|
Atzera
Atari nagusia
Historia2Espainia+EHkoa)
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereńo
Atzera
Atari nagusia
Historia2Espainia+EHkoa)
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereńo
Atzera
Atari nagusia
Historia2Espainia+EHkoa)
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereńo |
|

6. gaia: Nahaste psikologikoak
6.1. Animo egoera nahasteak
- Animo egoeraren etengabeko nahasteari deritzo.
- Lehen Nahaste Afektibo izena eman bazitzaion ere, orain Animo Egoeraren Nahasteak izena hobesten da.
6.1.1. Depresioa
Definizioa
- Gorputz osoari, pentsamenduari eta animoari eragiten dion ezinegona. Ez da triste egote soila edo nahi eran alda daitekeen jarrera pertsonala. Askotan sentitzen da errudun eta gaitasunik gabekoa.
- Depresioak borondatea geldiarazten du eta pertsona ez da lan
egiteko edo eguneroko ekintza arruntak betetzeko gai. Askotan ohean
gelditzen dira zirkinik ere ez dutelako egin nahi. Depresioaren
menpe daudenek egoera horrek betiko iraungo duela uste dute, eta ez
dira gai etorkizunari aurre egiteko. Normalean, euren harreman
pertsonalak ere nahastu egiten dira.
Sintomatologia
- Fisikoak: Lo ezin egin, goserik ez, apatia sexuala, buruko
minak, hilekorik ez emakumeetan…
- Animikoak: Tristezia, suminkortasuna, urduritasuna, hutsaren sentsazioa, etsipena, negar krisiak…
- Kognitiboak: Errendimendu txikiagoa, atentzioa eta kontzentrazioa jaitsi direlako.
6.1.2. Dementzia
Definizioa
- Funtzio kognitiboen galera progresiboa da eta eguneroko
bizitzarako eragozpen larria da.
Sintomatologia
- Oroimenaren nahasteak, afasia (hitz egiteko gaitasunaren galera), atentzioaren aldaketak
- Bai espazioan eta bai denboran galtzea eta bere nortasuna ahaztea.
- Eldarnioak eta haluzinazioak.
Adibidea
6.1.3. Mania
Definizioa
- Animoaren igoera anomaloa.
Sintomatologia
- Euforia ikaragarri bat sentitzen du, arrozoi errealik gabe.
- Ezin dira geldirik egon.
- Gehiegizko optimismoa dute eta euren buruen irudi oso positiboa dute; horregatik, batzuetan, dena ondo aterako zaielakoan, astakeriak egiten dituzte (diru inbertsioak, erosketak…).
6.1.4. Nahaste Bipolarra
Definizioa
- Mania eta Depresioaren alternantzia da.
Sintomatologia
- Maniaren fasean, nahaste hau sufritzen dutenak oso berritsu eta gogotsu azaltzen dira. Ez dute lo egiteko behar handirik izaten eta, kontra eginez gero, erraz haserretzen dira.
- Egun batetik bestera, ordea, depresioak jota azalduko dira.
6.2. Antsietatea
Definizioa
- Sentsazio difusoa da, arriskua nabaritzen da edo inguruan dugun bizitza ulertu ezinak sortzen digun mina, gure autokontzeptua
balantzaka jarriz. Emozio ugari nahasten da: beldurra, lotsa, errua…
eta kontrola galtzean larritasuna sentitzen da.
Sintomatologia
- Fisikoak
- Nerbio Sistema Autonomoaren aktibazioa: hipertentsioa, palpitazioak, tentsio muskular handiegia, arnasketaren alterazioa, izerdia…
- Dardarizoa, paralizatuta geratzea, hitz motel geratzea, alde egiteko gogoa…
- Kognitiboak: Ideia irrazionalak, beldurra eta tentsio
emozionalak.
Antsietateak eragindako nahaste motak
- 1. Fobiak: Objektu, animalia, pertsona edo egoerei izaten zaien beldur zentzugabea da, jarraia eta neurriz kanpokoa.
- 2. Nahaste obsesibo-konpulsiboak: pentsamendu edo jokaera bati ezin ekidin zaion obsesioa.
- 3. Traumaren ondoko Estresa: indarkeriaren ondoren, adibidez.
- 4. Antsietate orokorra
6.2.1. Fobiak
Definizioa
- Objektu, animalia, pertsona edo egoerei izaten zaien beldur zentzugabea da, jarraia eta neurriz kanpokoa.
Fobia motak
- Akrofobia: Beldurra toki garaietan egoteari
- Agorafobia: Beldurra toki irekietan egoteari
- Araknofobia: Beldurra armiarmei
- Astrafobia: Beldurra trumoi eta tximistei
- Abioifobia: Beldurra abioiez bidaiatzeari
- Klaustrofobia: Beldurra toki itxietan egoteari
- Hematofobia: Beldurra odolari
- Mikofobia: Beldurra zikinkeriari
- Nosofobia: Beldurra gaixotasunei
- Xenofobia: Beldurra ezezagunei
- Zoofobia: Beldurra animaliei
- …
Garrantzia
- Gehienok dugu fobia txikiren bat, baina bizitzaren oztopo
izatera ez dira iristen, baina benetako fobia bat kroniko egiten
zaigunean arazo handiak izan ditzakegu
- Agorafobiaren beldurrek kalera ateratzen ez digu utziko, ezingo dugu garraio publikoa erabili, ezin zinemara joan… Paniko atakeak ere ohikoak dira eta, pixkanaka, agorafobikoaren bizitza erabat mugatuta geratzen joango da.
