Atzera

Historia Batxilergoa 2 Programazioa

Atari nagusia

 

Historia2

EkonomiaetaEnpresa2

Historia1

Psikologia1

Helbideak

Nire perfila

Argazkiak

Kaxondeoooooo 

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Atari nagusia

 

Historia2

EkonomiaetaEnpresa2

Historia1

Psikologia1

Helbideak

Nire perfila

Argazkiak

Kaxondeoooooo 

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

 

Cuadro de texto:

Espainia eta Euskal Herriko Historia Garaikidea

HELBURUA

  • Espainia eta Euskal Herriko Historia Garaikidean atal garrantzitsuak ezagutzea izango da lehenengo helburu, XIX. mendetik hasita munduan gertatu izan diren gertaerak eta prozesuak ezagutu, aztertu eta ulertzea.

  • Ikasteko teknika bat hartzea izango da helburu nagusienetakoa, eskemak egin eta erabili...

  • Garai honi dagokion iruzkina lantzea.

  • Andres Urdaneta ordiziarraren irudia lantzea; Historia Garaikidean kokatzen ez den arren, berak aurkitutako itzulbidaiaren ondorioak gaur egun arte luzatu direnez, gure herrian jaiotako pertsonaia hori ezagutzea eta munduan kokatzea.

Helburu orokorrak

  • Espainia eta Euskal Herri garaikidearen historiari dagozkion gertakari aipagarriak denboran eta espazioan behar bezala lekutuz azaldu eta aztertzea, historiaren prozesuan duten esanahia eta orainaldiarekiko ondorioak baloratuz.

  • Azkenaldiko historia itxuratzen duten ekonomia, demografia, gizarte, politika eta kulturari dagozkien prozesu nagusiak ulertu, ezaugarri adierazgarrienak antzemanez eta osagarri izan dituzten faktore anitzak aztertuz.

  • Historiografiak finkatutako oinarrizko kontzeptuak eta terminologia behar bezala erabiltzea eta arakatze eta laburbiltze lanak burutzea, informazioa aztertu eta iturburu eta historialarien zeregina baloratuz.

  • Gizarte arazoen aurrean, giza eskubideak eta bakea, ingurugiroaren babesa eta ezberdintasuna bere alderdi guztietan ukitzen dituzten horien aurrean batez ere, sentsibilitatea eta erantzukizunaren zentzua garatzea, jarrera demokratiko, tolerantziazko eta partaidetzazkoak hartuz.

  • Gizarteari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki sakontzea, informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesu gisa hartuz.


EDUKIAK

Kontzeptuzko edukiak

Aurrekariak (Aurten, Urdanetaren mendeurrena dela-eta, atal hau aldatu egingo dugu eta Andres Urdanetaren gaia emango dugu bere ordez).

Historiaurrea eta Antzinaroa

Erdi Aroa

Behe Erdi Aroa

Aro Berriaren hasiera

Aldi Barrokoa

1. Cadizko Gorteak eta 1812ko konstituzioa

2. Foruak eta Liberalismoa: Karlistadak eta foruak indargabetzeko prozesua (1833-1878)

3. Berrezarkuntzako sistema politikoa

4. Industrializazioa eta langileen mugimendua Euskal Herrian Berrezarkuntza garaian

5. Euskal nazionalismoa Berrezarkuntza garaian

6. Bigarren Errepublika: 1931ko konstituzioa eta erreformak

7. Autonomia Estatutua eta Gerra Zibila Euskal Herrian

8. Erregimen frankistaren oinarri ideologiko, politiko eta sozialak

9. Espainiako trantsizio politikoa. 1978ko konstituzioa (1975-1982)

10. Trantsizio politikoa Euskal Herrian: Autonomia Estatutua eta Lurralde Historikoen Legea

Prozedurazko edukiak

  • Mundu mailako arazo ekonomiko, sozial eta kulturalak aipatzea, eta horien kausa, eboluzio eta litezkeen ondorioei buruzko azalpenezko hipotesiak formulatzea.
  • Aldakuntza prozesuren batean eragina izan dezaketen faktoreak aztertzea, beren garrantzia baloratuz, eta maila guztiak barne hartuko dituen ikuspegi orokor batean batera bilduz.
  • Iraunaldi luze eta laburreko kausak eta gertakari historikoetan, gatazka eta prozesuetan esku hartzen duten norbere eta taldeko motibazioak antzeman eta elkar bereiztea.
  • Hainbat sistema ekonomiko, sozial, politiko eta kulturaletan antzekotasunak eta ezberdintasunak alderatu eta aztertzea eta sistema horiek irautearen edo aldatzearen arrazoiak azaltzea.

