|
Atzera
Atari nagusia
Historia2Espainia+EHkoa)
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2Espainia+EHkoa)
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2Espainia+EHkoa)
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2Espainia+EHkoa)
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño |
|
 
1.
gaia:
Psikologia deritzon
zientzia
-
Psikologiaren definizioa
-
Psikologiaren sorreraren historia laburra
-
Psikologia eskolak
-
Psikologiaren ikerketa alorrak
1.1.
Psikologiaren
definizioa
Antzina
Antzina
psikologia gaiak
Filosofiaren
inguruko
foroetan eztabaidatzen ziren, eta ospe handiko filosofo asko
horretan aritu ziren luzaroan: Platon, Aristoteles, Descartes…
Psikologia
zientifikoa
Psikologia
zientifikoa ezarri ondoren, garapen anitzak egin dira hainbat
eremutan eta hainbat teoriatatik abiaturik. Horien berri emango
dugu, laburbilduta, hurrengo lau ataletan:
a)
Ikaskuntza-teoriak.
b) Nortasun-teoriak,
psikoanalisia edo psikodinamika orientaziokoak, Sigmund
Freud-en
obra zabala abiapuntu izan zutenak.
c)
Formako psikologia (gestalt),
Alemaniaren eraginpeko esparruan.
d)
Adimen-gaitasunak eta
psikometriaren
inguruko teoriak.
Etimologia:
Grezierako
psykhé
(arima, adimena, espiritua) eta
logos
(zientzia, ezagutza) hitzen elkarketa da.
Definizioa:
Jokabideak eta
jokabideak baldintzatzen dituzten gogamen prozesuak aztertzen dituen
zientzia da.
Jokabidea:
Pertsonek
eta animaliek egiten
dituzten gauzen artean
behatu eta erregistratu ahal
den guztia da.
Gogamen
prozesuak: Ezagutza lortzeko erak:
pertzepzioa, oroimena, arrazoitzea,
problemak
ebaztea, amets egitea, desiratzea, itxarotea, iragartzea…
1.2.
Psikologiaren
sorreraren historia laburra
XIX.
mende
aurretik psikologia
filosofiaren alorra
zen.
XX
Psikologoak
metodo esperimentalak
eta
laborategiko ikerketak
erabiltzen hasi ziren,
psikologia
zientzia
autonomo bihurtuz.
Aitzindariak
W. Wundt
(1832-1920):
Medikuntza
ikasi zuen, gero fisiologia eta ondoren
Zurich eta Leipzig-en
irakasle
izan zen. Azken hiri honetan
Filosofiako katedra
lortu zuen. .
Psikologia
esperimentalaren sortzaile kontsidera
dezakegu,
1879an Psikologia esperimentaleko lehen laborategi ofiziala
sortu baitzuen.
Introspekzioa
proposatu zuen metodo gisa.
Estrukturalista
dela
esan ohi
da, kontzientziaren egitura edo estruktura aztertu zuelako.
Introspekzioaren bidez, kontzientziaren prozesuak osagaietan
banatzen direla uste zuen. Metodo horren arabera, norbera da
protagonista, norbera baita kontzientzia ahalik eta zehatzen
behatu behar duena.
W. James
Fisiologiako
irakasle, baina Biologia,
Psikologia eta Filosofia ere irakatsi zituen. Bere laborategia zabaldu
zuen Massachussets-en. Bere asmoa
faktore fisiologikoek
gogamen prozesuetan
duten eragina irakastea zen.
Wundt bere
aurka agertu
zen,
aurkezten zuen psikologia estua artifiziala eta inozoa zela
esanez.
James
psikologiaren
alde praktikoaz
arduratu zen eta, eguneroko bizitzara aplikatzeko korrontea sortu zuen.
