

|
|
|
|
|
|
|
|
Daltonismoa detektatzeko proba |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Nerbio Sistema Zentrala 2 |
|
|
|
|
|
|
|
|
2.
gaia:
Jokabidearen
oinarri biologikoak
-
Herentzia genetikoa eta jokabidea
-
Nerbio sistema
-
Sistema endokrinoa
-
Zerebroaren eragina ezagutzan eta jokabidean
-
Zerebroa aztertzeko metodoak
2.1.
Herentzia genetikoa eta jokabidea
Ezin
daiteke uka jokabideak oinarri biologikoak dituenik.
Gregor Mendel
Ile
kizkurra ala lisoa, begi beltzak edo urdinak, ezpain estuak edo zabalak
eta horrelako ezaugarrien transmisioa lehenbiziz aztertu zuen
fraide botanikari alemana
zen.
Berari zor
dizkiogu
Herentziaren Legeak.
Mendelek
ilarrekin
egin zuen lan, esperimentaziorako oso egokiak direlako. Hainbat aldiz
gurutzatu ondoren, ilar haien ezaugarriak
nola transmititzen diren
aurkitu zuen. Ezaugarri horiek faktore bikoitzen bitartez kontrolatuta
daudela erakutsi zuen. Faktore horiek
geneak
dute izena eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira.
Herentzia genetikoaren funtzionamendua
Herentzia
genetikoak nola funtzionatzen duen ulertzeko, jaio aurretik gertatzen
diren garai guztiak aztertu behar dira, espermatozoideak obulua
ernaltzen duenetik hasita, hau da, izaki berria eratzen denetik.
1. Informazio genetikoa gorputzeko zelula bakoitzaren
nukleoan
dago.
2. Nukleo horietan 23 bikotetan banatutako
46
kromosoma
daude. Obuluak eta espermak kromosoma pare bakoitzetik dagokien erdia
hartzen dute.
3. Horregatik, batzerakoan,
obulu ernalduak
23 kromosoma pare ditu; pare bakoitzean, kromosoma bat aitarena da eta
bestea amarena. Kromosoma bakoitza
ADN
(azido desoxirribonukleikoa) molekulez osatuta dago.
4. ADN molekulen zatiak
geneak
dira, herentziaren oinarrizko unitateak, hain zuzen ere.
Desberdintasunak
Gizakiok
ditugun geneen erdia amarena da eta beste erdia aitarena; hala ere,
orain arte ezin da jakin zein jasotzen diren amarengandik eta zein
aitarengandik. Gizaki bakoitzak
gene konposaketa desberdina eta bakarra du eta, beraz, bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu.
Gizaki
bakoitzak
hamar bilioi gene
ditu; beraz,
bikote batenak
nahasten baditugu,
ehun bilioi seme-alaba
desberdin sortzeko aukera zabaltzen zaigu.
10.000.000
×
10.000.000 = 100.000.000.000.000
Hutsak
Informazio
genetikoaren transmisioan,
hutsak
gerta daitezke geneak kopiatzerakoan. Ustekabeko aldaketok ezaugarri
fisiko desberdinak sortarazten dituzte seme-alabengan. Batzuetan,
anomalia genetiko horiek kromosoma kopuruari dagozkio. Ezagunenak
monosomiak
eta
trisomiak dira, eta azken horien artean ezagunena
Down sindromea
da. Sindrome horrek buru atzeratzea dakar eta, horrekin batera, itxura
fisiko berezia eta anomalia anatomikoak.
Kanpoko eragina
Gorputzetik
kanpoko eraginek ere aldaketa genetikoak eragin ditzakete. Adibidez,
1986an
Txernobilen
izandako istripu nuklearrak eta 1991n
Golkoko gerran
erabilitako arma esperimentalek aldaketa genetikoak eragin zituzten
bertako biztanleengan. Kanpoko eragin horiek jasan dituztenen
seme-alabak aldaketa larriekin jaio ohi dira gaur egun ere.
Gaixotasunak
Aspalditik
dakigu gaixotasun batzuk heredatu egiten direla. Adibidez,
daltonismoa,
hemofilia edota
miopia.
Horregatik medikuak, gaixoaren historia klinikoa egiterakoan, gurasoek
edo aitona-amonek jasandako gaixotasunei buruz galdetzen digu.
Jokabideak
Genetikan
lortutako aurrerapenei esker, zenbait jokabideren sustrai genetikoa
aurkitzea lortu da. Adibidez, azken ikerketek argi utzi dute
lotsak oinarri genetikoa duela. Badirudi,
depresiboa,
baikorra edo
bortitza
izateko joera genetikoa dela baita ere.
