bidetik aldendu eta legea onartzeko prest
agertu ziren. Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu egin zuten gobernuarekin negoziatzea.
Hala ere akordiorik ez zen lortzen eta Canovasek deuseztatu egin zituen foru diputazioak. Horrenbestez utziko zuten
baliorik gabe Foru Administrazioa.
8.7.
Kontzertu ekonomikoa
Hasiera: Karlisten hondamenarekin gerra bukatu zenean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan oraindik indarrean zeuden foru-ahalmenen abolizioa (zergei eta armen zerbitzuari zegozkienak) etorri zen. Nahiz eta euskal liberalek protesta egin (karlisten porrota eta erregimen foralaren etorkizuna banatu nahi zuten), 1876ko uztailaren 21eko Legeak
fiskalitate propioa eta soldadutzatiko salbuespena ezabatu zituen. Hurrengo urtean, neurri hauen aurkako erresistentzia gainditzeko, gobernuak Batzar Nagusiak eta Foru-Diputazioak ezabatu zituen, horien ordez
Diputazio probintzialak ezarriz, hau da, hiru Lurralde Historikoak Espainiako Estatuko gainerako probintzia guztien erregimenaren menpe geratu ziren.
Espainiako Kontzertu Ekonomikoa izango da foru zaharretatik geratuko den gauza bakarra. (Termino hau 1878ko Errege Dekretuan azaldu zen).
Kupoa
-
Kontzertuaren arabera zehaztuko zen euskal diputazio bakoitzak Espainiako Finantza Ministerioari urtero eman beharko zion diru-kopurua (kupoa), kontuan harturik beti ere kontzertaturiko zergak.
-
Diputazioek komenigarritzat zituzten baliabideak erabiliko zituzten kupoa ordaintzeko.
Zeharkako zergen bidez biltzen zuten kupoaren atal garrantzitsu bat,
merkatarien eta industrialarien mesederako, horiexek baitziren kontzertua negoziatu zutenak eta Diputazio Probintziala kudeatzen ari zirenak.
Kontzertu ekonomikoaren etena: 1937an altxaturiko gudarosteek
baliorik gabe utzi zuten kontzertuaren erregimena Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeetan, gobernu errepublikarrari leial iraun zutelako, eta bere horretan utzi zuen Araba eta Nafarroakoa, altxatuen alde jokatu zutelako.
Gaur egun: Diktadorea hil ondoren, Demokrazia berrezarri zenean, gobernu espainiarrekin negoziatu eta
1980. urtean berreskuratu zen Kontzertu Ekonomikoaren formula. Horrenbestez, kontzertua, hasiera batean foru legearen kondarra zena,
eskubide historiko bihurtu zen.
|