Bere ustez, askoz ere interesgarriagoa da
gizakiak bere inguruan
moldatzeko erabili ohi dituen errekurtsoak aztertzea
gogamenaren egitura aztertzea baino. Psikologiaren helburua
kontzientziak eta beste gogamen prozesuek gizakiari esperientzietara
moldatzen nola laguntzen dioten ulertzea izan behar du eta, horregatik,
James-en lanaren ardatza gogamenak
nola funtzionatzen
duen aztertzea izan zen.
Horregatik berak sortutako eskolari
funtzionalismo
deritzo.
Orokorrean
Desadostasunak albo batera utzita, bai
estrukturalistentzat eta bai funtzionalistentzat psikologiaren helburua kontzientzia
aztertzea zen
Wundt-en
eskolan gogamenaren oinarrizko osagaiei,
egiturari,
ematen zitzaion garrantzi handiagoa.
James-en
eskolan
gogamenaren
funtzioak eta funtzio horien erabilgarritasun
biologikoa aztertzen ziren.
1.3. Psikologia-eskolak
1.3.1. Psikoanalisia
Sigmund Freud-ek
sortu zuen XIX. mendearen bukaeran. Teoria
inkontzientean
oinarritzen da. Haurtzaroan erreprimitutako esperientziak
inkontzientean gordetzen dira eta heldutasunean, gainditu ez badira,
nahaste
gisa azaltzen dira. Psikoanalisiaren helburua jokabidearen esanahi
inkontzientea
kontzientera ekartzea da, azal daitezkeen
arazoak konpondu
ahal izateko.
Freud-en irakasle izan zen
Breuer
mediku austriarraz hitz egin behar dugu, nahitaez. Breuer-ek,
hipnosiaz
baliaturik, histeria
sendatzeko lortu zituen emaitzen berri eman zion Freud-i eta hasierako
lanak elkarrekin egin zituzten.
Psikoanalisiak, kontrako amorratuak izan
bazituen ere, nahikoa arrakasta izan zuen garaiko psikologoen artean,
eta Freud-en jarraitzaileak
Psikoanalisiaren nazioarteko
elkartean
bildu ziren 1910ean.
Gero,
psikoanalisiaren barruan sartzen
diren zenbait
autorek
aldatu egin
zuten
Freud-ek inkontzienteari buruz zuen
ikuspegia.
Jung,
Szondi eta Lacan psikologoek beren teoria pertsonal berriak eratu
zituzten inkontzientearen egitura eta dinamikari dagokionez.
Psikoanalisia
berria,
psikologia dinamikoa da eta
emozioak, afektua eta irrikak ikertzeari ematen dio lehentasuna
eta ez, psikologia
estatikoak egiten duen bezala, sentipenak, pertzepzioak eta abar
ikertzeari.
1.3.2. Behaviorismoa
edo konduktismoa
Pavlov
Medikuntza
ikasi zuen eta 1833an bihotzeko nerbioen funtzioari buruzko tesia
aurkeztu zuen, doktoretza lortuz. Medikuntza
esperimentaleko institutu
berriko fisiologia laborategiko zuzendari izendatu zuten eta
Fisiologiako
irakasle ere izan zen. Urdail-glandulen lanari buruzko ikerketengatik
Medikuntzako Nobel
Saria eman zioten 1904an.
Baldintzazko
erreflexuaren aurkikuntza eta azterketa zor
zaio. Aurkikuntza honek eman zion hasierako bulkada mugimendu
behavioristari, hau da, ikaskuntzaren azterketa eta ikerketari (Pavlov-en
txakurra).
Watson
Bera izan zen
korronte honen sortzailea.
Abiapuntua 1913an Psikologia behaviorista baten ikuspuntutik
izeneko artikulua izan zen.
Behavioristen
ustez, psikologiak
objektiboa izan behar du eta, ondorioz,
animalien psikologian erabiltzen diren
metodoak eta printzipioak
aplikatu behar zaizkie gizakiei. Hori dela eta, behavioristek
laborategian
lan egiten dute eta praktikotasuna bilatzen dute.