Herentzia ala ingurua?
1. Zenbait
ikerketaren emaitzen arabera, adimenaren eta genetikaren arteko erlazioa
froga daiteke. Elkarrekin hazitako bikien arteko adimen kozienteek
korrelazio handiagoa dute bikiak ez diren anaien artekoenak baino; eta
ahaidetasun gabeko bi pertsonaren artekoa baino askoz ere handiagoa.
Badirudi, ikerketon arabera,
herentziak inguruak baino eragin handiagoa
duela adimenean.
|
|
Adimen kozienteen arteko korrelazioa |
|
Elkarrekin hazitako bikien artean |
0,90 |
|
Bikiak ez diren anaien artean |
0,50 |
|
Ahaidetasunik gabeko bi pertsonen artean |
0,10 |
2. Baina bada
beste zenbait ikerketa
giroaren
eraginaren alde azaltzen dena.
|
|
Adimen kozienteen arteko korrelazioa |
|
Elkarrekin hazitako bikien artean |
0,90 |
|
Elkarrekin hazi ez diren bikien artean |
0,80 |
Beraz,
badirudi, adimena zehazteko orduan, herentziaz gain, beste zerbait ere
badagoela.
3. Adimenaren
garapenean faktore heredagarriek eragina izateak ez du esan nahi
giroaren eraginez aldatu ezin denik. Ingurutik jasotako
estimuluek garrantzi ukaezina dute gizakiongan,
batez ere ume garaian.
Gaur egun badakigu haurtzaroan estimulaziorik ez izateak adimenean zein
garapeneko beste edozein faktoretan kalteak eragin ditzakeela. Beraz,
pertsona baten adimena giroak eta inguruan dituen helduen adimenak
baldintzatzen dute.
4. Herentzia garrantzitsua da, baina ez da nahikoa gizakion ahalmenak
azaltzeko.
Norbaitek eduki dezake kirola egiteko heredatutako gaitasun nabarmena,
baina elikadura egokirik ez badu edo kirola egiten ez badu, ez du
gaitasun hori garatuko.
5. Gaur egun
frogatuta dago
haurdunaldiko gertaerek ere
eragina
izan dezaketela enbrioian. Enbrioien zelulek ezaugarri desberdinak
izaten dituzte giro desberdinetan. Drogek, gaixotasunek eta amaren
urduritasunak eragina izaten dute fetuan.
6.
Ezin ditugu
gure geneak aukeratu, ezin baititugu kontrolatu, baina giroaren kasuan
badago zereginik. Jaiotzean zerebroaren ondare biologikoa edozein izanda
ere,
inguru egoki batean haziz gero, zerebro horren ahalmen osoa garatzea lor
daiteke.
2.2.
Nerbio-sistema
Zer
da?
Zelula oso
espezializatu batzuen artean osatzen duten multzoa da. Funtzio
espezifiko batzuen arduradun da eta, horrela, gizabanakoaren bizia
mantentzen dute.
Funtzioak
Gure
nerbio sistemak betetzen dituen funtzioek bizitza ahalbidetzen digute.
Bi betebehar garrantzitsu ditu:
1.Gorputzaren
erabateko funtzionamenduaz jabetzea.
2.Inguruarekin
harremanetan
jartzea.
Besteak
beste, hurrengo
funtzioak
dira:
Informazioa eta zentzumenek kaptatu dituzten
estimuluak garraiatu.
Estimulu
horiei emandako
erantzunak organoetaraino bidali.
Organo
horien
funtzionamendu egokia zaindu:
bihotz taupadak, arnas erritmoa, digestioa…
Estimuluak interpretatu
eta
erantzunak elaboratu
(izaki biziduna zenbat eta eboluzionatuagoa izan, orduan eta
konplexuagoak).
Goi
mailako funtzioak ere burutu:
inteligentzia,
arrazonatu
eta
ikasteko gaitasuna, memoria, sentimenduak…
Osaketa
Bi motatako
zelulak:
Neuronak:
Bere lana
informazioa jaso eta gorputzeko beste leku batera eramatea
da.
Zelula glialak: Nerbio sistema sendotu eta babestu egiten dute:
Batzuek
neuronak
mielinaz
estaltzen
dituzte.
Beste
batzuek
hildako neuronak desagerrarazten
dituzte.
Beste
batzuk
neuronen euskarriak
dira.
Nerbio
sistema osoan 12 bilioi neurona daude eta beste horrenbeste zelula glial.
Banaketa
Oinarrian
bi sistematan banatzen da, eta sistema horietako bakoitzak bere funtzioa
du:
NSZ
(Nerbio Sistema Zentrala):
Buruko eta
bizkarrezurreko organoek osatzen dute. Organismotik kanpo edo barruan
gertatzen diren aldaketak jasotzen ditu eta erantzuna sortarazten du.