Jarrerazko edukiak

  • Lehen eta bigarren mailako iturburuak erabili eta interpretatzerakoan zehatza eta objektiboa izatea.
  • Baliabiderik ez duten herrialde, eskualde eta pertsonekiko enpatia eta elkartasuna erakustea, eta taldeen edo norbanakoen zapalkuntza eta ustiapena gaitzestea.
  • Injustizia eta desberdintasun egoerez jabetzea eta baztertutako sektoreekiko laguntzazko jarrera hartzea.
  • Gureak ez bezalako ideiak eta ohiturak dituzten pertsona, gizarte eta herrialdeekiko enpatiazko eta tolerantziazko jarrerak garatzea, aniztasuna eta desberdintasuna  aberastasun gisa baloratu eta ulertzea, eta gatazkei irtenbide emateko bide gisa tolerantzia eza eta gerra gaitzestea.
  • Giza eskubideak positiboki baloratu  eta sexua, arraza, nazionalitatea, erlijioa, sinesmena edo beste edozein zirkunstantzia sozial edo pertsonal dela eta, edozein bereizkeria aktiboki gaitzestea.


Funtzionamendua eta metodologia

  • Apunteez osatutako liburuxkarekin funtzionatuko dugu.

  • Ikasteko teknika bat eman nahi zaie ikasleei eta horregatik lanketa sistematizatu bat jarraituko da:

    • Datorren gaiaren aurrebaluazioa egingo da lehenengo.

    • Gaiaren aurretik irakasleak aurkezpen bat egingo du.

    • Irakasleak, apunteen hasieran, eskema bat txertatu du.

    • Irakaslea eskemaren zati bakoitza liburuan non kokatzen den joango da esaten eta, beti eskema jarraituz, galdera bakoitzaren xehetasun nagusiak zabalduko ditu.

    • Irakasleak, beti liburua jarraituz, zabaldu egingo ditu xehetasunak, gaira hurbildu eta liburuan kokatuz.

    • Irakasleak elkarrizketa sustatuko du, galderak egin, hainbat gauza komentatu… eta ikasleek arkatzez hartuko dituzte apunteak alboan edo post-it batean. Benetako mamia hartzea dugu helburu.

    • Galdera guztiak horrela landu eta gero, gaia bukatzen denean, irakasleak gai osoa errepasatzen du, ideia nagusiak bilduz.

    • 2. ebaluazioan eta, batez ere, 3.goan testu iruzkinak landuko ditugu. Gai multzo bat dugunean, denbora ezberdinak aztertu ditugunean egingo dugu hau; iruzkina landu eta errepaso gisa erabili nahi da hau.

  • Arlo teorikoa landu eta gero pelikularen bat landuko dugu (“landuesan dut!). Ondoren gaiari buruzko elkarrizketa egingo dugu berriro.

  • Honetaz gain, ikasle bakoitzak koadernoan hartuko du parte. Proiektu honetan, bakoitzak 2 lan egingo ditu gutxienez eta efemerideen gunean aipatutako hainbat kontzeptu landuko ditu. Euskarazko Wikipedian agertzen ez diren edo pattal samar dauden kontzeptuak izan behar dute. Hasiera batean, bakoitzak bere urtemuga landu dezakeela pentsatu dut. Irakaslearekin adostuko du zein lan izan daitezkeen. Bi lan horiek ondo badaude eta saio lektiboan izandako jarrera egokia bada, ikasleak kurtso bukaerako notari erantsiko zaion puntu bat lortuko ditu, azterketen batez bestekoek 9 puntu balioko dituelarik gehienez. Batez bestekoari erantsi ahal izateko, ezinbesteko baldintza da azterketek gaindituta izatea (4,5 edo gehiago den kasuetan, bereziki aztertuko da).

  • Ebaluazio bakoitzean planifikatutako gaiak sartuko dira azterketan. Galdera motzak  eta  luzeak osatuko dute; hauetan ikasleak gai bat garatzeko gaitasuna erakutsi beharko  du. Errazteko, azterketan eskemak erabili ahal izango ditu, nahi izanez gero, ildo horri jarraituz. Aurrez azterketa eredua emango zaio. Azterketan eskemak erabili ahal izango ditu. Urdanetaren gaiak puntu bat balioko du nota finalean eta 3 ebaluazioetan lortutako batezbestekoak, berriz, 8.

