Psikologia 5. gaia
 

 

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

 

Cuadro de texto:

   Historia Batxilergoa 2. mailan

.
Haga doble clic para agregar fotografías

Principal | Psikologia 1. gaia | Psikologia 2. gaia | Psikologia 3. gaia | Psikologia 4. gaia | Psikologia 5. gaia | Psikologia 6. gaia | Psikologia 7. gaia

5. gaia: Motiboak eta emozioak

  1. Zerk motibatzen gaitu?

  2. Emozioa, sentimendua ala pasioa?

  3. Giza agresibitatea

  4. Frustrazioa


5.1. Zerk motibatzen gaitu? (Beharra, Motibazioa (2), Bulkada)

Beharra: Urritasun fisikoa edo psikologikoa adierazten du. Autore batzuentzat, motibazioa eta beharra sinonimoak dira. 

Motibazioa

Behar batek eragiten duen eta behar hori asetzera bultzatzen gaituen indarra.

Motibazio guztiek 2 osagai dituzte: irrika edo oinarrizko energia eta lortu nahi den helburua. Motiboak, beraz, beharretan oinarritzen dira eta, horregatik, askotan, nahastu egiten dira, batari eta besteari esanahi bera emanez.  

Bulkada: Oinarrizko behar fisiologiko batzuei dagokie, esate baterako goseari. Instintuak jaiotzatiko bulkadak dira.

 

5.1.1.           Motibazioen sailkapena (Motibazio fisiologikoak eta Motibazio sozialak, Maslow (4), Adibidea, Motibazioak ase gabe)

Motibazio fisiologikoak eta Motibazio sozialak: Zenbait motibazio mundu guztiak ditu: gosea, egarria, logura… Beste motibo batzuk, ordea, nahiz eta fisiologikoak izan, salbuespenak onartzen dituzte edo kultura batzuei  baino ez dagozkie.

Motibazio fisiologikoak:

Organismoaren behar fisiologikoetan sortzen dira. Jaiotzatik ditugu, adibidez, egarria, gosea, behar sexuala, eta organismoaren homeostasia edo oreka helburutzat duten beste hainbat: xurgatzea, minari ihes egitea, lo egitea, arnasa hartzea…

Motibazio sozialak: Gizarteratze prozesuan norbereganatzen dira eta ezberdinak dira pertsonen, ezaugarrien eta kulturaren arabera. Gure kulturan, esate baterako, helburutzat arrakasta lortzea duten zenbait motibo daude, adibidez: dirua, ospea, giza harremanak, komunikazioa, etab. Motibo horietako batzuek lotura zuzena dute behar fisiologikoekin, baina beste batzuek ez. Diruak, adibidez, ez du fisiologiarekin loturarik. Irabazten den diruarekin janaria eros daiteke, motibo fisiologikoa den gosea asetzeko, baina horrek, gehienetan, ez du zerikusirik “dirua lortzea” deritzon motibo sozialarekin. 

Maslow (1920)

Psikologia humanistaren ordezkari garrantzitsuena da.

Haren ustez, motibazioen alderdi garrantzitsuena integratuak eta hierarkikoak direla da. Hau da, motibazioek elkarren arteko lotura handia dute. Behar batzuk goi-mailakoak dira eta ezin dira ase azpiko beharrak asetzen ez diren bitartean.

Adibidez, segurtasun beharra asez gero, kidetasun eta afektu beharra sortzen da.

Gorengo beharra gizakiari asetasun edo osotasun sentimendua ematen dion autorrealizazioa da.  

Adibidea

Kongon, emakumea baloratzeko, zenbat seme-alaba dituen hartzen da kontuan. Kongoko neskek, beraz, ume asko izan nahi dituzte, besteengandik nabarmentzeko.

Baina zer gertatzen da Kongoko neska bat Europara ikastera eta bizitzera etortzen denean? Europan, dagoeneko, ez da seme-alaba kopuruaz arduratzen, baina hemen ere jendeak balora dezan nahi du. Nola lortuko du? Bere ikasketetan lehena izaten saiatuz.

Motibazioa berdina da, baina helburua ezberdina: inguru berri batean baloratua izatea.  