NSP
(Nerbio Sistema Periferikoa): Hau bi sistematan banatzen da:
Sistema Somatikoa:
Nerbioen
betebehar nagusia kanpoaldearekin harremanak izatea da.
Sistema Autonomoa:
Erraien
jarduera erregulatzen du eta, batez ere, hiru funtzio ditu:
Gorputzeko
muskuluen uzkurdura/erlaxazioa.
Barne
organoen estimulazioa/inhibizioa.
Sistema
endokrinoaren hormona jarioaren kontrola.
Neurona
Nerbio
Sistemako
zelula espezializatuak
neuronak
dira. Ezagutzen diren
zelula espezializatuenak
dira.
Beste funtzio batzuk burutzeko gaitasuna galdu dute
eta
ezin dira erditu, edo elikatu, edo defenditu…
Hori dela
eta, beste zelula batzuen ardura dira funtzio horiek guztiak;
zelula laguntzaileak
deritze
hauei.
Nerbio
sistemaren
oinarrizko unitate funtzionala
da.
Ez
dira birsortzen.
Jaiotzen
garenean neurona kopuru zehatz bat daukagu eta suntsitzen direnak
betiko
galtzen
dira.
Nerbio sistemaren kalte gehienak ezin dira sendatu!
Gizakiok
ezin konta ahala neurona
ditugu
(Autore batzuen ustez, zerebroan
15.000 milioi.
Beste
batzuen iritziz
100.000 milioi). Sare handietan kateatuta daude eta nerbio sistema osoan
zehar banatzen dira.
Neuronak eta gaixotasunak
Neurona bat
desagertzen denean, ez da sekula berreskuratuko. Ia-ia jaiotzen garen
unetik, neuronak galdu eta galdu ari gara. Adin batera iritsitakoan,
neuronak galtzeko prozesua bizkortu egiten da eta zahartzaroan asko
falta zaizkigu. Horregatik
agure
batzuk fakultate murriztuak dituzte, gehiago edo gutxiago,
zahartzaroko dementziara
iritsi arte. Egia esan, neurriren batean denok jasaten dugu prozesu hau.
Baina
badira beste degenerazio era batzuk ere, Nerbio Sistema Zentralaren
degenerazioak, batez ere. Bat-bateko eragina erakusten dute eta ondorio
larriak izaten dituzte memorian…
Alzheimerra
da hauetako kasu bat. Gaixotasun honek pixkanakako memoria galerak ditu
hasiera batean eta larritzen joaten da, bere gertukoak ezezagun bihurtu
arte. Ezin du bizitza normala egin, ezin jantzi, ez elikatu… Asko
flakatu ohi da eta pulmonia eta neumoniak ere izan ohi ditu. Gaixoa egun
osoan zaindu beharra dago. Ez dago garbi zein den gaixotasun honen
arrazoi konkretua, baina bada gen bat arriskua bizkortzen duena…
Hauetaz
gain, kanpoko sustantzien erruz, gaixotasunak har daitezke:
behi eroak, drogak…
Neuronen osaketa
Neuronaren
forma
konplexua da.
Luzapen
fin-finak dituzte,
dendritak (sarrera),
eta
luzapen lodiago bat,
axoia (irteera).
Funtzionamendua
Nerbio
bulkada
dendritetan hasten
da,
estimulu fisikoren batek edo beste neurona batzuen estimuluek eraginda.
Axoiak ondoko beste neurona batera igortzen du nerbio bulkada.
Beraz,
nerbio korrontea
dendritetatik sartzen da eta axoiatik irteten da.
Nerbio
bulkadak
norabide bakarra
du:
dendritetan hasten da eta, axoitik pasatuz, adar muturretaraino doa.
Nerbio
bulkadak
abiadura handia du;
batzuetan
100 m/segundoraino irits daiteke.
Tresna
bereziak erabiliz, nerbio bulkada hauek
detekta daitezke, korronte elektrikoak baitira.
Adibidea:
elektroentzefalograma.
Sinapsia
Nerbio
bulkada neuronaren axoi bukaerara iristean,
hurrengo neuronara salto egin behar
du, neuronak ez baitaude erantsita.
Tarte
txiki bat dago,
espazio
sinaptikoa.
Salto hau
neurotransmisoreen
lana
da.
Bada
zenbait
sustantzia
benetako neurotransmisoreen lana ordezka dezakeena eta
nerbio bulkada
faltsuak eragiten dituena:
droga
aluzinogenoak
(LSD, peiote…).