  • 2 eta 3. ebaluazioen azterketak bi pusketatan banatuko dira, bakoitzak 5 puntu balioko duelarik ebaluazio horretan. Hala ere, kontuan izan behar da azterketa BAKARRA dela eta, horregatik, errekuperatu behar izanez gero, dena batera egin beharko da.

  • Ebaluazioa ez badu gainditu, errekuperazioa egin beharko du. Hau ere ez badu gainditu, irakaslearekin adostutako beste aukera batzuk izan ditzake. 2 eta 3. ebaluazioetan, azterketa bitan banatuko da, baina bi erdi izango dira eta errekuperazioa bakarra. Urdanetaren gaia 4. ebaluazio bat bezala hartuko dugu eta dagokion errekuperazioa izango du.

  • Nota igotzeko: Kurtso bukaeran azterketa finala egin beharko dute.


DENBORALIZAZIOA

 1. ebaluazioa: 1-2-3-

2. ebaluazioa: 4-5-6-7

3. ebaluazioa: 8-9-10


Erabiliko diren BALIABIDEAK


EBALUAZIO irizpideak

  • 4 azterketa aurreikusten dira notarako eta dagozkien errekuperazioak.

  • Ebaluazio bakoitzean planifikatutako gaiak sartuko dira azterketan.

  • Lehen azterketa Andres Urdanetaren gaiari dagokio. Puntu bat balioko du azken notan.

  • Beste hiru azterketek, 3 ebaluazioei dagokie eta batez bestekoak 8 puntu balioko ditu azken notan. Falta den puntua lanen garapenetik datoz. Kurtsoan zehar eta norbanaka joango gara zehazten egin beharreko lanak.

  • Beraz, gai honen nota horrela osatuko da:

    • 1 puntu: Urdaneta

    • 8 puntu: 3 ebaluazioen batez bestekoa

    • 1 puntu: koadernorako derrigorrezko lana

  • Ebaluazio bakoitzean landutakoaren araberako galderak egingo zaizkio. Ebaluazioak ez dira lotuko eta bakoitzak bere nota eta materia mantenduko du Ez Ohiko frogara arte. Urdanetaren gaiarekin ere gauza bera egingo da.

  • Errekuperazioak: Azterketa hau egin aurretik ikasleak irakaslearekin bereziki landuko du eta, hainbat kasutan, azterketa adostu ere bai. Gainditu den ala ez adieraziko da soilik, beraz, 5 edo Gu dira aukera bakarrak. Norbaitek nota nahiko balu, finalera aurkeztu beharko luke. Ez Ohikora joaten den ikasleari ez zaio lanen kontabilizaziorik egingo eta azterketa gainditzea eskatuko zaio.

  • Berez, gai hau, etengabea omen da, baina kurtso osoko azterketa final bat ez litzateke ikasle askorentzat erraza izango. Ikasturte hauetan ikasleek oso lanpetuta ibiltzen direnez, nota nahi dutenei bakarrik jarriko zaie final hori.

  • Ebaluazio bakoitza zenbaki batez baloratuko da. kurtso bukaerako batez bestekoa egiteko, hiru zenbakien batez bestekoa egingo da eta 9 puntu izango da topea, Urdanetaren gaian ateratakoa batuz; zenbaki osoa ez balitz aterako, gorantz borobilduko litzateke. Finalaren bidez igo daiteke, soilik.

  • Irakasleak kasu bereziak aztertzeko ahalmena gordetzen du bere esku.


Bibliografia

  • Apunteak: Kurtsoan zehar.

  • Apunteak: Hautaprobetako azterketak

  • FERNÁNDEZ ALTUNA, J.J.. eta besteak, Euskal Herriko eta Espainiako Historia. Batxilergoa, 2. maila. Ibaizabal, Bilbo, 2004.

  • GARCÍA DE CORTÁZAR, J.M... eta besteak, Historia. Batxilergoa, 2. maila. Anaya Haritza, Madrid, 2001.

  • PREGO AXPE, A., Historia, Batxilergoa 2. Erein, Donostia, 2003.

Principal | Arriba | Historia Batxilergoa 2 Programazioa | Historia2- edukiak | Historia2-presentazioak | Historia2-testuak | Historia2- Entzutekoak | Historia2- Dokumentalak | Historia2-Helbideak | Historia2-bibliografia

Azken aktualizazioa: 09-09-07 18:15