Motibazioak ase gabe: Motibazioen arteko gatazka oso latza bada, desoreka sakonak gerta daitezke eta motibazioak asetzen ez dituen pertsona jokabide arriskutsuak burutzera bultzatuta egon daiteke; adibidez, drogak hartzera… 

 

5.1.2.           Motibazioaren teoriak (Konduk, Psikoan, Homeostasia, Tª Kognitiboak, Humanistak, Ondorioa, Motibazio konplexuak (3))

Zein da motibazioaren jatorria? Psikologoek ikuspuntu ezberdinetatik eman diote erantzuna galdera honi:

Konduktismoa: Erantzuna eragiten duten estimuluak behar dira. Motibazioa estimuluaren eta erantzunaren arteko loturak azal dezake. 

Psikoanalisia: Giza jokabidea motibatzen dutenak bulkada inkontzienteak dira (sexualak eta oldarkorrak). 

Homeostasia: Organismoa hutsuneren bat edo beharren bat asetzeko motibatzen da. Motibazioa, beraz, oreka osoa bilatzea izango litzateke. 

Teoria kognitiboak: Osagai motibatzaileen artean ezagutzaren balioa nabarmentzen dute. 

Humanistak: Motibazioa autorrealizazioa lortzean datza. Maslow izan zen ikuspuntu horren defendatzaile nagusia. 

Ondorioa: Orokorrean, esan genezake motibazio guztiek molde soziala dutela. Gizartearen eta ikasitakoaren eraginez, motibazio fisiologikoak ere aldatu egiten dira. 

Motibazio konplexuak: Ondorengo mekanismo hauen eraginez, motibazio sinpleak konplexu bihurtzen dira:

a. Estimulu bat beste batekin elkartzean: Lagunarteko afari batek ez du bakarrik gosearen motibazioa asetzen; bertako giroak, lagunekin hitz egiteak, ongi pasatzeak ere badute eragina.

b.Estimulu batek beste bati eragiten dio: Hasieran bitarteko zena helburu bihurtzen da. Dirua irabaztea izan daiteke horren adibide argiena.

c. Motibazioaren zehar aldaketa: Freud-en ustez, segurtasun beharrak agresibitatea sor dezake. Ama baten semearekiko gehiegizko maitasunak gorrotoa ezkuta dezake.

 

5.1.3.           Motibazio sexuala

Batzuen iritziz, motibazio hori ez da homeostatikoa. Sexualitatea asetzea ez da beharrezkoa gizabanako konkretuaren bizitzarako, baina bai espezieak irauteko. Bizi daiteke jarduera sexualik gabe.

Gizakiaren sexu bulkada berezkoa da, baina behar hori asetzeko erabiltzen diren bideak ez dira berezkoak. Gizarte bakoitzak, legeen bitartez, konbentzimenduz, konbentzionalismoz… erregulatzen du non, nola, norekin eta noiz goza dezakeen pertsona batek bere sexualitateaz.

Ez da batere erraza motibazio sexuala aztertzea, behar sexualean kanpo estimuluak eta beste hainbat faktorek eragin handia baitute.

 

5.1.4.           Pertsonen arteko harremanetarako motibazioa (Harremanen beharra, 3 aspektu, Norabide bertikala eta horizontala)

Harremanen beharra: Motibazio sozialen artean, ume umetatik ikusten da harremanen beharra eta bizitza osoan zehar irauten du. Pertsonak taldekoiak gara eta denbora asko egiten dugu besteekin harremanetan. Harreman horiek era askotako beharrak asetzen dituzte, baina, batzuetan, antsia ere sortaraz dezakete. 

3 aspektu

Rol bat betetzeko jarrera:  Gizataldean, pertsona bakoitzak bere betebeharra dauka. Rol batzuk egoerek eragindakoak edo inposatuak dira eta beste batzuk nahita eskuratzen dira. Bakoitzak, aldi berean, hainbat rol joka ditzake. Honela, pertsona bera ama, alaba, laguna, auzokoa, etab. izan daiteke batera eta rol horietako bakoitzean ezberdin jardungo du, nahiz eta bere nortasuna bera den.

Antolatze soziometrikoak: Nola onartzen dugun eta nola onartzen gaituzten: gizarterakoitasuna, adeitasuna, besteekiko mendekotasuna edo askatasuna.