Beste
zenbait drogak Nerbio Sistema
atzerarazi
egiten du, edo blokeatu:
opiazeoak
(heroina…).
Beste
zenbait drogak Nerbio Sistema
kitzikatu
eta
aktibatu egiten du:
kokaina,
droga sintetikoak,
kafeina…
GOGORATU:
neuronak ez dira birsortzen.
Neurona bat galtzen denean,
betirako
galtzen da.
Ez
da sekula errekuperatuko.
2.2.1. Nerbio-sistema Zentrala
2.2.1.1. Entzefaloa
Garezurraren barruan dago.
4 zatitan banatzen da:
1. Garun enborra (bulbo raquídeo):
Zerebroa eta bizkarrezur-muinaren arteko lotunea da.
Oinarrizko funtzio askoren arduraduna da:
Ikusmena, entzumena, dastamena…
Zenbait nahigabeko jarduera
ere garun enborrak
kontrolatzen ditu:
laringearena, mingainarena, begiena, aurpegiko muskuluena,
lo-egoera…
2.Zerebeloa
Garezurraren
atzeko azpialdean dago.
Oreka, muskulu tonua eta borondatezko mugimenduen koordinazioa
kontrolatzen ditu.
Zerebeloan kalteren bat gertatuz gero, zutik egoteko eta
ibiltzeko arazoak agertzen dira.
3.
Zerebroa:
Nerbio sistemaren organorik handiena eta
garrantzitsuena.
Arteka
sakon batek
bi
hemisferiotan
banatzen du zerebroa.
Intxaurraren mamiaren itxurakoa da, zerebroaren azalera osoa
tolesduraz eta zimurrez beteta
baitago.
Kortex zerebrala
zerebroaren zatirik handiena da, bi milimetroko
lodiera du eta, jokabideari dagokionez, parterik garrantzitsuena da,
eragina
baitu kontzientzian, borondatean eta
prozesu psikologiko guztietan.
4.
Dientzefaloa:
Zerebroaren azpian, bi
hemisferioen artean.
Bizitza instintiboa
erregulatzen duten nerbio zentroak daude.
2.2.1.2. Bizkarrezur
muina
Zer
da?
Burutik irten eta bizkarrezurraren barrualde osoan zehar doan
nerbio-sorta da. Zilindro luze baten forma du eta
orno kanalean
sartuta dago. Zerebroaren azpian hasi eta ipurdi ingururaino iristen da.
Bizkarrezur-muinetik organoetara eta gorputzaren atal guztietara doazen
nerbioak ateratzen dira.
Funtzioak
1. Bizkarrezur-muinaren oinarrizko funtzioa
komunikazioa
da. Bitartekari lanak betetzen ditu. Alde batetik, zentzumenetatik
jasotako datuak integratu, koordinatu eta zerebrora igortzen ditu
eta, beste alde batetik,
zerebrotik mezuak hartu eta dagozkien gorputz-ataletara igortzen
ditu, batez ere, guruinetara eta muskuluetara.
Horregatik,
bizkarrezurrean zauriren bat eginez gero, zerebroaren eta muinaren
arteko komunikazioa moztu egiten da eta zerebroak ezin du zentzumenen
informaziorik jaso; horixe da, hain zuzen ere, paraplegikoei gertatzen
zaiena.
2. Horretaz gain, bizkarrezur muinak
zerebelotik beherako gorputzaren jarduera guztiak eta erreflexu sinpleak
kontrolatzen ditu.
Erreflexu horiek erreakzio finkoak dira eta nahigabe gertatzen dira,
automatikoki estimulu batzuei erantzunez. Adibidez, zerbait beroa
ukitzen dugunean, eskua kentzea erreflexu sinplea da. Horrelako
erreakzioetan kontzientziak ez du parte hartzen, aritzen diren neuronak
bizkarrezur-muinean baitaude eta, beraz, zerebroak ez dauka, zuzenean,
zerikusirik. Erortzean adibidez, gorputza babesten du, erreflexuek azkar
erreakzionatzeko aukera ematen digute eta eskuak jartzen ditugu.
2.2.2. Nerbio Sistema Periferikoa
Nerbio
sistema periferikoa nerbio-sistema zentralaren eta gorputzeko organo eta
egituren artean kokatzen da. Gorputz osoan zehar banatzen diren
zuntzez eta kordoiz
dago osatuta. Nerbio sistema periferikoak
nerbio sistema zentrala zentzumen errezeptoreekin, muskuluekin eta
guruinekin lotzen du.
Nerbio
sistema periferikoa bi azpi sistematan banatzen da: somatikoa eta
autonomoa.