- Fobia soziala ere oztopo handia da. Ez du ebaluatua izan nahi, zerbait gaizki egingo duen beldur da, ezin besteen aurrean hitz egin…
6.2.2. Nahaste Obsesibo-Konpultsiboa
Obsesioak
- Borondatezkoak ez diren pentsamendu, ideia, irudi edo oroimen desegokiak dira. Kontzientzia inbaditzen dute eta deserosoak dira, baina ezin ditugu baztertu.
- Adibidea: Etxetik irtetean, gasa itxi ote duen kezka edo argiak
itzali ote dituen, giltzak hartu ote dituen…
Konpultsioak
- Erritoak bailira, behin eta berriro errepikatzen diren jokaerak dira. Jokaerak ez du helburu zehatzik eta obsesio bati erantzuten dio, etorkizuneko zerbaiti ekidin nahian.
- Adibideak: Gauzak ordena jakin batean behar ditu beti, eskuak behin eta berriro garbitzen ditu…
Garrantzia
- Noizbait pentsamendu obsesiboak edo jokabide konpultsiboak izatea ohikoa da, baina jokabide horiek iraunkorrak direnean eta bizitza mugatzen dutenean, edo estutasuna sortarazten dutenean, patologikoak direla esan daiteke.
6.2.3. Traumaren osteko estresa
Definizioa
- Gerra, istripu, hondamendi, eraso sexual edo horrelakoren
ondoren sortutako traumak izan ohi duen larritasuna da. Batzuetan,
gertatu eta handik denbora askora sortzen da.
Sintomatologia
- Behin eta berriro bizitzen dute jasandako erasoa edo istripua,
burutik ezin kendu den oroimena.
- Ezinegonkortasuna, ezin lorik egin…
- Gertatu zaien traumaz ezin ondokoekin hitz egin.
- …
6.3. Eskizofrenia
Definizioa
- Gaixotasun larri hau gaitasun kognitibo eta afektiboetan gertatzen den haustura da.
Pazienteak
- Nerabezaro eta helduaro artean sortu ohi da.
- Antzeko eragina du emakume eta gizonezkoetan.
- Antzeko eragina du kultura ezberdinetan.
Sintomatologia
- Pertzepzio nahasteak
- Entzumenezko haluzinazioak: ahotsak entzun…
- Ikusmeneko haluzinazioak: ez dagoena ikusi
- Gorputzeko organo bat formaz edo tamainaz aldatzen ari deneko pertzepzioa
- Antolatu gabeko pentsamendua, logikarik gabeko pentsamendua, errealitatetik alde egin du eta eldarnioak ditu:
- Handikeria eldarnioak: ahalmen bereziak dituela uste du.
- Pertsekuzio eldarnioak: jarraitzen ari zaizkiola.
- Eldarnio somatikoak: garuna usteltzen ari zaiola.
- Besteek pentsamendua irakurtzen diotela…
- Emozio eta jokaera desegokiak, askotan arlote jantzita…
- Automarjinazioa eta gizartetik urruntzeko joera, harremanetarako zailtasuna baitu.
Motak
- 1. Paranoidea
- Eldarnio ideiak, pertsekuzio eta handikeria eldarnioak.
- Entzumenezko sentsazio faltsuak
- Antolaketarik gabeko hizkuntza eta jokaera.
- 2. Katatonikoa
- Jokaera pasiboa eta komunikaziorik gabekoa.
- Postura eta mugimendu arraroak. Zenbaitetan geldi geratzen
dira denbora luzez, manikiak balira bezala. Zenbaitetan ezin
dira bere buruaz baliatu.
- Ekolalia edo inork esandako hitzak etengabe errepikatzea.
- 3. Hebefreniko edo antolaketa falta duena
- Umeen jokaerak eta keinuak.
- Existitzen ez diren pertsonekin hitz egiten dute.
- Azaleko afektuak dituzte.
- 4. Ondar eskizofrenia
- Sintoma psikotiko moderatuak dituzte, jokaera eszentrikoak…
6.4. Elikadura nahasteak
6.4.1. Anorexia
Definizioa
- Gizentzeari beldurra izatean sortzen den nahaste kronikoa da. Hasieran borondatez egiten bada ere (dieta egin), gero gainditu ezin duten gaixotasuna bihurtzen da.
Pazienteak
- Mutilek ere badute, baina 12-20 urte arteko neskengan ematen da
gehien bat.
Sintomatologia
- Dietaren obsesioa.
- Gorputzaren irudi distortsionatua eta gizentzeko beldur izugarria.
- Normalean, ikasle onak dira eta hiperaktiboak
- Oso perfekzionistak dira. Ezin dute akatsik ametitu ez fisikoan,
ez lanean, ez sentimendu edo emozioetan.
- Amenorrea edo hilekoa galtzea.
- Zenbaitetan neurririk gabe jaten du, baina gero diuretikoak erabiltzen ditu erruz edo gonbitoka ekiten dio.
6.4.2. Bulimia
- Gehiegi jan eta dieta zorrotzak egin, diuretiko eta laxante gehiegi hartu, gonbitoak eragitean datza.
- Nahaste hau ere emakume gazteengan ematen da gehiago.
- Bere jokaera desegokiaren kontzientzia dute eta errudun eta deprimituak sentitzen dira.
- Ez dira anorexikoak bezain argal egoten, baina pixuarekin obsesionatuta bizi dira.
|