Antolatze adierazkorrak: Besteen aurrean hartzen dugun jarrera: lehiatsua, oldarkorra, asertiboa, pedantea… 

Norabide bertikala eta horizontala

Besteekin harremanetan jartzeko dugun behar hori norabide bertikalean gertatzeaz gain, hau da, ikaslea/irakaslea, gurasoak/seme-alabak, etab., norabide horizontalean ere gertatu ohi da, adibidez, oso garrantzitsua den adiskidetasunean. Guztiok ditugu lagunak eta, normalean, lagunak aukeratzeko orduan, antzekotasunetan oinarritzen gara: hurbiltasun fisikoa, kontaktuen maiztasuna, elkarlanak, etab. 


5.2.  Emozioa, sentimendua ala pasioa (Lehen eta orain, Emozioak, Sentimenduak, Pasioak, Esanahiak, Poligrafoa)

Lehen eta orain: Duela gutxira arte, emozioak adierazten ez zituzten pertsonen eredua zen jarraitu beharrekoa, emozioak ezkutatze horretan zegoelako perfekzioa. Gaur egun, gehienok emozioa edozein motibazioaren parte dela onartzen dugu eta, batzuetan, gainera, gizakion jokabideen parte garrantzitsuena dela diogu. 

Emozioak: Bat-batean agertzen diren egoera afektiboak dira. Normalean ez dute asko irauten. 

Sentimenduak: Egoera afektibo konplexuagoak dira. Emozioak baino egonkorragoak eta iraunkorragoak dira, baina intentsitate txikiagoa dute. 

Pasioak: Aurreko egoera bien ezaugarriak dituzte. Hau da, emozioaren indarra eta intentsitatea eta sentimenduaren egonkortasuna eta iraunkortasuna. 

Esanahiak: Alderdi fisiologikoez gain, kulturak eta gizarteak ere badute zerikusirik. Gure kulturan, gizonezko bat negar egiten, egoera latzean bada ere, onartzen zaila da. Guretzat txalo egiteak poza adierazten du; txinatarren artean, ordea, kezkaren seinale da eta barreak ere emozio ezberdinak adieraz ditzake kultura ezberdinen arabera. 

Poligrafoa:

Gezur detektatzailea delakoak emozioaren agerpen fisiologikoak jasotzen ditu, emozioak sentitzerakoan gertatzen diren aldaketa fisiologikoak neurtzen ditu (azalaren erresistentzia elektrikoa, pultsua, tentsio arteriala, arnasaren erritmoa, etab.)

Poligrafoak ez ditu gezurrak detektatzen; aztertzen dituenak konpromisozko galderen aurrean gertatzen diren erreakzio fisiologikoak dira. Tramankulu hori ezin da beti froga gisa onartu auzitegietan, huts asko egiten baitu.

Zenbait pertsonak, emozioak oso ondo kontrolatzen dituztelako edo errudun sentitzen ez direlako, engainatu egiten dute makina.

Eta, gainera, emozio ezberdinek erantzun fisiologiko berdintsua eragiten dute.

 

5.2.1.           Emozioen garapena  (Garapena, Kausa-Ondorio, Oinarria eta adierazteko era)

Garapena: Dirudienez, emozioak bizitzako lehen urteetan hasten dira garatzen. Lehenbiziko asteetan, estimuluek kontrolik gabeko erreakzioak sortarazten dituzte. Lehenengo hilabetearen buruan, gogozko eta gogoz kontrako erantzunak edo erreakzioak agertzen dira. Gero, bata bestearen atzetik, helduenganako haserrea, nahigabea, beldurra, euforia eta afektua sortzen dira eta, era berean, beste umeenganako inbidia eta afektua. 

Kausa-Ondorio: Giroak edo egoerak emozio ezberdinak sor ditzakete pertsona ezberdinengan eta, era berean, egoera ezberdinek emozio berbera sor dezakete pertsona berarengan, emozioa momentuko egoerak baldintzatzen baitu. 

Oinarria eta adierazteko era: Emozioaren oinarria genetikoa da eta adierazteko era gizarteak eragindakoa. Bizitzan zehar, gure emozioak kontrolatzen eta egokitzen ikasiko dugu.

 

5.2.2.           Emozioen arteko lotura (Zenbait autoreen iritziz, Beste zenbait autoreen iritziz)

Zenbait autoreen iritziz

Maitasuna

Harridura

Beldurra

Haserrea

Gorrotoa

Ordena hori jarraituz gero, inoiz ez genituzke nahastuko harridura eta haserrea, baina, hurbiltasunagatik, harridura eta beldurra nahas genitzake.