2.2.2.1. Sistema
Somatikoa
Bere
lana
estimuluen mezuak igortzea
da, bai kanpotik nerbio sistema zentralera doazenak bai nerbio
sistema zentraletik muskuluetara doazenak.
Borondatezko eginkizunak eta mugimendua.
Adibidea: liburu bat hartzea nerbio sistema somatikoaren zuntz sorta
bati dagokio.
Nerbio
sentsitiboek (begikoak kasu honetan) gorputzetik zerebrora informazioa
igortzen dute eta liburua kontzientearen eremuan sartzen da.
Informazioa
prozesatu ondoren, nerbio motorrek zerebrotik muskuluetara igortzen dute
informazioa, eta horrela, liburura iristean, besoa luzatu egiten da eta
eskua zabaldu.
2.2.2.2.
Sistema autonomoa edo begetatiboa
Funtzioak: Bihotzaren, digestio aparatuaren eta giltzurrunen mugimendua
eta funtzionamendua kontrolatzen ditu.
Beste funtzio batzuetan ere badu eragina, besteak beste,
gorputzaren tenperaturaren erregulazioan, tentsio arterialean eta
izerdiaren jarioan. Fenomenook ez dute zerebroaren kontrol beharrik,
beraz
inkontzienteki
gertatzen dira. Horregatik deitzen zaio sistema honi
autonomoa.
Banaketa:
1. Sistema sinpatikoa
Anatomikoki, bizkarrezurraren bi aldeetan zehar doazen bi nerbio kateek
osatzen dute. Bere ibilbidean lodiune batzuk agertzen dira,
gongoil sinpatikoak,
alegia. Gongoil horietatik ateratzen dira erraietara doazen nerbio
adarrak.
2. Sistema parasinpatikoa
Entzefaloaren azpitik ateratzen diren nerbio adarrek osatzen dute.
Bi
sistemok, sinpatikoak eta parasinpatikoak, zenbait organo erregulatzen
dituzte.
Sinpatikoak organoak kitzikatu
egiten ditu eta
parasinpatikoak lasaitu.
Sistema
sinpatikoak jarduera fisikorako eta ekintzarako prestatzen du gorputza.
Aktibatzen denean, bihotz taupadak arintzen ditu, presio arteriala
gehitzen du eta glukosa eramaten du odolera. Parasinpatikoak, aktibatzen
denean, kontrakoa egiten du. Bihotz taupadak moteldu, presioa gutxitu…
2.3.
Sistema endokrinoa
Zer
da?
Jokabideak
zuzentzerakoan, Nerbio Sistema ez da bakarrik aritzen. Bai NS Zentralak
eta bai NS Periferikoak sistema endokrinoarekin batera egiten dute lan.
Sistema endokrinoa
hormonak deritzen substantzia batzuk jariatzen dituen guruin multzoa
da.
Funtzioa:
Hormonak
odolera
isurtzen dira zuzenean eta eragin zuzena dute zelulen jardueran.
Hormonek zerikusi handia dute gure bizitzaren alderdi askotan:
hazkuntzan, ugalketan, metabolismoan, aldartean… Sistema endokrinoa,
gorputzaren barruan oreka lortzeko eta mantentzeko, nerbio sistemarekin
batera aritzen da.
Hipofisia
Sistema
endokrinoa osatzen duten guruinen artean eragingarriena zerebroaren
azpian dagoen
hipofisia
da.
Hipofisiak
hormona ugari jariatzen ditu eta hormona horietako bakoitzak beste
hainbat guruinetan du eragina: giltzurrun gainekoetan, tiroidean eta
sexualetan beste batzuen artean.
Hipofisia
hipotalamoak
zuzentzen du.
Hipotalamoa:
odolaren kimika kontrolatzen du eta zerebro osoko ordenak jasotzen ditu,
berau baita
sistema
endokrinoaren eta nerbio sistemaren bitarteko jarduera koordinatzen
duena.
Adibidea:
Sistema endokrinoa eta nerbio sistema batera nola aritzen diren
azaltzeko, organismoak tentsioari aurre egiten dionean ematen duen
erantzuna da adibiderik onena. Larrialdi batean, nerbio sistema
sinpatikoak
gorputzaren
baliabideak
martxan jartzen ditu:
Odola bidaltzen du bihotzera, nerbio sistema
zentralera eta muskuluetara, horrela, pertsonak argi
pentsatuko du eta azkar erreakzionatzeko aukera
izango du.
Gainera, odola prestatzen du erraz koagula dadin eta
arnasa sakontzen du, odolak oxigeno gehiago har
dezan eta gorputzak erregai gehiago izan dezan.
