| Psikologia 3. gaia | ||
|
Historia2Espainia+EHkoa)
Historia2Espainia+EHkoa) |
3. gaia: Gogamen-prozesuak (I): Pertzepzioa 3.1. Sentsazioak eta Estimuluak Adibideak Zentzumen guztiak ondo dauzkan pertsonak argia ikusten du, soinuak entzuten eta usainak hartzen ditu; zerbait ukitzen duenean, beroaz, hotzaz, gogortasunaz edo leuntasunaz jabetzen da. Horiek guztiak sentsazioak dira. Sentsazioa
Estimulua
Adibidea
Psikofisika
Definizioa: Estimuluen neurriak aztertzen dituen psikologiaren alorra da. Atalasea: Psikofisikak kontzeptu hau erabili ohi du neurriok nolakoak diren adierazteko: Gutxieneko atalase absolutua: Hartzaileak sentsazioa jaso dezan estimuluak behar duen gutxieneko neurria adierazten du. Esate baterako, norbaiten eskuan paper orriak banan-banan ipintzen joaten bagara, pertsona horrek ez du lehenbiziko orriaren pisua sentituko. Baina orriak ipintzen jarraituz gero, pisua sentitzen hasiko den momentua iritsiko da. Pisua sentitzen hasten den momentu horixe da pisuaren sentsazioaren gutxieneko atalasea. Gehienezko atalase absolutua: Hartzaileak atzeman dezakeen estimuluaren gehienezko neurria adierazten du. Adibidez, gure belarria ez da gai maila zehatza batetik gorako (gehienezko atalasetik gorako) zaratarik entzuteko. Atalase bereizgarria: antzeko estimuluak bereizteko gai garen unea adierazten duen atalasea. 3.2. Pertzepzioaren definizioa
Adibidea
Zenbaitetan norbaiti edo zerbaiti begira gaude eta ez dugu ikusten. Ikusmen arazorik ez badugu ikusi beharko genuke; hala ere, irudi hura ez da gure zerebroan grabatu. Inoiz, pelikularen batean (Futuroscope), txirrista erraldoiaren eszena bat ikusi dugunean, barrena astindu digu eta zentzumenak gainditzen dituen pertzepzioaren alderdi bat bizi izan dugu. Definizioa: Informazioa zentzumenetatik jaso eta, informazio hori prozesatzean datza. Funtzionamendua Pertzepzioaren prozesuetan zerebroak informazioa jaso eta deskodetu egin behar du eta, ondoren, informazio horri esanahia eman behar dio, landu eta gorde ahal izateko. Nolakoa da? Selektiboa, eraikitzailea eta interpretatzailea da. 3.3. Pertzepzio-motak Pertzepzioa burutzeko, kanpoko objektu bat behar da, hautematen dugun objektua, alegia. Bestela, haluzinazioa dela esaten dugu. Hautematen ditugun objektuen arabera, hiru pertzepzio mota bereiz ditzakegu:
3.4. Pertzepzioaren osagarriak 3.4.1. Zentzumenen prozesua Informazioaz jabetzeko lehen fasea sentsazioa da eta edozein energia motak zentzumen organoren bat estimulatzen duenean gertatzen da. Gizakiok zentzumenen bitartez jasotzen dugu informazioa. Bost zentzumen dauzkagu kanpoko informazioa jasotzeko: ikusmena, dastamena, entzumena, usaimena eta ukimena. Baina badauzkagu organismo barruko informazioa jasotzen duten beste zentzumen batzuk ere mugimendua sentiarazten digutenak.
3.4.2. Prozesu sinbolikoa Pertzepzioak errealitateari egitura ematea dakar, hau da, zentzuek jasotzen duten informazioa interpretatu eta antolatzea. Eta prozesu horrek sinbolizatzea dakar berarekin, hautemandako gauza bakoitza kontzeptu jakin batekin lotzen baitugu.
3.4.3. Afektuzko prozesua Munduarekin dauzkagun harremanak ulertzeko, ezin dugu gure izaera ahaztu, ezta gauzekin dugun aurretiko esperientzia ere. Txakurra hautematea jarduera atsegina edo ezatsegina izan daiteke, txakurrekin lehenago izan ditugun esperientzien arabera. 3.5. Pertzepzioan eragina duten faktoreak 3.5.1. Estimuluen eta zentzumenen ezaugarriak (2)
3.6. Pertzepzioaren printzipioak eta legeak 3.6.1. Estimuluen lege bateratzaileak (4) 1. Hurbiltasunaren legea: Elkarrengandik hurbil dauden antzeko elementuak irudi bakarra osatuko balute bezala hautemateko joera. 2. Antzekotasunaren legea: Antzekoak diren objektuak talde berekoak izango balira bezala hautemateko joera. 3. Jarraitasunaren legea: Norabide berean doazen elementuak irudi bera osatuko balute bezala antzemateko joera. 4. Itxiduraren legea: Osatzeke dagoen irudia osoa balitz bezala hautemateko joera.
3.6.2. Irudi-hondoaren pertzepzioa Edozer hautematean, lehenik eta behin, eragiketa bat egin ohi dugu: irudia eta hondoa bereiztu, irudi hutsa hautemanez: Rubin-en kopa
3.6.3. Konstantzia Hautematen dugunaren osagai gutxi mantentzen dira bere horretan: gure posizioaren arabera, objektuen tamaina aldatu egiten da; perspektibaren arabera, forma aldatu egiten da… Zerebrora estimuluak iritsi ahala objektuen pertzepzioa aldatuko balitz, ezin izango genituzke gauzak ezagutu, etengabe aldatuko lirateke eta. Ezin izango genuke ikasi eta ez genuke oroimenik izango. Zaila litzateke horrela bizitzea.
3.6.4. Itxurazko mugimendua Geldirik dauden bi ikusmen estimulu edo gehiago abiadura jakin batean eta elkarren atzetik erakutsiz gero, mugimendu erreala balitz bezala hautemango ditugu (zinema). 3.7. Pertzepzioaren nahasteak Sasipertzepzioa egiazkoak ez diren gauzak edo errealitatean ez diren moduan hautematean datza. Garrantzitsuenak ondorengoak dira:
3.7.1. Haluzinazioak Objekturik gabeko pertzepzioa da, hau da, existitzen ez diren gauzak hautematea (ahotsak entzun, irudiak ikusi (ispilatzeak), usaindu…).
Arazo hau dutenek ez dituzte bereizten fikzioa eta errealitatea; ezin dituzte eragotzi eta euren bizitzaren parte garrantzitsu bihurtzen dira.
3.7.2. Haluzinosiak Aurrekoaren atzekoa da, baina nahaste hau duten pertsonak konturatu egiten dira hautematen dutena faltsua dela, ez dela erreala eta zerbait anormala gertatzen ari dela.
3.7.3. Ilusioak Patologia honetan hautemandako objektua badago, baina deformatuta hautematen da, distortsionatuta. Beraz ilusioak hautemate faltsuak dira. Ilusio geometrikoak: Ilusio anbiguoak: Irudi paradoxikoak: |
Azken aktualizazioa: 08-09-16 00:06