 

Beste zenbait autoreen iritziz: Irudi zirkularrean azaltzen dituzte emozioak eta, beraien iritziz, muturrek elkar ukitzen dute; horrela, maitasuna gorroto bihur daiteke.

 

5.2.3.           Adimen emozionala: GOLEMAN (Def, Azalpena, Inteligentzia emozionala)

Definizioa: “Emozioa sentimendua da eta sentimendu horrek egoera biologikoak, egoera psikologikoak, pentsamenduak eta jokaerak sortarazten ditu.” Goleman-en hitzak dira. 

Azalpena: Zerebroaren eta jokabideen ikerketetan oinarrituz, autoreak azaltzen du zergatik adimen-koziente handidun pertsona batzuek bizitzako hainbat arlotan porrot egiten duten eta beste batzuek, adimen-koziente txikiagoa izanez, arrakasta izaten duten. 

Inteligentzia emozionala: Emozioa pizten digun gauza bat hobeto ikasten dugu. Kontzeptu honetan beste trebetasun batzuk sartzen dira: sentimenduak, bultzaden kontrola, autokontzientzia, motibazioa, grina, pertseberantzia, enpatia, etorria, etab. Trebetasun horiek eta egokian sozializatzeko beharrezkoak diren izaeraren berezitasunak egituratzen dituzte: autodiziplina, errukia edo altruismoa, adibidez.

 


5.3.  Giza agresibitatea  (Agresibitate ona eta txarra)

Agresibitate ona eta txarra: Alde batetik, agresibitate “ona” deitzen dena daukagu, hau da, bizitzako zailtasunei aurre egiten laguntzen diguna eta, beste alde batetik, “txarra” deitzen den beste agresibitate bat daukagu, min egitea eta, zenbait kasutan, hiltzea dakarrena, alegia. Agresibitate txar hori da, bereziki, giza agresibitatea.

  

5.3.1.           Agresibitatearen teoriak

5.3.1.1.   Freud-en hil irrika

Agresibitate ona eta txarra: Alde batetik, agresibitate “ona” deitzen dena daukagu, hau da, bizitzako zailtasunei aurre egiten laguntzen diguna eta, beste alde batetik, “txarra” deitzen den beste agresibitate bat daukagu, min egitea eta, zenbait kasutan, hiltzea dakarrena, alegia. Agresibitate txar hori da, bereziki, giza agresibitatea.

 

5.3.1.2.   Bulkada pilatzearen teoria

Teoria horren arabera, agresibitatea barne-indarra da. Eraso egiteko gogoa instintuaren nerbio-zentroetan jaiotzen da eta instintuzko jokaera burutu arte ez da desagertzen. Organismoak jokabide oldarkorra agerrarazten ez badu, dagokion energia agresibitatea kontrolatzen duen zentroan pilatzen joango da eta, neurri batetik aurrera, atera egin beharko da edozein ekintzaren bidez.

 

5.3.1.3.   Frustrazioa eta agresibitatearen teoria

Agresibitatea frustrazioaren ondorio da. Espero ez diren frustrazioak dira, batez ere, agresibitatea eragiten dutenak.

 

5.3.1.4.   Ikastearen teoria konduktista

Teoria horren jarraitzaileek ez dute onartzen gizakiaren instintu oldarkorra berezkoa denik, ikastearen prozesuaren ondorio dela baizik. Bortxakeriarik gabeko inguruan hazten den gizakiak, ez duenez borrokan egiten, ez du inoiz min fisiologikorik edo psikologikorik hartuko.

 

5.3.2.           Ondorioak

Pertsonak, bere garapen prozesuan zehar, agresibitateari aurre egin behar dio eta gizarteak eta zentzuak agintzen duten mugen barnean mantendu. Pertsona batzuek zailtasunak dituzte euren agresibitatea probetxuz eta era positiboan integratzeko eta, horren ondorioz, agresibitateak norabide patologikoak har ditzake.


5.4.   Frustrazioa (Funtzionamendua, Arrazoi posibleak (6))

Funtzionamendua: Behar bat asez gero, organismoak saria jaso duela sentitzen du. Behar bat ezin badugu ase, frustrazioa sentituko dugu eta emozio desatsegina askatuko; ez dugu jakingo zer egin edo era desegokian erantzungo dugu. 