Era berean, giltzurrun gaineko guruinei
adrenalina
eta
noradrenalina
jariatzeko ordena ematen die, esfortzua eskatzen
duten jokabideak egiteko gaitasuna emateko. Bi
hormona hauei zor diegu emozioetan izaten ditugun
sintoma fisikoak. Tentsio eta beldur egoeretan
adrenalina
askatzen da, gizakia mehatxatuta sentitzen denean,
izualdietan, irakasleak eskolan eginiko galderaren
aurrean, amesgaiztoetan eta antzeko egoeretan,
bihotz
erritmoa
arindu egiten da,
tentsio arteriala
igo,
digestioaren jarduera
jaitsi
eta
izerdia eta tonu muskularra areagotu.
2.4.
Zerebroaren eragina ezagutzan eta jokabidean
2.4.1.
Zerebroaren egitura eta funtzioak
Zer da?
Zerebroak
kilo bat inguruko intxaur mamiaren itxura du eta bizkarrezurraren goiko
aldean dago. Hainbat egitura berezi ditu, besteak beste:
sistema linbikoa
eta
kortex zerebrala
(garun azala).
Sistema linbikoa
Guruin
endokrinoen hormona jarioa kontrolatuz,
emozioetan eta motibazioetan eragiten du.
Sistema
linbikoaren egitura nagusia lehen aipatu dugun
hipotalamoa
da, eragina
baitu
gosean, egarrian, tenperaturan
eta
sexu jokabidean.
Esan dugun
bezala, gorputzaren
barne-orekaren
ardura
nagusia ere hipotalamoari dagokio. Adibidez, gorputzeko likidoen neurria
edo tenperatura nabarmen jaitsiko balira, hipotalamoa aldaketa horietan
ohartuko litzateke eta jokabidean eta fisiologian eragingo luke:
jokabidean egarria sentiaraziz, eta fisiologian, nerbio sistema
autonomoaren eta sistema endokrinoaren funtzionamendua arinduz.
2.4.2. Kortexa eta informazioaren prozesaketa
Zer da?
Zerebroaren
azalera osoan zehar zabaltzen da.
Zerebroak dauzkan neuronen hiru laurdenak kortexean daude.
Lehen esan bezala, itxura aldetik kortexa zimurrez eta tolesturaz beteta
dago, bi milimetroko lodiera du eta, jokabideari dagokionez, parterik
garrantzitsuena da,
eragina
baitu kontzientzian, borondatean eta
prozesu psikologiko guztietan.
Nolakoa da?
Tolestura
handi baten bidez, ia neurri berdina duten
bi
hemisferiotan
banatzen da.
Zerebroa
aztertzerakoan, neurologoek hemisferio bakoitza lau zatitan banatu ohi
dute: Lau zati horiek
lobuluak
dira:
Lobulu
frontalak
bekokian.
Lobulu
parietalak
buruaren goialdean.
Lobulu
okzipitalak
buruaren atzealdean.
Lobulu
tenporalak
belarrien gainean.
Orokorrean,
inguru motorra lobulu frontalen atzeko aldeari dagokio eta sentimenezkoa
lobulu parietalen aurreko aldeari. Erdiko arteka edo
Rolandoren arteka
deitzen den artekak frontaleko une motorra eta parietaleko une
sentsitiboa banatzen ditu.
Funtzioak:
Esan
genezake kortexak
3
funtzio
mota dituela:
1. Hartzailea,
sentsazioei dagokiena.
2. Motorra,
mugimenduari dagokiona.
3. Berez
psikikoak
diren funtzioak.
2.4.2.1.
Zentzumen-eremua eta zentzumenen funtzioak
1.Eremu
sentsitiboa
Rolandoren arteka inguratzen duen tolesdura luze batean zehar doa. Arteka estua eta zeharkakoa da, diadema
baten antzekoa.
2.
Zerebroaren
azalean zentzumenei dagozkien eremuen araberako
gorputzaren
mapa marraztuko bagenu, pertsona deformatu baten irudia
agertuko litzaiguke.
3. Azterketa
neurologikoei esker, badakigu kortexean
zentzumen
eremutik at,
zentzumenen mezuak jasotzen dituzten beste une batzuk ere badirela.
Adibidez, lobulu okzipitalek ikusmenaren informazioa jasotzen dute eta
lobulu tenporalek entzumenaren informazioa.
2.4.2.2. Mugimendu-eremua eta funtzio motorrak
Mugimenduaren eremua kortexean zentzumen eremuaren parean dago.
Proportzioa zentzumen eremuaren antzekoa da; eremu motorrean
atzamar lodiari
dagokion gunea beste atzamarrena baino handiagoa da, baina ez fisikoki
handiagoa delako, trebeagoa eta indartsuagoa delako baizik.