Walden
esperientzia.
Usteak:
Psikologia
natur-zientzien
adar bat da. Animalien eta gizakien artean ez dago etenik,
jarraipena baizik.
Psikologiaren helburua
jokabidea aurreikustea eta
kontrolatzea da.
Kontzientzia
ez dago
zertan
aipatu beharrik.
Psikologiak
praktikoa
izan behar
du, bizitzan oinarritutakoa eta gizartearentzako onuragarria.
Thorndike
Watsonen
garaikide izan zen.
Animalien psikologia
ikertu zuen. Ezaguna da katuekin egin zuen esperimentua.
Katu goseti
bat
hartu eta kaxa itxi baten barruan sartu zuen, katuak kanpoan zegoen
janaria ikusteko moduan. Kaxa itxita egon arren, eragingailu bat ukitzea
aski zen atea irekitzeko.
Katua, hasieran,
ikaragarri mugitzen zen, baina mugimendu haiek alferrikakoak
ziren. Halako batean, ordea, atea irekitzeko eragingailua ukitu
zuen eta atea zabaldu egin zen.
Behin asmatu
ondoren, katuari gero eta gutxiago kostatzen zitzaion mugimendu
egokia egitea. Azkenean, alferreko
saiakerak
desagertu egin ziren eta katuak atea irekitzen ikasi zuen.
Ondorioz:
erantzun egokiak (ingurunera moldatzeko balio dutenak) indartuz doazen
bitartean, erantzun desegokiak (alferrikakoak) indargabetuz doaz,
desagertu arte. Beraz,
ariketa hutsak ez du ikasten
laguntzen; arrakasta duten ariketek bakarrik ahalbidetzen dute
ikaskuntza.
Skinner
Walden 2 esperientzia
1.3.3. Gestalt-a
Eskola
hau
Alemanian sortu zen XX. mendeko bigarren hamarkadan.
Bere
ustez, prozesu psikikoak
osotasun bateratuak
dira eta ez ekintza edo
osagai bakunen batura.
Gestalt-a
estrukturalismoari
kontrajartzen zaio.
1.3.4. Psikologia
humanista
Psikologia eskola hau XX. mendeko
berrogeita hamarreko hamarkadan sortu zen eta psikoanalisiaren eta
behaviorismoaren aurka agertzen da. Autore ezagunenak
Maslow
eta Rogers
dira.
Behaviorismoa
eta psikoanalisia kritikatzen
dituzte,
lehenengoa giza psikologiatik urruntzen delako eta
bigarrena
jokabide patologikoak baino ez dituelako aztertzen.
Nork
bere bokazioen eta nahien arabera
jokatuz gero, autorrealizazioa lor daiteke. Batzuetan,
ordea, ezinezkoa da, gizakiok gure benetako nahiak baztertzen
ditugulako, besteenak asetzeagatik (familia, eskola, gizartea). Gizakia,
beraz, ez da zoriontsua izango, berak nahi duena eta besteek
berarengandik espero dutena kontrajartzen diren bitartean. Helburua
pertsona
autorrealizatzera
iristea
da, bakoitzak bere
burua onartuz.
Psikologia humanistak kritika ugari jaso
zituen bere gaian, batez ere, zientifikotasun faltagatik. Hala ere,
ukaezina da humanistek arrakasta ugari lortu dituztela, gehienbat,
talde-dinamikak
erabiliz.
1.3.5. Psikologia
kognitiboa
Ezaugarriak
Gogamen
prozesuak dira
jokabideari gizaki zentzua
ematen diotenak; beraz, psikologiaren aztergaia
gogamen prozesuetara eta
prozesuon egiturara eta funtzionamendura
bideratu behar da.
Psikologiaren helburua gogamen
prozesuak
identifikatzea da, prozesuon artean
zein jokabiderekin dituzten
erlazioak aztertuz.