Arrazoi posibleak:      

Pertsonak berez dituen urritasun organikoak zein psikikoak.

Oztopo fisikoak.

Dezepzioa.

Atzerapena.

Etena.

Hausnarketa eztabaidagarria.

 

5.4.1.           Defentsa-mekanismoa (Zertarako?, Ikertzaileak, Defentsa mekanismo nagusienak (8))

 Zertarako? Mekanismo horien bidez, barne-estutasunak lasaitzea, sentimendu penagarriak baztertzea eta jasanezinak diren kanpo-estimuluei aurre egitea lortzen dugu. 

Ikertzaileak: Defentsa-mekanismo horiek gehien aztertu dituztenak psikoanalistak izan dira. Sigmund Freud-ek zehaztu zituen eta haren alaba zen Ana Freud-ek aitaren lanarekin jarraitu zuen. 

Defentsa mekanismo nagusienak (8)

1.       Errepresioa: Mekanismo horren bidez, sentimendu desatseginak, onartezinak edo mingarriak baztertzea lortzen dugu. Gehienetan, sentimendu horiek jatorri sexuala edo oldarkorra izan ohi dute edo gure balioekin bat ez datorren beste edozein baliok eragindakoa (Adibidez, umetan eraso sexuala jasan duen norbaitek gertakizun horren oroitzapena baztertu egin dezake). 

2.       Erreakzio-eraketa.

Mekanismo horren bidez, sentitzen ditugun jokabideen eta sentimenduen kontrako jokabideak eta sentimenduak izaten ditugu (adibidez, gustatzen zaigun pertsona mespretxatzea). 

3.       Desplazamendua: Irrika edo bulkada baten energia objektu batetik beste batera aldatzen da; adibidez, irakasle edo nagusi baten gehiegikeriak jasan ondoren, agresibitate guztia etxekoekin deskargatzea; ikasi ez duten gurasoek bere seme-alabek ikas dezaten nahi izatea. 

4.       Proiekzioa: Mekanismo horren bidez, besteentzako uzten ditugu jasanezinak egiten zaizkigun motibazioak eta sentimenduak. “Horrek gorrotatzen baino ez daki”. 

5.       Erregresioa: Hazkundearen aurreko estadioetara itzultzea izango litzateke. Adibidez, gernua kontrolatzen ikasi duen ume batek, beste anaia-arrebetako bat jaiotzean, berriro kontrola galtzea. 

6.       Arrazionalizazioa: Geure jokaera justifikatzeko, egoera azaltzen saiatzen garenean erabiltzen dugun mekanismoa da (Azterketa ez dut gainditu, irakasleak gorrotatzen nauelako). Arrazionalizazioan argumentu ezberdinak erabili ohi dira:

Gutxiespena: Lortu ezina den helburuari garrantzia eta balioa kentzea (Tira! Azken batean, mutil hori ez da hainbesterako!)

Zoritxarra: Helburu bat lortzen ez dugunean, zoritxarrari edo patuari edo gobernuari edo Jainkoari errua leporatzea.

Salbuespena: Apartekoa dela esanda, egoera justifikatzea (Lehen aldiz izan da, inoiz ez zait horrelakorik gertatu!).

Zorte alternatiboa: Nolabaiteko arrakasta batekin porrota justifikatzea (Matematika ez dut gainditu, baina psikologian bikain atera dut).

Aitzakiak: (Azterketa egunean buruko mina nuen… Ez nuen iratzargailua entzun…).

Hobeto egiteko agindua (Hurrengoan ez zait horrelakorik gertatuko). 

7.       Identifikazioa eta introiekzioa: Miresten ditugun pertsonekin edo taldeekin identifikatzea, beraien nolakotasunak gureganatzea (Irabazi egin dugu!). 

8.       Konbertsioa: Gure arazo psikologikoak fisikoki agertzen direnean konbertsioa gertatzen da. (Gaixotu egin nintzen azterketa egunean).

Principal | Psikologia 1. gaia | Psikologia 2. gaia | Psikologia 3. gaia | Psikologia 4. gaia | Psikologia 5. gaia | Psikologia 6. gaia | Psikologia 7. gaia

Azken aktualizazioa: 07-07-06 22:30