Aurpegiaren
gunea ere handiagoa da eremu motorrean zentzumen eremuan baino, batez
ere
ahoarena, hizkuntza hain garrantzitsua izanik, ahoarekin egin
behar diren mugimenduek zehaztasun handia eskatzen baitute.
2.4.2.3. Elkartze-eremuak eta funtzio psikikoak
Aurreko bi
eremuek, zentzumenezko informazioa jasotzen dutenek eta muskuluen
erreakzioak zuzentzen dituztenek, kortexaren
laurden bat
baino ez
dute betetzen.
Oraingoz
ezin daiteke esan zehatz mehaz zein diren beste
hiru laurdenen
eginkizunak, baina badakigu gizakiarentzat oso garrantzitsuak direla.
Esan genezake zerebroaren eremu horiek direla
gizaki bilakatzen gaituztenak,
bertan burutzen baititugu goi mailako jarduerak:
planifikatu, hitz egin, idatzi, gogoratu, baloratu…
Lobulu frontalak
dira gizakia gehien identifikatzen dutenak. Lobulu frontaleko zauri
batek gizakiaren nortasuna alda dezake.
Hainbat
gauza gogoratzeko arazoak izaten dituzten pertsonek, askotan,
lobulu tenporaletan
okerren bat izan ohi dute.
…
2.4.3.
Bi
zerebro ote?
Osotasuna:
Nahiz
eta gaitasun batzuk zerebroko gune jakin batzuetan dauden,
zerebroaren jarduerak osotasuna dakar, hau da, jarduera gehienetan
zerebro osoa
aritzen da eta ez bakarrik zati bat. Hori, gehienbat, goi mailako
eginkizunetan gertatzen da, hots: hitz egitean, ikastean,
maitasunean…
Zerebroa, giltzurrunak edo birikak bezala, organo bikoitza da.
Antzeko tamainako
bi hemisferio
ditu: Hemisferioen eta hemisferiook kontrolatzen dituzten
gorputzaren atalen arteko
komunikazioa,
bitxia badirudi ere,
gurutzatua
da. Hau da, eskumako hemisferioak gorputzaren ezkerreko aldea
kontrolatzen du, eta ezkerrekoak eskumako aldea. Horrela, eskumako
besoa mugitzen dugunean, ezkerreko aldeko hemisferioak bidalitako
aginduari erantzuten diogu. Gehienetan, hemisferioetako bat izaten
da nagusi. Horrela,
eskumatiak
direnengan, hau da, eskumako aldean indar eta zehaztasun handiago
dutenengan, ezkerreko hemisferioa gailentzen da eta
ezkertiengan,
ordea, eskumako hemisferioa.
Afasia
eta
zerebroaren hemisferioak
Hitz egiteko gaitasunaren nahastea
da.
Ezkerreko
hemisferioaren zaurien ondorioa da.
Hitz egiteko gaitasuna, zenbaki trebetasuna
eta
gogamen analitikoa
ezkerreko hemisferioak kontrolatzen ditu (%96an eskumatien artean,
eta %70ean ezkertien artean).
Eskuineko
hemisferioa zauritzen denean, berriz, hitz egiteko gaitasuna oso
gutxitan
nahasten da.
Trebetasun espazialak
eta
arteari eta
musikari
dagozkion jardueren alderdi batzuk eskumako hemisferioak menderatzen
ditu.
Hala ere,
hitz egiteko gaitasuna
ez
du
beti ezkerreko hemisferioak kontrolatzen.
Pertsona batzuen zerebroan
eskuinekoa
da hitz egiteko gaitasuna kontrolatzen duen hemisferioa
Beste
batzuen zerebroan hemisferio
biek
kontrolatzen dute gaitasun hori.
Gorputz kailutsua
Zer da?
Zerebroaren hemisferioak
gorputz kailutsua deritzon nerbio sorta baten bidez komunikatuta daude.
Etena:
Lotura hori eteten denean, gerta al daiteke organismo batek
banatutako bi zerebro izatea? Gorputz kailutsua faltatzean, ezin
daiteke bi hemisferioen arteko komunikaziorik lortu. Horretaz gain,
ikertzaileek frogatu dutenez:
Paziente horiek euren eskuineko aldean ikusten zituzten hitzak
ahoskatzeko gai ziren zeren hizkuntzaren eremuak dauzkan ezkerreko
hemisferioak prozesatzen baitzuen informazioa.
Baina
ez ziren gai euren ezkerreko aldean ikusten zituzten hitzak
ahoskatzeko.
Era
berean, eskuineko eskuarekin zerbait ezaguna ukitzen bazuten, zer
zen esateko gai ziren.