Gizakia
informazioaren prozesadore
aktiboa
da.
Gogamena osatzen duten egiturak
dinamikoak
eta moldagarriak
dira.
Balorazioa
Ikuspegi kognitiboek
eragin handia
dute gaur egun, baina
kritikak
ere jasotzen dituzte; zabalduena
emozioei eta sentimenduei
garrantzirik ez emateari buruzkoa da.
1.4.
Psikologiaren
ikerketa-alorrak
1.4.1. Psikologia
esperimentala
Metodo
esperimentalaren bitartez fenomeno psikikoak
eta organismoaren portaera ikertzen dituen
psikologia
da.
Filosofian
oinarritzen den psikologiaren kontrakoa da.
1.4.2. Psikofisiologia
Gizakiaren eta animalien
portaeraren oinarri
fisiologikoak aztertzen ditu. Adibidez,
jokabide oldarkorra gertatzen denean, arazoaren arrazoia bilatzeko,
zerebroan jarduera handiena duen unea aztertzen da. Psikofisiologoek
beste alorretako zientzialariekin harreman estuak izan ohi dituzte:
biologoekin, kimikariekin, etologoekin… eta, askotan, elkarrekin
lan-taldeak sortzen dituzte.
1.4.3. Garapenaren
psikologia
Gizakiaren
jokabideak jaiotzatik
heldutasunera arte izaten dituen
aldaketak
aztertzen ditu. Bizitzako garapen-fase bakoitzaren ezaugarri orokorrak
zehaztea du helburu.
1.4.4. Psikologia
klinikoa
Jokabidean eta emozioetan gertatzen
diren nahasteak
aztertu,
diagnostikoa eman
eta terapia
ezartzen du. Buruko nahasteak (psikosia, eskizofreniak, etab.) sendatzen
ahalegintzeaz gain, adimen-atzerapenak, drogomenpekotasunak, depresioak,
gizarteratze-arazoek, antsiak edo sexu arazoek sorrarazitako jokabide
arazoak ere aztertzen ditu.
Komenigarria da psikologo klinikoaren eta
psikiatraren artean dagoen
desberdintasuna
bereiztea. Psikiatra medikua da, buruko gaixoak sendatzen
espezializatuta dagoen medikua alegia, eta gaixoak sendatzeko,
medikuntzan oinarritutako azterketak eta metodoak erabili ohi ditu
(analisiak, eskanerrak, botikak, kirurgia…). Psikologo klinikoa, ordea,
terapeuta da eta jokabidean oinarritutako azterketak egin ondoren, terapia psikologikoak
erabili ohi ditu pazienteari jokabidea
aldatzen laguntzeko asmoz.
1.4.5.
Ikaskuntzaren
psikologia
Heziketarekin
zerikusia duten arazo psikologikoak aztertzen ditu. Askoren ustean,
profesional hauek ikasteko arazoak dituzten ikasleekin bakarrik lan
egiten dute, baina ikaskuntzaren psikologoen zeregin profesionala
beraien kargu dauden
ikasle guztiak
dira.
Eskola-psikologoek
irakasleekin lan egiten dute
eta heziketa-prozesuan sor daitezkeen arazoak konpontzen laguntzea dute
helburu.
1.4.6. Psikologia
soziala
Gizarte-taldeek eta komunikabideek gizakiaren
jokabidean duten
eragina aztertzea da bere helburua.
1.4.7. Psikologia
industriala
Industria eta
lanaren munduan
gizakien parte-hartzearen
gorabeherak aztertzen ditu.
Betebehar
nagusiak:
Pertsonala aukeratzea (testak eta
elkarrizketak erabili ohi ditu).
Bakoitzaren gaitasunen arabera lan-taldeak
eratzea.
Langile bakoitzari, dagozkion gaitasunen
eta prestakuntzen arabera, lanpostua egokitzea.
|