Baina
ezkerreko eskuarekin ukituz gero, ezin zuten esan zer zen.
Kasu
larrienetan, hemisferio batek bere alderdiko gorputz atal batzuk
ukatu egiten ditu. Adibidez, eskuineko eskuarekin eskuineko aldeko
bizarra moztuko luke, baina ezkerreko aldekoa, ordea, ez luke
moztuko.
Konponketak
Jakina da
belaunean zauri bat egin eta denbora gutxira, kaltea sendatzeko zelula
berriak haziko direla. Era berean, badakigu neuronekin ez dela gauza
bera gertatzen,
neuronak ez baitira birsortzen.
Hala eta guztiz ere, neurona batzuk suntsitzen badira, inguruko
neuronek,
konexio berriak eratuz, galdutako konexioak berreskura ditzakete.
Horixe da, hain zuzen, zerebroak erabiltzen duen bidea zahartzean
galtzen diren neuronek eragindako desoreka egokitzeko.
Gaur
egun,
bihotza, giltzurrunak, azala edo birikak
transplantatu
daitezke, baina gizakiaren zerebroaren ehuna transplantatzea,
momentuz, fikzioa baino ez da. Hala ere, animaliekin egin dituzten
esperimentuetan zauritutako ehuna kentzea eta berria ipintzea lortu
dute; beraz, denbora gutxi barru, gizakiekin ere lortuko dutela
dirudi.
Ikerketei esker, zerebroari buruz asko dakigula esan genezake, baina
dakiguna baino askoz ere gehiago da
ez dakiguna.
Oraindik ezin dezakegu esan nola eta zergatik nerbio bulkadak
poztasun sentimenduak, ideiak edota oroitzapenak eragin ditzakeen.
2.5.
Zerebroa aztertzeko metodoak
Azterketa klinikoak
Zerebroa
aztertzeko metodorik zaharrena
zaurien eta gaixoen ondorioak
aztertzea izan da. Metodo hori orain dela 5000 urte ere erabili zen,
baina metodo horren bidezko azterketen emaitzak azken mendeotara arte
ezin izan dira sistematikoki jaso. Horrela, adibidez, azterketa
klinikoei esker, zerebroaren alde batean jasandako zauriak gorputzaren
beste aldeko arazoak eragiten zituela jakin ahal izan dugu.
Manipulazioa, kirurgia
erabiliz adibidez.
Zerebroaren
manipulazioaren metodoa erabiliz, saguen zerebroaren
parte bat
zaurituz gero,
gosea gutxitu egiten zaiela jakitera iritsi dira. Era berean,
zerebroaren zatiak
elektrizitatearen
bidez estimula daitezke. Horretarako, animaliei edo pertsonei zerebroan
elektrodoak jarri ondoren, karga elektriko txikiak igortzen zaizkie.
Horrela, zientifikoek estimulazioaren ondorioak azter ditzakete
jokabideen bidez edo, pertsonen kasuan, sentitzen dutenari buruz
adierazitakoaren bidez.
EEG
Elektroentzefalografia.
Kirurgiarik gabeko metodo ugari dago eta hau da bat. Metodo horren
bidez, entzefalo azalean erregularki gertatzen diren
uhinak
neur ditzakete. Zelulen potentzial elektrikoa
paperean idatzita
geratzen da eta uhinen marrazkia lotzen da, horixe da, hain zuzen,
elektroentzefalograma. Metodo hau oso eraginkorra da
epilepsia, zerebroko tumoreak
eta beste antzeko gaixotasun neurologiko batzuk diagnostikatzeko.
OTA
Ordenadore bidezko Tomografia Axiala.
Zerebroaren
argazki sorta bat
da eta argazki horietan zerebroan egon daitezkeen zauriak argi eta garbi
azaltzen dira. OTAren bidez egindako miaketei esker, zerebroaren
anatomiaren irudi oso argiak lortzen dira.
ATT
Azterketa Tomografiko Transaxiala.
Zerebroaren eremuen jarduera azaltzen du, eremu bakoitzak erregai
kimikoa (glukosa)
nola erretzen duen
erakutsiz.
EMN
Erresonantzia Magnetiko Nuklearra.
Metodo honetan,
irratifrekuntziez
eta
eremu magnetikoez
aztertzen da zerebroa. EMN-aren bidez, zerebroaren ehun mota ororen
argazkiak
lortzen dira, ehun horien barne egiturak aztertzeko moduan. Batez ere,
garun enborreko tumoreak, zerebroko zauri txikiak eta bizkarrezur
muineko anomaliak diagnostikatzeko
erabili ohi da.
|